Euskal Idazleen Elkartea

Euskal Idazleen Elkartea, albisteak eta elkarrizketak.

Markos Zapiain Agirre

Irun, 1963. Bermeon bizi da. Bertako Institutuan Filosofia irakasten du. Doktore da Filosofian eta Lizentziatua Filologian. Bere lanak Euskaldunon Egunkaria, Gara, Bozka, Ostiela!, Egin, Berria, Bazka eta Jakin -en argitaratu ditu. Hitzaldi ugari eman du, filosofia eta euskal Literaturari lotuak: Larrabetzun, Londresen, Lazkaon, Iruñean, Eibarren, Bilbon, Miarritzen, Beiruten, Hondarribian, Donostian eta abar. Bere hainbat artikulu biltzen dituen Talaiatik tiroka liburua argitaratu berri du.  2010/09/01 - 14:57:02

Sidecar Arima irailaren 9an, Donostian

Irailaren 9an 20:00etan, Harkaitz Cano idazlea eta Beñat Barandiaran gitarra jolea Victoria Eugenia Club aretoan arituko dira. Musikaz lagundutako poesia errezitaldia izango da.  2010/08/31 - 15:12:01

Poesia Orduak irailaren 9an eta 10ean, Donostian

Irailaren 9an eta 10ean izango dira 2010 urteko Poesia Orduak. Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan izango dira ekitaldiak, 20:00etan. Harkaitz Cano idazlearen eta Beñat Barandiaran gitarra jolearen eskutik, Sidecar Arima espektakulua izango da irailaren 9an, 20:00etan. Hurrengo egunean, irailaren 10ean, 20:00etan, berriz, Haragizkoa deritzon lanean Omar Nabarro idazlearen bizitza literarioa ikusi ahalko da. Edorta Jimenez idazleak eta Rafa Rueda gitarristak parte hartuko dute. Urtero moduan, Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatu ditu EIEk Poesia Orduak. Sarrerak lortu nahi dituenak, Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilara jo beharko du egunean bertan.  2010/08/31 - 15:12:01

Haragizkoa irailaren 10ean, Donostian

Omar Nabarro idazlearen bizitza literario ardatz duen espektakulua eskainiko dute Edorta Jimenez idazleak eta Rafa Rueda gitarra joleak, irailaren 10ean, 20:00etan Victoria Eugenia Club aretoan.  2010/08/31 - 15:12:01

Laida Martinez

Bilbo, 1965. Bilbon euskaldundu zen. Psikologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Hizkuntza Plangintzan diplomatua. Itzulpengintza ikasketak egin ditu Bilboko Labayru Ikastetxean. HIZNET Hizkuntza Plangintzan graduondoko ikastaroa egin zuen 2001-2002 ikasturtean. Egun administraria da Bilboko Udaleko Euskera Sailatalean. Madrileko liburu azokan aurkeztu zuten, 2003ko ekainean, bere haurrentzako liburua (gaztelaniazko bertsioa) Los líos de MAX (Edelvives) eta 2003ko abenduan euskarazko jarrorizko bertsioa argitaratu zion Ibaizabal argitaletxeak: MAX bazterrak nahasten .  2010/08/24 - 23:04:04

Karmele Igartua poeta hil da

Olerkaria ostiralean, abuztuaren 20an, hil zen Aretxabaletan, 51 urte zituela.  2010/08/23 - 11:26:01

Jon Urruxulegi

Zegama, 1940. Magisteritza ikasi zuen. Hernaniko Karmelo Labaka Lanbide Eskolan euskara-irakaslea ikastaro batez, euskarazko irakasle partikularra izan zen. Argia eta Anaitasuna ko kolaboratzailea izan zen eta Egin eko itzultzailea 2 urtez. UZEIko Arte-hiztegian eta Administraziokoan ere kolaboratu zuen. Pasaiako Udalean Itzultzaile lanetan aritu zen Euskara-zerbitzuan 1979tik jubilatu arte (2000).  2010/08/18 - 00:59:01

Juan Luis Mugertza

Elgoibar, 1954. Euskal Filologian lizentziatu zen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle da. Euskara irakasle gisa jardun zuen; Santurtziko AEKn aritu ostean, Bilbo Zaharra euskaltegian urte batzuk eman zituen. 2001.urtean BBK-Egunkaria erreportaje lehiaketaren hirugarren saria irabazi zuen. Lehenengo aldiz , Aruma, urrezko ohianean eta Mundiala mundua gazte literatura generoko liburuak eman zituen argitara, Descleéren eskutik. 2005ean Lunaren goiztiri (Ateramiñ) liburua argitaratu zuen.  2010/08/10 - 03:11:04

Liburu azoka Baionan irailaren 19an

Liburu azoka izango da Baionan, Sainte Catherine kalean, irailaren 19an, igandean.  2010/08/09 - 21:15:01

Festiv´Oc jaialdian literaturari buruzko jardunaldiak izango dira

Pauen ospatuko den Festiv´Oc jaialdiarekin batera, Pirinio inguruetako literaturen topaketak egingo dira abuztuaren 18an eta 19an. Euskal Herriko ordezkariak ere izango dira bertan.  2010/08/09 - 21:15:01