(titulua)

Akira Kurosawa (1910-1998)

Akira Kurosawaren historikoak edo filmetako marrazkien erakusketa honek lagundu egiten du bere filmak eta artistaren figura bera ere hobeto ulertzen. Izan ere, Kurosawak zinemagile izan baino lehen, margolaria izan nahi izan zuen. Milaka marrazki egiten zituen bere pelikuletako eszenak grabatu aurretik. Alondegiko erakusketa honetan batzuk eta besteak alderatu litezke, eta hor ikusten da zelako zehatza zen zinemagile japoniarra. Marrazkiez gain, “Ran” (1985) pelikularako berak diseinatutako jantziak ere ikusgai daude, baita filmetako kartel originalak ere. Era berean, hainbat hitzaldi eta zine-emanaldi antolatu ditu Alondegiak. Horrela ospatu gura dute Kurosawaren jaiotzaren mendeurrena, ekialdeko eta mendebaldeko artea uztartu zituen artista.ERAKUSKETA: “SAMURAIAREN BEGIRADA” AKIRA KUROSAWA· Egutegia: 2010eko azaroaren 23tik 2011ko urtarrilaren 27ra · Egunak: Asteartea eta osteguna· Ordutegia: 10:00etan eta 11:15ean · Iraupena: 75´Pertsona kopuru mugatuaErreserbarako telefonoa: 944052788  2015/03/05 - 17:03:01

Pako Aristi Urtuzaga

Bihar goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:15ean Bilboko Kafe Antzokian izango dugu Urrestillako idazlea. Azpeitian sortu zen 1963an. Bederatzi urterekin besoa hautsi zuen, eta berrogei egun egon behar izan zuen igeltsuarekin, eta horrek eman zion eskolara ez joateko aitzakia. Beraz, irakurle amorratua bilakatu zen denbora gutxian. 11 urte zeuzkala izebak oparitutako Olivetti zuri batean hasi zen idazten eta 21 urterekin bere lehen eleberria “Kcappo” argitaratu zuen. Kazetaritza ikasketak egin zituen idazlea izan nahi zuelako, eta geroztik 30 liburu eman ditu argitara eta ehundik gora iritzi artikulu. Mihia luma bezain zorrotza du. Askoren ustez, probokatzailea eta kritikoa azaltzen da gehienetan. Ezaugarri horiei esker, Rikardo Arregi saria, euskal narratibaren kritika saria eta Beterriko Liburua jaso ditu. Azkenik, aipatu beharra dago, idazle eta kazetariaz gain, Euskal Herriko organo-jotzaile ateo bakarra dugula Aristi. Hala ere, organoa ez da jotzen duen musika-tresna bakarra, gaita eta dultzainarekin ere oso trebea omen da. Aurrera bada, plaza gizona!!!  2015/03/05 - 17:03:01

También la lluvia (2011)

Iciar Bollainek Boliviako Cochabamba hirian grabatutako filma Oscarretara doa aurten. Proiektua gauzatzeko Luis Tosar, Gael Garcia Bernal eta Karra Elejalde aktoreez inguratu da Bollain. Pelikula baten pelikula da “También la lluvia”. Batetik, Cristóbal Colonek XV. mendean nola konkistatu zuen Bolivia azaldu nahi du Gael Garcia Bernalen paperak. Eta bestetik, Cochabamban 2000. urtean bizi zuten uraren gatazka bizia azaltzen du filmak. 500 urte eta gero, munduak lehengo lepotik burua du. Garai hartako arima gabeko indigenek urrea biltzen zuten Castillako koroarentzat. Orain dela 10 urte, Boliviako ustezko gobernu demokratikoak ura pribatizatu zuen “Aguas del Tunari” enpresarekin batera. Hala ere, boliviarrek sutsuki borrokatuko zuten bi hilabetez bidegabeko neurri haren kontra.  2015/03/05 - 17:03:01

Opencor berria Bilbon, urteko egun guztietan irekita

Lehen egun modura goizeko 10:30ean altxatu dute pertsiana, baina bihartik aurrera goizeko zazpietatik ordu batak arte egongo da zabalik. 18 orduz jarraian. Egunero, baita igande eta jaiegunetan ere. Legez posible da lokala 500 metro kuadrotik gora dituelako. Udalaren oniritziaren erakusgarri Bilboko alkatea Iñaki Azkuna ere bertan izan da.Opencor Corte Inglesen filial bat da. Komenentziako denda honetan denetarik dute: jakiak, edariak, liburuak,musika, drogeria... Urteak daramatzate martxan Estatuko beste hirietan, eta gaurtik aurrera Bilbon ere bai. Badirudi hau hasi baino ez dela egin El Corte Inglesen asmoa da Opencor gehiago zabaltzea, Bilbon bertan, baina baita Euskadiko beste hiriburuetan ere, Gasteizen eta Donostian. Eta horregatik sindikatuek langileak jaiegunetan atsedena hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioekin jarraituko dute. Hurrengoa urtarrilaren 21ean izango da Bilbon.  2011/01/12 - 21:39:08

Ruper Ordorika

Ruper Ordorika (Oñati, Gipuzkoa, 1956) euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. 80ko hamarkadan Pott literatur taldean ibili zen, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagarekin batera besteak beste, eta musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urtetik bere izenean Euskal Herriko zein New Yorkeko musikariekin disko sorta bat grabatzeaz gain, Hiru Truku taldea sortu zuen Joseba Tapia eta Bixente Martinez (Izukaitz: Oskorri) musikariekin, herri kantutegia berritzeko. Iturria: Euskal Kantagintzaren ataria  2011/01/02 - 15:27:17

