(titulua)

Web 2.0, IKTak, IKTeroak... zer dira?

Informazioaren gizartean bizi gara, informazioa ez dago jada liburuetan soilik, orain edonon egiten dugu topo berorrekin. Ugaria da eta denetarikoa. Kontua da ez dakigula zelan jokatu horren aurrean. Baditugu hainbat tresna nahi duguna bilatzeko. Orain, informazio garai honetan, ikasi behar duguna zera da, informazioa aurkitzen, bereizten, aukeratzen, erabiltzen jakiten. Horretan trebatu behar dugu, bestela ito egingo gara horren guztiaren artean. Jakite hutsa barik, gauzak egiten jakin behar dugu, hau da, jarrera pasibotik aktiborako jauzia eman behar dugu. Ikasteko beste era bat, beraz, aspalditik oso entzuna duguna: ikasten ikastea. Gaur, bestalde,lana dela, norberaren zein seme-alaben ikasketak direla... etengabe gaurkotu behar dugu gure “jakituria”; etengabe ikasten ibili behar dugu.Horretarako ezinbestekoa da aldeko jarrera, jakin-mina, motibazioa, batetik eta tresnak, bestetik. Gaur egun hainbat eta hainbat tresna ditugu eskura, teknologia tarteko. Horren harira artikulu bi irakurri ditut Hik hasi 118. zenb.an. Internetek eskaintzen dizkigun baliabide mordoaz bata: Zer da Web 2.0? (Gorka Julio) eta baliabide horiez baliatuta Ordiziako Jakintza ikastolaren esperientzia bestea: Web 2.0 filosofia Jakintza ikastolan (Maite Goñi eta IKTeroak). Zoritxarrez, oraindik eskegi barik dituzte Webgunean eta ezinezko zait euren loturak jartzea, baina artikuluak irakurtzea aholkatzen dizuet, benetan interesgarriak (bai irakaskuntzan ari edo arituko denarentzat, bai jakin-mina baino ez duenarentzat) eta euskaltegian ere aplikatzeko modukoak dira-eta.  2015/03/05 - 22:42:02

Freebatasuna

Adierazpena:Konponbide demokratikoaren alde,hitzak soberan daude: FREEBATASUNA  2007/10/07 - 12:48:05

Oporrak bakean

Urtero bezala, sasoi honetan gonbidatu bereziak izaten ditugu gure etxeetan: saharar umeak. Hilabete bi gure artean izateko etortzen dira, Tindufeko basamortuaren bero ikaragarritik ihesi, elikagaien gabezitik eta beste gauza askorengandik ihesi. Umeak ume han eta hemen eta, edozein umek bezala, hondartzara joateko ilusioa dute, bizikletan ibiltzeko, gozokiak jateko... Ez dezagun ahaztu gauza horiek planeta honetako ume askorentzat luxua baitira. ONGI ETORRI, beraz, gugana datozen umeei, har ditzagun gozo eta izan daitezela zoriontsu gure artean. Hona hemen eguenean (uztailak 12)Loiuko frontoira etorri diren azken umeen argazkia.  2007/07/13 - 20:03:04

Ez da giro! ...ala bai?

Ez da giro, ez, lan egiteko. Beroa (ala hotza?) dela, leihoa zabaldu/itxi behar dela, nekea dela... denok gaude oporretan joateko irrikitan. Neuk ere laster batean izango ditut oporrak eta nirekin batera blogak. Hala ere, tartean-tartean, nahiz eta bestelako kontuekin, izango duzue nire berri. Tarte honetan, blogaren itxura ere aldatzea pentsatu dut, ea ditudanen artean zein aukeratzen dudan. Eta zergatik ez hasi oraintxe bertan? Udarako, behintzat, malekoia aukeratuko dut, aprobada egiteko. Zer deritzozue?  2007/07/05 - 23:33:18

