Etxebarri

Iban Arantzabalen bloga

Ziortza Martin gogoan

Ez da inoiz samurra heriotza bat, ez da inoiz momentu ona gazte hiltzeko, ez da erraz onartzea, ezta agur esatea ere, sikiera. Gaur ere ez zen eguna. Denbora beharko dugu gure lankide estimatua telefonoari itsatsita ez dugula berriz ikusiko onartzeko. Memoriak egingo du bere lana, gutako bakoitzak emango dio leku txukun bat ez ahazteko, eta [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

Gaur Trump izendatuko dute; gaur egun ona da Mastodon hautatu eta kontua irekitzeko

Maila pertsonalean errazagoa izan daiteke, izan ere X eta bestelako sare sozial batzuen kiratsa aguanta-ezina da. Toxikoak diren sareei utikan! esatea egiteko modu bat da, eta bakoitzak jakingo du noiz eta nola. Hala ere, eta egiteko garrantzitsuagotzat dut fedibertsoa hautatzea. Badut ustea (eta gertatzen ari da), han ikusiko, irakurriko, eztabaidatuko eta informatuko garela modu sanoagoan. [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

San blas opilak egin ditu amak

Eta gastatzen doaz! Bedeinkatzeko astirik barik! Bueno, gure amak beti bedeinkatzen ditu. Eta San Blasak egindako azukrea iaztik bedeinkatuta egotea ere posible da. Argazki batzuk jaso ditut hemen. Errezeta gurean, masa bat egiteko (guk bi egin ditugu bi dozenarekin): Zuringoa egiteko: Eta kontuan izateko aholku ez zientifikoak. Geure gauzatxoak: Errezeta argazkitan (eskerrik asko, Lili):  2025/02/14 - 09:09:02

Alkatea dut akorduan

Ez zegoen onenean. Ez du nahi izan joatea, baina kanpoan lo zela emandako ezbeharrak eman dio azkenengo bultzada. Ez zuen nahi joatea ez, eta ulertzekoa da bera ezagututa. Umetatik ezagutu dut. Bera zen alkatea. Alkate ere bazen, eta bera zen alkatea. Beste alkaterik egon zitekeenik ere pentsatzen ez nuen garaian izan nuen harremana alkatearekin. Taberna-umea [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

Ez dut argitaratuko Twitterren

Errespetu kontu bat da. Errespetatzen eta txuleatzen gaituzten lekuetan egotea ustezko ekarpena egiten dugula pentsatuta ez dut ikusten. Han idatzita, han sortuta feedbacka eta edukia han emanda kaka-lapiko hori gizentzen laguntzen dut. Kontua borratzea? momentuz ez. Munduaren zati bat kakatzan mugitzen da, mugitzen den guztia kaka ez den arren. Ez dago ezkutatzerik interesatzen zaidala hango [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

Egiteko modu berri bat: euskal idazleak oinarri

Goienak erabaki du informatzea baino harantzago joatea. Antolatu egingo ditugu solasaldiak liburuak aurkezteko. Jarriko ditugu gure medioak euskal sortzaileen eskura. Eta horretarako, eskualdeko euskara elkarteekin batera izango gara antolatzaile. Helburua? euskal idazleei haizea ematea. Lehen saioa egin dugu. Ondo joan da. Marko honetan egingo dira aurkezpenak: Albistea egunean bertan egin zen Goienan, aurkezpena amaitzeaz bat: [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

Oñatiko labankadaz: ondo kazetaritza; txarto Whatsapp-a

Gaia jarraitu da gertutik Goienan. Atera genuen azkar notizia eta azkartasunak ez du desinformazioan eragin. Eta jorratu dugu gerora ere gaia, datu gehiagorekin eta adierazpen ofizialekin. Interesekoak diren datuak eman ditugu: zenbat zauritu, non, erasotzailearen adina (izen-abizenik ez, jatorririk ez), testuingurua Eta jarraipena ere egin diogu hurrengo egunean ikerketak zabalik jarraitzen duela esaten, Bergarako ertzain [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

Zenbateraino daude lotuta euskal hedabideak sare sozialei?

Norberaren kontrolpekoak ez diren plataformen mendekotasun-maila da hedabideen kezka handienetako bat, eta beren estrategiaren gakoetako bat, zentzu batean edo bestean. Eta iritziak, kasu honetan, erabat banatuta daude baita Euskal Herrian ere. Grafiko hau esanguratsua da 51 herrialdetako 326 liderri egindako inkestatik atera dutenez ere. Gaia lantzen da hemen: Periodismo, medios y tecnología: tendendias y predicciones [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

Entzuteko kontzertu bat jaietan

Ez da erraza jaiei amaiera emango dien ekintza erabakitzea. Imajinatzen ditut teknikariak zein zinegotzia eta kordakoak gaiari bueltaka. Ez da erraza jai-egitaraua osatzea eta ginda jartzea. Ez dihardut Bitorianatxo igotzeaz, Antzuolako Ontzaz, zerbait erretzeaz, sardinak lurperatzeaz eta abarrekoak. Azken aurreko ekintzaz dihardut, zehatzago. Zer da azken aurrekoa: kirol-jokoren bat? antzerki bat? erromeria bat? haurrentzako halako [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

Sortzaileak praka parea erosteko lanekin

Ez dago ukatzerik. Kultura zalea ez denak ere ikusten ditu euskal kantariak fraka parea erosteko nahikoa lanekin. Kantutik edo idaztetik bizi? bizi, bizi Nekez. Orokortzeak duen arriskuarekin, esan daiteke kulturatik bizitzea nekez bizitzea dela: nekearekin eta zailtasunez. Euskal sortzaileak ez du luxurik, bistan denez. Ez luxurik ezta duin bizitzeko modurik ere! Begiratu nahi duenak erraz [ ]  2025/02/14 - 09:09:02

Nabigatu euskaraz