LEKAIO
ZER DA LEKAIO KULTUR ELKARTEA? Gure herriaren kultura maitatzeaz gain herri honetan kultur adierazpen desberdinak mantendu eta aurrera egin dezaten sortu den taldea. Lehenago zeuden oinarriak aprobetxatu eta oztopoen gainetik eraberriturik eta berrindarturik dagoen taldea.
BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK 5 euskal presori buruzko dokumentala. Orain arte ikusi gabeko pelikulari buruz esandakoaren gainetik, pelikulak berak hitz egiteko aukera heldu da... ESTRENALDIA URRETXU Azaroak 30 de Noviembre (ostirala) a las 22:00etan Labeaga Aretoa (Urretxu) El mismo día en Labega Aretoa (a partir de las 21:30) ANTOLATZAILEA / ORGANIZADOR: LEKAIO Kultur Elkartea http://www.zinez.net/?lang=eu 2012/11/12 - 02:56:49
Urretxuko jaiak 2010
2012/09/16 - 23:41:02
UDALBILTZA AURRERA!!!
LEKAIO kultur elkarteak bat egin du UDALBILTZA ASKE! aldarrikapenarekin. Horrela, Bilboko manifestazioan han izan ginen gure estandartearekin batera. Udalbiltzako langileak, eta arduradunak aske nahi ditugu,bide batez Euskal Herriaren eraikuntza prozesuan UDALBILTZA erakundearen berregituraketa behar beharrezkoa jotzen dugu. AURRERA UDALBILTZA, BAI EUSKAL HERRIARI!!! 2010/07/18 - 21:40:05
NOAIN 2010: Memoria eskutik eskura
Nabarraldek antolatuta, Noainen 1512an gertatutako borrokaldia gogora arazteko "memoria eskutik eskura" lelopean, Noaindik Iruñara martxa antolatu zuten. Tarteka oroimen horrekin bat egiten zuten talde, erakunde eta norbanakoak (tartean LEKAIO kultur elkartea), eskutik eskura borrokaldi hura sinbolizatzen duen makila pasatzen zuten. Lekaio kultur elkarteko estandarteak ere, herriko dultzaineroen laguntzarekin batera Iruñako sarreratik amaiera arte lagundu genuen ibilaldia. 2010/07/18 - 21:40:05
NAFARROA BIZIRIK: 15012-2012
HITZALDIA Urretxuko kultur etxean. Hizlaria: BEÑI AGIRRE. Gaia: 2012an 500 urte beteko dira Gaztelarrek Nafarroako lurraldea borroka luzeen ondoren konkistatu zutela. Hitzaldia laguntzeko Nabarraldek eginiko bideoa ikusteko aukera izan genuen. http://www.nabarralde.com/ 2010/07/18 - 21:40:05
APITERAPIA JARDUNALDIAK
BIT apiterapia elkartea Lekaio kultur elkartearekin eta Urretxuko Udalaren laguntzarekin, jardunaldi bereziak eta erakargarriak antolatu ditugu. 2008ko ekainaren 18 eta 19an hitzaldi-ikastaro jardunaldiak egon dira, eta bertan Argentinatik etorritako HUGO AGIRRE mediku eta apiterapeuta aditua bere esperientzi guztia azaldu digu. Tartean ere BIT apiterapia elkarteko Pello Zubiria eta Azpeitiko Julian Berziartua medikuaren ekarpenak izan ditugu. Guztira 246 pertsona egon dira ikastaroa egiten. Pozik egoteko ekitaldi bat, bizitzaren kultura eta osasuna uztartzeko baliagarria izan den egitasmo bat. 2010/02/06 - 14:11:02
URRETXUKO ERRALDOIAK AMIKUZEKO IHAUTERIETAN
Martxoaren 7an Donapaleura joateko gonbitea jaso genuen Amikuzeko KILIMON kultur elkartearen eskutik. Kultur elkarte honek bere 25. urteurrena ospatzeko sekulako egitarau berezia antolatu zuen Donapaleuko ihauterietan, eta hor ere gure ekarpena guztiz positiboa izan zela esan dezakegu. Giro ezin hobean, hainbat konpartsarekin batera, asteburu osoa igarotzeko beta eman ziguten, eta ez genuen ez aukera hori galdu. Gure erraldoiek kalejira guztietan parte hartu zuten, eta giroa alaitzeko Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantuz eta dantzan jarri genitun inguratutako guztiak. Ez dut uste berehala ahaztuko dugunik bertako jaia, eta gutxiago ere Kilimon eta beste konpartsetako lagun eta adiskideak. 2010/01/26 - 11:26:03