Etxeko zibergela

Etengabe ari da teknologia aurrera egiten, arinegi beharbada, batzuentzat behintzat. Gauza bat ikasten dugunerako, dzast! esan ezineko beste bat ( hatxetepecea...), horren izena esaten eta nondik norakoak dakizkigunerako, dzast! beste bat eta horrela... Jakina, erabiltzen ikasteaz gainera, erosi ere egiten ditugu apur bat merketzen direnean. Baina, atzo erositakoa gaur zaharkituta geratu zaigu; lehen bizpahiru funtzio zituenak mila eta bat gehiago ditu orain; tramankulu itzela zena eskuan eramateko moduko gauza txikitxoa oraingoan. Eta kontua da etxea, batez ere etxeko egongela, tramankuluz beteta daukagula, tope eginda, ez dela gehiagorik sartzen, sofa kendu ezean, behintzat: telebista(k); bideo-, DVD-, musika-aparatuak, TeDeTe dekodifikatzailea... eta, jakina, bakoitzak bere mandoa du. Horrez gain, ordenagailua(k), bideo-kamera, argazki-makina, MP3a... Kokoteraino gaude, ez ote dago modurik horiek guztiak gutxitzeko? Ez ote dago denetarako balio duen aparaturik? Ba, ba omen dago, bai, irtenbiderik, hainbat gainera. [...] Gehiago irakurri!  2007/06/26 - 08:35:12

