(titulua)

Ttan Ttakun, donostiar hiritarren bozgorailua

Ttan ttakun irratia Donostiako irrati euskaldun independentea hiriko bozgorailu alternatiboa da. Egia auzotik hiri osoan zehar zabaltzen dira donostiar gazteen ahotsa eta musika. Kaleko hitzak uhinen bidez naturaltasun osoz hedatzen dituzte ttan ttakuntarrek. Musikazaleez osatutako irratia da, hori dela eta, irratsaio gehienak musika mota berezi bati buruzkoak dira. Esatari gehienak Donostialdekoak direnez eta estilo informala erabiltzen dutenez, euskalkiaren eredu garbia da irratia. Ttan ttakun irratia izen bereko aisialdi taldearekin batera sortu bazen ere, gaur egun elkarte bilakatu da. Estudioa oraindik egia auzoko gazte lokalean dago. Hortaz, esatari gehienak egoakoak dira. Gutxiago dira, intxaurrondo, gros eta Donostialdeko beste herrietakoak diren esatariak. Esatariak 25-35 urte tartekoak dira. Erabiltzen duten hizkera kalekoa da, lagunartean erabili ohi dutena. Intonazioa, berriz, askotan gehiegizkoa da, hau da, emozioa jartzeko esaldien bukaeran azentua azken hitzan jartzen dute. Ahotza ere larriago jarri ohi dute esatari gizonezko gehienek musika taldeen aurkezpenetan. Astean zehar ‘eguerdiko ahotsa’ magazina oinarri izaten du egunero. Hauxe aztertu dut, Irratiko saio eredugarriena delako. ‘Eguerdiko ahotsa’ irratiko liberatua eta arduraduna den Nokono esatariak gidatzen du. Nokono Donostiako hiritarra da. Hiriburuko hizkera izateaz gain, idazterakoan ere nahi gabe erabiltzen du. Webgunean argitaratutako testuak irakurtzea baino ez dago: www.ttanttakun.com. Magazinean, musika jarri ez ezik, Donostian gertatutakoen inguruan ere mintzatzen dira. Tartean, egia auzoko Aitor ikastolako umeek egindako saioa emititzen dute eta musika talde bati elkarrizketa egin ohi diote. Donostiako hizkera Hizkera hiritarra da. Era berean, inguruko herrietako eragina izan du. Hortaz, Donostiako euskarak ezaugarri propioak izateaz gain inguruko ‘porbintziako’ herrien euskalkien ezaugarriak bereganatu ditu.  2015/03/05 - 14:57:03

