nafarroako euskalkiak

Nafarroako euskalkiak ikastaroa EIBZn.

Bukatu berria dugu 2007/2008 ikasturteko "Nafarroako euskalkiak" izeneko ikastaroa. 9 irakasle aritu dira nirekin ikastaroan. Laster ikasleek egindako grabazioak edota ariketatxo proposamenak eskura izanen dituzue gure webgunean. Bide batez, aurreko ikasleek egindako grabazio eta ekarpenak entzun eta ikusteko aukera duzue esteketan jarritako bi loturetan.  2007/11/29 - 11:12:06

Baztan Solasean

Baztan Solasean liburuan ahozko tradizioa jaso dute horren egileek (Maite Lakar eta Amaia Telletxeak). Lan interesgarria eta erabilgarria Baztango hizkerak ezagutu nahi dituen edozeinendako. Liburuarekin batera cd-a jasoko duzu, beraz, hizkerak entzuteko aukera ere hor duzu.  2007/05/29 - 13:53:02

Zer demontre da hau?

Euskalkiak gorabehera hemen gabiltza ez dakigula oso ongi zer egin hauekin. Nafarroan hainbat hizkera ditugu, batzuk, dakizuenez bizi-bizi daude eta emankor gainera, gaur egun. Horien inguruan hainbat material bildu eta antolatu izan dut honetan interesa duenak non begiratu izateko. Ikastaroa ere antolatu dugu EIBZn gai honekin.  2007/05/29 - 13:53:01

Euskalkien ezaugarriak

Nafarroako hizkerak ezagutu nahi dituenak badu liburu interesgarria UEUk argitaratua. Hor agertzen dira hizkera desberdinen ezaugarriak, azentua, eta bestelako kontu batzuk.  2007/05/29 - 13:53:01

Zer egin euskalkiarekin eskolan?

Hasi gara gai honekin gora eta behera, aurrera eta atzera. Jakina da beste lan garrantzitsuagoak ditugula egiteko, baina, hala ere, honi heldu behar, eta nola? Begiratu dituzue, ezta? Ba hausnarketa egiteko eta agian bidea egiten hasteko proposamen interesgarriak izan daitezke, edo nondik hasi behar ez dugun ikusteko.  2007/05/29 - 13:53:01

Hainbat hizkera entzuteko parada

Askotan ez dugu izaten herri hizkerak entzuteko aukera. Honako txoko honetan zenbait entzuteko parada duzue, freskatzeko ikasleek egindakoak. 2004-2005 ikasturtean ere egin zituzten. Nafarroako beste hizkera batzuek entzuteko fonotekara jo beharko duzue. Belarriak ongi ireki entzuteko.  2007/05/29 - 13:53:01

Nabigatu euskaraz