Etxeko zibergela

. Etengabe ari da teknologia aurrera egiten, arinegi beharbada, batzuentzat behintzat. Gauza bat ikasten dugunerako, dzast! esan ezineko beste bat ( hatxetepecea...), horren izena esaten eta nondik norakoak dakizkigunerako, dzast! beste bat eta horrela... Jakina, erabiltzen ikasteaz gainera, erosi ere egiten ditugu apur bat merketzen direnean. Baina, atzo erositakoa gaur zaharkituta geratu zaigu; lehen bizpahiru funtzio zituenak mila eta bat gehiago ditu orain; tramankulu itzela zena eskuan eramateko moduko gauza txikitxoa oraingoan. Eta kontua da etxea, batez ere etxeko egongela, tramankuluz beteta daukagula, tope eginda, ez dela gehiagorik sartzen, sofa kendu ezean, behintzat: telebista(k); bideo-, DVD-, musika-aparatuak, TeDeTe dekodifikatzailea... eta, jakina, bakoitzak bere mandoa du. Horrez gain, ordenagailua(k), bideo-kamera, argazki-makina, MP3a... Kokoteraino gaude, ez ote dago modurik horiek guztiak gutxitzeko? Ez ote dago denetarako balio duen aparaturik? Ba, ba omen dago, bai, irtenbiderik, hainbat gainera.Gauzak horrela, EGAko ahozkoa prestatzen gabiltzan honetan, zera bururatu zait, gutako bakoitzak arlo batez arduratuko dela eta horren gaineko informazioa denon artean trukatuko dugula. Azkenean, bata eta bestearen alde abantailak, desabantailak komentatuko ditugu eta zein edo zeintzuk diren egokienak gure beharretarako. EGITEKOA: Gai tekniko, baina dibulgatibo bati buruzko ahozko jendaurreko azalpena, ahal dela material osagarria erabiliz: argazkiak, irudiak, grafikoak... Hau modu xumean baina txukunean egitekoa da, hau da, gure klasean eta gure artean. Ez pentsa Euskaldunan emateko hitzaldia izango denik.GAIA: Etxeko multimedia:o Etxeko multimediao DVDa hil da, gora DVDa!o Etxeko multimedia(II)o Etxeko multimedia(III)Gaiok Zibergela blogetik hartuta daude. Hor biltzen dituzte Ibon Aizpuruak (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) eta Josu Waliñok (Elhuyar Fundazioa) Berria egunkarian asteazkenero argitaratzen dituzten artikuluak. GAIA PRESTATZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKOAK Kontuan izan prestaketa azalpena bera bezain garrantzitsua dela. Ondo prestatutakoa, normalean, ondo ateratzen da.o Norberak gaiaz dakiena: Horren araberakoa izango da azalpena, zenbat eta gehiago jakin azalpen borobilagoa.o Entzuleek dakitena: Kontuan izan behar dugu jakin dezaketena zenbatekoa den: asko/nahiko/ezer gutxi. Hori aurreikusi egin behar dugu eta horren arabera antolatu informazioaren nolakoa: zer azaldu eta zer ez; nolako zehaztasunez; hiztegi espezifikoa, siglak argitu...Hortaz, hori aurreikusita, azalpena horretara moldatuko dugu: Zelako entzulea, halako azalpena.o Zer azaldu: daukagun informazio guztia ez da ezinbestekoa, beraz, aukeratu egin behar dugu eta beharrezko ikusten duguna eta beharrezko xehetasunez baino ez dugu emango.o Zela ordenatu informazioa: Eskema onak azalpen ondo egituratua dakar. Informazioa ordenatzerakoan logikak badu zer ikusirik, normalean hierarkia bat izaten da ideien artean. Aipatutako puntuek ere badute zerikusirik, agian komeniko da aurretik oinarrizko informazioa (eta osagarria) ematea, edota hiztegi teknikoa azaltzea. Arruntena, gauza bat definitzetik hastea izaten da gero xehetasunetara jotzeko edo gai baten orokortasunetik ataletara...Hau guztia planifikatu egin behar da.o Baliabideak eta bitartekoak: azalpenak borobiltzeko, hobeto ulertarazteko erabili ditzakegunak: irudiak, argazkiak, grafikoak, arbela bera ere oso lagungarriak dira. Entzuleen inplikazioa, parte-hartzea bila dezakegu galderak eginez, gaiaz asko edo nahikotxo dakien bati azaltzeko eskatuz...o Oharra: gogoan izan ulertzen ez dituzuenak (siglak, esanahiak, xehetasunak...) Interneten bertan aurki ditzakezuela: Wikipedian Googlen... PROZEDURAK-Gaia aukeratzeko prozeduraArestian aipatu bezala, lau gai baino ez dizkizuet proposatu, zuetako lauk, behintzat, horiek aukeratuko dituzue. Denek gai berbera aukera ez dezazuen, honako prozedura honi jarraituko diogu:o Nork zer: gaia aukeratutakoan, nire post-eko erantzun-ean sartu eta idatzi izena eta aukeratutako gaiarena.o Begiratu erantzun ataltxoari: hor berton jartzen baitu norbaitek erantzun duen (erantzun 1, edo 2...). Horrela bada, klikatu sartzeko eta bertan irakurri ahal izango duzue nork zer aukeratu duen, beraz, zein ezin duzuen aukeratu.o Libre dagoen gaia aukeratu: gogoan izan hartuta egonez gero ezin dela hartu.o Gai guztiak hartuta egonez gero ZER?: bilatu blog berean beste gai aproposen bat, gaiarekin zerikusia duena, alegia. Horretarako kategoria sailkapenera jo eta miatu. Hainbat arlotan dago silkatuta: Internet, multimedia, oinarrizkoa, trikimalua...-Azalpenerako prozedurao Azalpenak banan-banakoak izango dira. Beharrezko euskarriak erabil ditzakezue: ordenagailua...Behin denak entzunda, zein iruditzen zaigun egokiena eta zergatik komentatuko dugu denon artean. Ondoren, azalpenak ere baloratuko ditugu.PRESTATZEKO EPEAo Astebete luzea, 10 bat egun  2007/06/08 - 10:57:03