Akira Kurosawa (1910-1998)

 2010/11/17 - 21:07:05

Sexu heziketa eskasa

Informazioaren gizartean kontraesan izugarria dugu: gero eta informazio eta antisorgailu gehiago, baina, era berean, gero eta abortu eta biharamuneko pilula gehiago. Sexu-heziketan omen dago gakoa, adituen ustez. Entzun arretaz hurrengo bideoan ematen dituzten azalpenak eta saia zaitez segidan agertzen diren galderak erantzuten: Zertaz hitz egingo dute ginekologoek eta adituek Euskalduna Jauregian?Zer egiten dugu txarto edo zer ez dugu egiten gaur egungo haurdunaldien kopurua gora egiteko?Zein da Holanda edota Danimarkako egoera?Zenbat nahigabeko haurdunaldiak ditugu urtean zehar EAEan?Zein da antisorgailurik erabiliena nerabeen artean? Zergatik?Zein da antisorgailurik ezagunena? Zenbat hitz ezagutzen dituzu gauza bera adierazteko?Zein da gaur egun gehien erabiltzen den antisorgailua? Nola erabiltzen da?Zeintzuk dira azken-azkeneko antisorgailuak?  2010/11/15 - 22:41:04

Sexu heziketa eskasa

Informazioaren gizartean kontraesan izugarria dugu: gero eta informazio eta antisorgailu gehiago, baina, era berean, gero eta abortu eta biharamuneko pilula gehiago. Sexu-heziketan omen dago gakoa, adituen ustez. Entzun arretaz hurrengo bideoan ematen dituzten azalpenak eta saia zaitez segidan agertzen diren galderak erantzuten: Zertaz hitz egingo dute ginekologoek eta adituek Euskalduna Jauregian?Zer egiten dugu txarto edo zer ez dugu egiten gaur egungo haurdunaldien kopurua gora egiteko?Zein da Holanda edota Danimarkako egoera?Zenbat nahigabeko haurdunaldiak ditugu urtean zehar EAEan?Zein da antisorgailurik erabiliena nerabeen artean? Zergatik?Zein da antisorgailurik ezagunena? Zenbat hitz ezagutzen dituzu gauza bera adierazteko?Zein da gaur egun gehien erabiltzen den antisorgailua? Nola erabiltzen da?Zeintzuk dira azken-azkeneko antisorgailuak?  2010/11/15 - 21:54:03

Munduari bira, tandem bizikletan

Oiartzungo bikote batek munduari itzulia emango dio 10 urtez tandem bizikletan. Ekimen bitxi honen helburu bikoitza, mundua ezagutzea, eta bide batez mundua nolakoa den erakutsi nahi digu bikoteak. Beraz, adi egon eta saia zaitez hurrengo galderak erantzuten: Zein da helburua?Zaila al da Tandem-ez ibiltzea?Hasarretzen bazarete zer egingo duzue?Eta familiak zer dio?Non egingo duzue lo?Zein da zuen proiektua?Nondik norakoa izango da bidaia?Arrakasta izango al duzue?Eta jakin nahi al duzu non dauden orain? Bada, sakatu hementxe bertan eta haien berri izango duzu: Acercandoelmundo  2010/11/11 - 14:15:04

Ijitoak: hain urrun, hain hurbil!

Buhamea, ebazlea, ijitoa, lapurra, motzailea, zikina, euskaraz ere gaur egunera arte heldu dira xenofobiaz betetako topikoak. Baina zer dakigu egiaz herri honen gainean? Josune Muñozek, Alizia Stürchek eta Marikita Tanburinek emandako azalpenak entzun eta gero, saia zaitez hurrengo galderak erantzuten: Nondik etorri ziren erromintzelak? Zer itxura zuten garai hartan?Non eta noiz ospatzen da Galdaragile eguna Euskal Herrian?Zein beste ospakizunetan agertzen da Perzkinaren pertsonaia? Zer-nolako esanahia du?Nora jo nahi zuten garai hartako motzaileek Europan zehar barreiatu zirenean?Noiz hasi ziren erromesen aurkako neurriak? Zergatik?Ze motatako lanbideak izan zituzten ijitoek?Zertan ziharduen Donibane Lohitzunen bizi zen Kaskarot taldeak?Zein mendetan agertu ziren buhameak Baionan? Zein hizkuntzatan mintzatzen ziren? Garazi eta beste herri batzuetan bizi dira ijito euskaldunik gehienak. Literaturan askotan ageri zaigun pertsonaia da eta Pedro Miguel Urrusolo idazle elgoibartarraren lanetan hartzen du berebiziko garrantzia. Historiako hainbat idazlek sartu izan du ijitoa bere ipuin eta eleberrietan, eta mespretxuz edo liluraz, egia da pertsonaia gutxitan pasa dela oharkabean. Erromintzelazko idatziak askoz ere bakanagoak zaizkigu eta beti egaxuek, hau da ijito ez direnek osatuak, oraintxu arte ahozkora mugatu den herria izaki ijitoa. Erromintzelatik hartu zuen Koldo Izagirrek adibidez espetxeko euskara osatzeko behar zuen hiztegia, eta erromintzelaz osatu zituen Jon Mirandek ere zenbait poema. Zeintzuk dira hizkuntza honen berezitasun nagusiak?Nola konpontzen ziren garai hartako baserritarrak eta ijitoak? Zer gertatzen zen hirietan? Zer gertatzen da gaur egun?  2010/11/01 - 20:07:04

Nabigatu euskaraz