Hausnarketa interesgarria: Zenbakiak egiteko garaia

http://www.gaur8.info/edukiak/20090508/136035/Zenbakiak-egiteko-garaia Joxe Rojas-ek idatzia. Gaur 8-n argitaratua2009ko Maiatzaren 07a Euskarazko albistegi berri baten jendaurreko estreinaldiak eztabaida interesgarria piztu zuen aurrekoan euskarazko komunikazioan diharduten zenbait lagunen artean. Ezer larririk ez (ustez, behintzat), baina bai buruari astindu bat eman eta lotan zeuden hainbat kezka eta zalantza esnatzeko beste. Zer tamaina du euskarazko komunikazio esparruak? Zenbat espezieri eusteko ahalmena du bere «ekosistemak»? Norainoko «biodibertsitatea» jasan dezake? Aipatutako eztabaida horretan, haren antzeko beste hamaikatan bezala, bi postura nagusitu ziren: batetik, badira lehia beti onuragarri suertatzen dela defendatzen dutenak, eta beraz, ona dela merkatuan jadanik dagoen euskarazko eskaintza baten antzeko beste bat egitea. Beste zenbaiten ustez, ordea, euskarazko komunikazio merkatua txikiegia da, eta ez du bazka nahikorik antzeko espezie biren biziraupena bermatzeko. Ikuspuntu horretatik, merkatuan dagoen eskaintza baten antzeko beste bat egiteak bientzako gosea besterik ez dakar. Nahikoa panorama kezkagarrira garamatzate jarrera biek. Har dezagun lehenengoa: formula batek ondo funtzionatu badu, jendearen gustuko bada eta sustatzaileari nolabaiteko onura ekarri badio, zergatik ez hartu, hobetu eta haren beste bertsio bat egin, merkatuaren logikari jarraituz? Komunikazio proiektu handien atzean enpresak egoten dira normalean, eta horien helburua badakigu denok zein den... Publikoaren ikuspuntutik, baina, emaitza txarra du horrek epe ertain-luzera: gogoratu bestela telebista guztietan kulebroiak modan jarri zireneko bolada, edo gustu eta kolore guztietarako reality showak han-hemenka loratzen hasi ziren beste hura. Dagoeneko probatuta dauden formulen hamaika enkarnazio ezberdin izango genituzke horrela, hiruzpalau egunkari generalista, esate baterako, denak ere oso antzekoak. Beste muturra ere hor dago: gure esparruaren txikiaren beldurrez aritzeak ezin ezer onik ekarri. Euskara hutsezko telebista bakar bat izatera kondenatzen gaitu bigarren jarrera horrek, egunkari bakar bat, aniztasuna eta ildo editorial ezberdinak erdaretan bilatzera... Hori ere ez da oso panorama osasungarria. Pentsa dezagun, esate baterako, euskara hutsezko bizpahiru egunkari ditugula, ezaugarri eta ildo editorial ezberdinetakoak. Idealena, zalantzarik gabe, «espezie» bakoitzeko hainbat arraza ezberdin izatea litzateke. Irakurleek gustukoen dutena aukeratu ahal izango lukete, eta horrexegatik hain zuzen ere, eskaintza bakoitza lehiakideak baino hobea izateko ahaleginak egingo lituzke. Baina, ai!, errealitatean nekez topatuko dugu ideala den ezer: zenbat erosle potentzial daude, demagun, euskarazko hiru egunkariren artean banatzeko? Zenbat iragarle? Zenbat profesional? Hirurak mantentzeko adina? Bi? Bakarra? Eta hirurak mantentzearen ondorioa baldin bada, esate baterako, euskarazko kirol, moda edo dekorazio aldizkaria sortzeko baliabiderik ez egotea? Kondenatuta ote gaude, beraz, eskaintza mota bakoitzeko euskarazko ale bakar bat izatera? Merezi ote du alor bakoitzeko produktu ezberdinak ateratzeko ahalegina egitea, gure merkatuaren mugak ezagututa? Esango nuke garaia dela horretaz dakien norbait kalkulagailua eskuan hartuta eseri eta zenbakiak egiten hasteko: euskarazko merkatuaren ezaugarriak kontuan hartuta, zer kopurutan mugitu behar da euskarazko hedabide bat bideragarria izateko? Norainoko gastuak izan ditzake? Zenbat kontsumitzaile behar ditu? Zenbateko sarrera propioak? Zelako zabalkundea? Horrelako datu zehatzik ezean, eztabaida berean trabatuta jarraituko dugu etengabe, iritzietan soilik oinarrituta eta niri neuri, behintzat, aspergarri samarra iruditzen zait.  2009/05/11 - 12:37:08

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratu berriak kaleratu ditu Soziolinguistika Klusterrak

http://www.soziolinguistika.org/ Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez.Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak sortzeko Ezagutzaren Klusterrak egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu dira. Beraz, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez, euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertzen dira hemen. Proiektuaren helburu nagusia euskara planekin abiatu diren erakundeen esperientzia eta ezagutza bildu eta zabaltzea da. Erakundeak enpresa, administrazio nahiz hezkuntza arlokoak izan daitezke. 10-15 orrialdeko kontaketa hiru hizkuntzetan egin da: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. 2008ko lanaren fruitu dira IMH, Makina Erremintaren Institutua eta Bergarako Udala Kasuak eta Soziolinguistika Klusterraren webgunean daude irakurgai. UEU eta Soziolinguistika Klusterrak Udako Ikastaroetarako antolatu duten Euskara lan munduan... lanean! soziolinguistika ikastaroan Kasu hauen berri emango da. Argitalpen hauek paperean jaso nahi izanez gero, Soziolinguistika Klusterrera eskaera egin besterik ez dago: oihana@soziolinguistika.org Espero dugu Kasu hauek euskara-planen munduan sartu nahi duten erakundeentzat baliagarri izatea. Horretaz gain, Soziolinguistika Klusterraren helburuetako bat da arloko eragileekin hausnarketarako zein esperientziak elkartrukatzeko sareak osatzea eta lan honek horretan lagundu nahi du.Iturria: Sustatu  2009/05/03 - 16:11:05