Etxeko zibergela

Etengabe ari da teknologia aurrera egiten, arinegi beharbada, batzuentzat behintzat. Gauza bat ikasten dugunerako, dzast! esan ezineko beste bat ( hatxetepecea...), horren izena esaten eta nondik norakoak dakizkigunerako, dzast! beste bat eta horrela... Jakina, erabiltzen ikasteaz gainera, erosi ere egiten ditugu apur bat merketzen direnean. Baina, atzo erositakoa gaur zaharkituta geratu zaigu; lehen bizpahiru funtzio zituenak mila eta bat gehiago ditu orain; tramankulu itzela zena eskuan eramateko moduko gauza txikitxoa oraingoan. Eta kontua da etxea, batez ere etxeko egongela, tramankuluz beteta daukagula, tope eginda, ez dela gehiagorik sartzen, sofa kendu ezean, behintzat: telebista(k); bideo-, DVD-, musika-aparatuak, TeDeTe dekodifikatzailea... eta, jakina, bakoitzak bere mandoa du. Horrez gain, ordenagailua(k), bideo-kamera, argazki-makina, MP3a... Kokoteraino gaude, ez ote dago modurik horiek guztiak gutxitzeko? Ez ote dago denetarako balio duen aparaturik? Ba, ba omen dago, bai, irtenbiderik, hainbat gainera. Gauzak horrela, EGAko ahozkoa prestatzen gabiltzan honetan, zera bururatu zait, gutako bakoitzak arlo batez arduratuko dela eta horren gaineko informazioa denon artean trukatuko dugula. Azkenean, bata eta bestearen alde abantailak, desabantailak komentatuko ditugu eta zein edo zeintzuk diren egokienak gure beharretarako. EGITEKOA: Gai tekniko, baina dibulgatibo bati buruzko ahozko jendaurreko azalpena, ahal dela material osagarria erabiliz: argazkiak, irudiak, grafikoak... Hau modu xumean baina txukunean egitekoa da, hau da, gure klasean eta gure artean. Ez pentsa Euskaldunan emateko hitzaldia izango denik.GAIA: Etxeko multimedia:o Etxeko multimediao DVDa hil da, gora DVDa!o Etxeko multimedia(II)o Etxeko multimedia(III)Gaiok Zibergela blogetik hartuta daude. Hor biltzen dituzte Ibon Aizpuruak (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) eta Josu Waliñok (Elhuyar Fundazioa) Berria egunkarian asteazkenero argitaratzen dituzten artikuluak. GAIA PRESTATZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKOAK Kontuan izan prestaketa azalpena bera bezain garrantzitsua dela. Ondo prestatutakoa, normalean, ondo ateratzen da.o Norberak gaiaz dakiena: Horren araberakoa izango da azalpena, zenbat eta gehiago jakin azalpen borobilagoa.o Entzuleek dakitena: Kontuan izan behar dugu jakin dezaketena zenbatekoa den: asko/nahiko/ezer gutxi. Hori aurreikusi egin behar dugu eta horren arabera antolatu informazioaren nolakoa: zer azaldu eta zer ez; nolako zehaztasunez; hiztegi espezifikoa, siglak argitu...Hortaz, hori aurreikusita, azalpena horretara moldatuko dugu: Zelako entzulea, halako azalpena.o Zer azaldu: daukagun informazio guztia ez da ezinbestekoa, beraz, aukeratu egin behar dugu eta beharrezko ikusten duguna eta beharrezko xehetasunez baino ez dugu emango.o Zela ordenatu informazioa: Eskema onak azalpen ondo egituratua dakar. Informazioa ordenatzerakoan logikak badu zer ikusirik, normalean hierarkia bat izaten da ideien artean. Aipatutako puntuek ere badute zerikusirik, agian komeniko da aurretik oinarrizko informazioa (eta osagarria) ematea, edota hiztegi teknikoa azaltzea. Arruntena, gauza bat definitzetik hastea izaten da gero xehetasunetara jotzeko edo gai baten orokortasunetik ataletara...Hau guztia planifikatu egin behar da.o Baliabideak eta bitartekoak: azalpenak borobiltzeko, hobeto ulertarazteko erabili ditzakegunak: irudiak, argazkiak, grafikoak, arbela bera ere oso lagungarriak dira. Entzuleen inplikazioa, parte-hartzea bila dezakegu galderak eginez, gaiaz asko edo nahikotxo dakien bati azaltzeko eskatuz...o Oharra: gogoan izan ulertzen ez dituzuenak (siglak, esanahiak, xehetasunak...) Interneten bertan aurki ditzakezuela: Wikipedian Googlen... PROZEDURAK-Gaia aukeratzeko prozeduraArestian aipatu bezala, lau gai baino ez dizkizuet proposatu, zuetako lauk, behintzat, horiek aukeratuko dituzue. Denek gai berbera aukera ez dezazuen, honako prozedura honi jarraituko diogu:o Nork zer: gaia aukeratutakoan, nire post-eko erantzun-ean sartu eta idatzi izena eta aukeratutako gaiarena.o Begiratu erantzun ataltxoari: hor berton jartzen baitu norbaitek erantzun duen (erantzun 1, edo 2...). Horrela bada, klikatu sartzeko eta bertan irakurri ahal izango duzue nork zer aukeratu duen, beraz, zein ezin duzuen aukeratu.o Libre dagoen gaia aukeratu: gogoan izan hartuta egonez gero ezin dela hartu.o Gai guztiak hartuta egonez gero ZER?: bilatu blog berean beste gai aproposen bat, gaiarekin zerikusia duena, alegia. Horretarako kategoria sailkapenera jo eta miatu. Hainbat arlotan dago silkatuta: Internet, multimedia, oinarrizkoa, trikimalua...-Azalpenerako prozedurao Azalpenak banan-banakoak izango dira. Beharrezko euskarriak erabil ditzakezue: ordenagailua...Behin denak entzunda, zein iruditzen zaigun egokiena eta zergatik komentatuko dugu denon artean. Ondoren, azalpenak ere baloratuko ditugu.PRESTATZEKO EPEAo Astebete luzea, 10 bat egun  2007/06/07 - 19:12:08

