(titulua)

You see this page because there is no Web site at this address.

Kamisetak

Aldean, barrutik zein kanpotik eroan gaitzazuen 10€tan zuzenekoetan salduko ditugu. Diseinua Unai Iturriagarena da, gure biratxo honetako afixa, sarrera eta ostantzeko guztiena legez  2015/03/05 - 16:13:19

Iruñea eta Durangorako sarrerak agortu egin dira

Azaroaren 17an eta 18an, Iruñean eta Durangon eskainiko ditugun emanaldietarako sarrerak agortu egin dira. Ez da takilan erosteko aukerarik izango Eskerrik asko lagunok  2011/11/16 - 08:20:03

Bilbora hurreratu zineten guztiei, Topaguneakoei, Kukutzakoei, Zea Maysekoei, Kafe Antzokiakoei

Eskerrik asko! Mila esker! Esker aunitz! Atzo sentiarazi zenigutena aldean eroango dugu luzaroan.  2011/11/15 - 08:24:03

Durangorako sarrerak agortu egin dira

Azaroaren 18an Durangon eskainiko dugun azken emanaldirako sarrerak agortu egin dira. Egunean bertan ere ezingo dira erosi. Sarrerak eskuratu ezinik zaudetenoi zer esan Eskerrik asko lagunok!!!  2011/11/10 - 08:47:07

Eskerrik asko Gasteizeko emanaldira hurreratu zinetenoi

Atzoko emanaldia berezia izan zen guretzat. Hiru urte joan dira azkenengoz eskenatokira elkarrekin igo ginenetik. Ardura, urduritasuna, giharren zurruntasuna eta gogoa nahastu zitzaizkigun. Entzuleen harrerari esker beldur guztiak uxatuta burutu genuen emanaldia. Gatxa zaigu sentitutako poza laburbiltzea. Euskal Herria zerura Continue reading  2011/11/09 - 08:51:05

Gasteizko emanaldiarako jada 300 sarrera saldu dira

Sarrerak Gasteizko Jimmy Jazz aretoaren webgunean zein aretoan bertan eskuratu daitezke  2011/10/29 - 09:26:08

Durangoko emanaldirako sarrerak, urriaren 26tik aurrera

Azaroaren 18an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainiko dugun azken emanaldirako sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira, bai Plateruenan bertan zein www.plateruena.net webgunean  2011/10/26 - 09:30:03

Bilboko emanaldirako sarrerak agortu egin dira

Azaroaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dugun emanaldirako sarrerak agortu egin dira. Egunean bertan ez da sarrerarik salduko txarteldegian. Eskerrik asko hurreratuko zareten guztioi Donostiakoak eta Bilbokoak agortuta, azaroaren 18an Durangoko Plateruenan seigarren emanaldia burutzea erabaki dugu  2011/10/26 - 09:30:03

Azaroaren 13an, Donostian

Antzoki zaharrean 20:00etatik aurrera Sarrerak AGORTUTA  2011/10/25 - 07:46:03

Azaroaren 10ean, Bilbon

Kafe Antzokian 21:30etatik aurrera Jada 400etik gora sarrera salduta Sarrerak internet bidez Kafe Antzokiaren webgunean edota Kafe Antzokian bertan  2011/10/25 - 07:46:03

Nabigatu euskaraz