Seskaren 40. urtebetetzea

Zorionak!Informazio osoa Berrian irakur daiteke.Berrogeigarren urtemuga ospatzen ari da aurten Seaska, eta karia horretara ekitaldi ugari antolatu ditu ikasturtea bukatu artean. Ekimen anitz egin ditu apirilean; bertzeak bertze, ikastolen ate irekitzeak eta apirilaren 11n Miarritzen egindako kantaldia, belaunaldi luzeetan aritutako kantariak bilduz. Geroari egindako soan ezin ahantzi egindako bidea. «Jakin behar da nondik gatozen, nora goazen jakiteko».Izen eta toki ugari jin dira gogoetara oroitzapenaren eskutik. Argitxu Nobliak behin eta berriz azaldu du nola sortu zen Arrangoitzen (Lapurdi) lehen ikastola. Libe Goñi lehen andereñoak garaiko neke eta ilusioen lekukotasuna azaldu du. Urteak jin urteak joan, ikastoletako sortzaileen adibidea adierazgarria da. Gexan Alfaro izan zen sortzaile taldean. Gaur egun, haren seme-alabak Seaskako ikastoletako irakasle dira, eta haien haurrak ikasgeletan daude, hirugarren belaunaldiaren lekukotasuna.  2009/04/26 - 09:23:05

Nafarroak Korrikagatik AEKri ematen dizkion laguntzak eten ditu!

Larunbatean Korrika Iruñetik igaro zenean "terrorismoa goratu" zelako Nafarroako Gobernuak AEKri Korrika antolatzeko ematen dizkion diru laguntzak eten egin ditu. Jarrera horiek dituzten ekintzei ezin dietela diru laguntzarik eman adierazi du Alberto Catalan Gobernuko lehendakariorde eta bozeramaileak: "ETAko presoen argazkiak eta Segiko ikurrak ikusi ziren Iruñean Korrika igaro zenean. Jokaera horrekin nafartarren nahiak gutxiesten dira".Informazio osoa irakurtzeko Berrian sartu.Korrikaren ibilbidea ikusteko klikatu hemen.  2009/03/30 - 17:27:03

Durangon hainbat ekintza

Egunkaria aurrera:Bai Euskarari Ziurtagiria:Eskolak euskaldundu:  2007/12/11 - 06:14:33

Iparralde: trasmisoaren galera

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria =2007-11-10 =015 =006 Frantziaren menpe dauden hizkuntza gutxituen egoera ezagutzeko parada ematen dute inkestek eta erroldek. Erramun Baxokek azken inkesta soziolinguistikoan eta Frantziako INSEE errolda erakundeak egindako lanen emaitzek erosio tasa nabaria dela adierazi dute. Frantzian 600.000 mila lagunek erregularki baliatzen dute alsaziera, 610.000 lagunek okzitaniera, 110.000ek kreolera. Ipar Euskal Herrian 62.773 lagunek ezagutzen dute euskara eta naturaltasunez baliatu. Alta, 80.000 inguru dira Frantzian euskara dakitenak. Hiztunen laurdena, irizpide horren arabera, ez da Ipar Euskal Herrian bizi.  2007/11/10 - 13:27:11

Uhinek hizkuntzari buruzko irratsaioa ekarriko dute berriro

Uhinen hizkuntza irratsaioa berriro hasiko da Ttan Ttakun irratian. Ordutegi berria izango du, larunbatero 18:30etatik 19:30etara. Euskararen urratsak eta euskarak pairatu behar dituenak izango dugu hizpide Donostiako irrati euskaldun libre bakarrean. FMko 106.8an elkar entzungo gara...  2007/10/04 - 23:21:14

''Diversity''-ren webguneak 11 euskal idazleren lanak jaso ditu

Miren Agur Meabe, Pako Aristi, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Harkaitz Cano, Arantxa Iturbe, Edorta Jimenez, Mari Jose Olaziregi, Gerardo Markuleta, Ixiar Rozas, Ana Urkiza eta Iban Zalduaren hainbat testuren ingelesezko eta mazedonierazko itzulpenak eskura daitezke Diversity izeneko egitasmoaren webgunean (http://www.diversity.org.mk/default.asp?SearchID=4 helbidean). Orhiden (Mazedonia) egin berri duen bilkuran, Nazioarteko PEN Clubaren Itzulpen eta Hizkuntz Eskubideen Batzordeak Diversity proiektu berrituaren hiru urteko plan estrategikoa onartu du, eta proiektu horrek mundu osoko literatura hainbat hizkuntzatan eskaintzea du xede. Euskal PEN klubak hautatu, bideratu eta bidali ditu euskal literaturaren lagin gisa agertzen diren testuak.http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza =2007-09-19 =047 =007  2007/09/19 - 22:56:15

UEUren Ikastetxe nagusiko eskaintza udazkenerako

UEUk, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, ikastaro sorta antolatu du 2007ko udazkenerako. Eskaintza horren barruan daude informatika alorreko bi ikastaro hauek: Bat: Web semantikoa minuskulaz, mikroformatuak eta beste teknologia. Bi: Podcasting eta eduki sindikazioa.Informazio gehiago ww.ueu.es  2007/09/18 - 22:53:13

Nabigatu euskaraz