Erantzuna (5)

Ba, antza denez ez du inork galdera asmatu.Ziur zuetako askok ezagutzen duela futbol talde hori. Entzun bideoa eta pentsatu hain zaila izan ote den. Beraz, agindutako gosaria neuretzat.  2007/05/03 - 01:57:06

...eta euskaltegiko irakasle batzuk zelan egiten dugu? (4)

Klikatu eta entzun zelan egiten dugun euskaltegiko hainbat irakaslek. Anima zaitez eta egin ezazue antzekoren bat bakarka, taldean... EZETZ EGIN GUK BEZAIN ONDO! 1. eta 2. ataletan proposatutako lan batzuk heldu zaizkit e-mailen bidez, erantzunen bidea ez baita egokia, ez tokia luzeragatik. Hala ere, batek bide hori erabili du lana helarazteko. LAN POLITAK ETA ONDO EGINAK, PORTZIERTO! TXALOAK!. Gainontzekoi e-mailez bidali dizkizuet ikaskideek egingakoa ikus dezazuen. Ea pentsatuta daukadan hurregoan gehiagok hartzen duzuen parte! ANIMO! Aurreko atalean, 3.ean, zertan dabilen astoa galdetu nizuen, batek bideoa ikusi eta zuzen erantzun zuen. Baina inork ez du esaera zaharrik idatzi, nik hau jartzen dizuet, zuek bilatu gehiago (baduzue non, fotikopiak pasatu dizkizuet-eta)eta erantzun hemen. 2. bideoan ere beste galdera bi egin nizkizuen: zelan deitzen dion jabeak astoari (hori zuek erantzun. Hemen beste batzuk dituzue) eta IGARKIZUNA: zein futbol talde da? Hau ez dizuet orain esango, aitzitik, erronka hau luzatzen dizuet: GOSARI OSO BAT IGARTZEN DUENARI. Hartu parte eta ea nork asmatzen duen. Epea: astelehenera arte. Erantzunak: blogean. ANIMO, GOSARIA NIRE KONTU!  2007/04/26 - 03:05:08

Bitxikeriak (3)

Pare bat kontutxo ekarriko ditut oraingoan: Zertan dabil astoa? Bideo honetan, astoa lurrean bueltaka, bizkarra igurtzen ikusiko duzue. Zertan dabilela esaten zaio? Modu bi aipatuko dute bideoan, zeintzuk dira? ol talde da? Ezetz asmatu Bideo-montaje kaxkar honetan hieroglifiko antzeko bat proposatzen zaizue. Erreparatu ondo astoen irudiei eta zein futbol talde den asmatzeko gai zareten. Erantzuna opor bueltan izango duzue. e, konturatu zarete zelan egiten, deitzen dien nagusiak? Ezagutzen duzue astoen gaineko esaera zaharrik? Orain zuen txanda da. Bila ezazue gure arteko abere zein txoriren bati buruzko informazioa eta egin planteatutako antzekoren bat. Hona zerrenda bat, laguntze aldera: idia, behia, zaldia, txerria, oilarra, oiloa, txakurra, ardia, ahuntza, untzia.../ txantxangorria, zozoa, arranoa, gauhontza....  2007/04/10 - 10:11:04

Nabigatu euskaraz