KULTUR IBILALDIA 2009: LIZARRA-SARTAGUDA-IRUÑEA
Aurten ere, beste kultur ibilaldi bat antolatu dugu beti ere, herritarrei Euskal Herriaren geografia, historia eta kultura gertutik ezagutarazteko helburuarekin. Bidai honetan Nafarrora jo genuen, eta ibilaldian zehar nabarraldeko historialari baten laguntza eta azalpenak jaso genituen: MIKEL SORAUREN. Lehen geltokia Lizarran izan genuen. Bertako historia eta monumentuen informazioa eman zigun. Ondoren Deioko gaztelura igo ginen, paisaia zoragarria eta pare parean Jurramendi, hainbat guda ezagutu duen mendia. Bazkal ondoren Sartagudako parkera, 1936ko gerran erahildutakoen omenez egindako parkea. Amaitzeko berriz Iruñean eman genituen azken traguak. Giro ederrean, gure Euskal Herriaz zerbait gehiago ezagutzeko aukera on bat. 2010/01/24 - 23:51:03
AMAIUR 1512-2012: NAFARROAREN KONKISTAK 100 URTE
LEKAIO kultur elkarteak Amaiurren antolatutako ekitaldearekin bat egiteaz gain, Urretxuko Udaletxeari helarazi dio bertara joateko gonbitea, eta deialdiarekin argitaratu den IDATZIA sinatzeko proposamena. Horrela dio Urretxuko Udalak onartutako proposamena: 1. URRETXUKO Udalak, duela 500 urte Nafarroaren, hau da, gure Estatuaren independentzia defendatu zutenei agur eta ohore egin nahi die. Hortaz, duela bortz mende Tuteran, Lizarran, Burgin, Donibane Garazin, Garruzen, Noainen eta bertze anitz lekutan gure libertatearen sugarra babesteko borrokatu zirenak omendu nahi ditu. Amaiurko gazteluan Nafarroaren independentziaren alde bere bizitza eman zutenen kemena gogoan, Amaiurko herriaren deialdiari jarraikiz, euskaldun guztion Nafarroa bizirik dela aldarrikatzen dugu. 2. Udal/Kontzeju honek bat egiten du 1512eko konkistaren bosgarren urtemuga gogorarazteko abiatuko diren ekimenekin eta, bere ahalen arabera, laguntza eskainiko die. 3. Amaiurko herriak 2009ko otsailaren 1erako egina duen deiarekin bat egiten dugu eta gure ordezkaritza igorriko dugu bertara, Amaiurko herriaren aldarrikapena gure egin dugula jakinaraz dezan. 2010/01/24 - 23:51:03
DESKARGAKO BANDOLEROAK: BURUHANDI BERRIAK
LEKAIO kultur elkarteak 2009an buruhandi berriak egiteari ekin zion. Gure asmoa, buruhandi konpartsa herriarekin lotura izatea zen, eta hainbat aukera aztertu ondoren, DESKARGAKO BANDOLEROAK egitera animatu ginen. Panpin berriak oso erakargarria dira, egilea Mikel Ibarzabal izan dugu, taldekide eta laguna. Buruhandi berriak egiteaz aparte gaia ondo landu zen, azterketa historikoa egin, teknikariekin elkarrizketak izan genituen, tartean Urretxuko artxiberoarekin Koldo Argandoña, Zumalakerrigo museoko zuzendariarekin Mikel Alberdi, eta David Zapirain idazlearekin, "bandoleros vascos" idatzi zuena. Guztiek informazioa eskaintzaz gain oso lagungarriak izan ziren gure proiektuan. Buruhandi berriak egitearekin batera herriko histori zati bat aurkeztu nahi genien gure herritarrei, eta batez ere gaztetxoei, horretarako bi ekimen berezi antolatu genitun. - David Zapirainen hitzaldia - Buruhandi berrien "deskargako bandoleroak", aurkezpena ekitaldi berezi bat antolatuaz. Ekitaldi honetan herriko hainbat talde eta norbanako parte hartu zuten, musika jotzen, antzezlanean, bertsotan, kantuz, irakurgaiak egiten, argazkiak eskaintzen,... Mila esker, proiektu honetan parte hartu duten herritar guztiei. Dagoeneko buruhandi berriak hor daude prest, kalera irten eta gaztetxoen eta helduen ikara sortzeko. 2010/01/24 - 23:51:03
