Bata, bestea ta txakurraren hestea
Ahal duguntxoa haor!
B A N O A
Agur (baina ez adiorik)! Sekula guztiz ulertu ez badut ere, esaldi ponpoxo hau erabili ohi da zirkulu jakitunetan, betirako barik, nonoiz, beharbada, berriro ikustekotan joaten garenean. Segurtasun ezak eraginda jarri dut, igoal, parentesi artean ere: ez ondo erabilita dagoen dakit ziur, ezta bueltatuko naizen ere. Zeregin latzagoetan jarri baino lehen, denbora alferrik galtzeko aitzakiarik [...] 2007/10/29 - 03:45:31
The Waterboys
Neure gaztarorik gorrienarekin lotzen nau Mike Scott handiaren The Waterboys taldeak. 80ko hamarkadan komunikabideek RRV etiketapean jarri zuten musika-eztanda bizitzea tokatu zitzaigun eta, benetan ere, zorionekotzat daukat nire burua Euskal Herrian sasoi hartan musika munduak izan zuen leherketa estatu mailan zein historikoki parerik bakoa izan zela-eta bainago ( Euskadin rock-ak ez du sekula dirurik emanen, [...] 2007/10/24 - 15:20:27
Freebatasuna
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude 2007/10/07 - 01:41:05
Willis Drummond eta Sexty Sexers
Futboleko konparazioak rockerako balio badu, izerdia eta espektakulua uztartzen dakien taldea rockanrollgintza huts eta oso-osoan dabil. Atzokoan bat barik bi izan ziren, talde euskaldun bi, Kafe Antzokian maila goren honetan aritu zirenak: Willis Drummond baionarrak eta dagoeneko euren aitabitxi ere izenda nazaketen (ñik!) Sexty Sexers beratarrak, handi bata zein bestea. Iparraldekoei tokatu zitzaien [...] 2007/10/06 - 01:36:26
Hiriko istorioak
Hiriko istorioak norberaren hirian , eta hanken gainean hamabost bat ordu eginda ere, Antzokirantz ninderaman indar ezkutu batek. Hirugarrenez ikusi behar nuen disko beraren antzezpena eta neukan errezeloa bete zen: Ortuellako euskal astean iaz zein aurreragoko urtean Arriagan ikusitakoaren kalko igoal-igoala. Diskoa behin eta berriro entzunda kantak buruz ere jarraitu ahal izateak eta nobedade ezak [...] 2007/09/30 - 01:11:20
Ezetz?
2007/09/26 - 00:54:06
Polita ez baina ederrrraaaa!!!!
Gustura irakurri diot Irati Jimenez idazle gazteari, BERRIAko Larrepetit zutabean, Ederra izeneko artikulotxoa eta bat ere banator berarekin, urteekin, kanon estetikoak aldatzearekin batera, adjektibo honek sasoi bateko balioa galdu duela. Gaur egun, eder, gizen edo fuerte erdikiekin ibili beharrean, lodi esango zaio zuzenean arropa bete xamartzen duenari. Toto edo toto-toto Ondarruko hizkera [...] 2007/09/21 - 00:31:08
Norena da gerizpea?
Uda Euskal Herrian ematen dugunok ez gara eguzki printzak alferrik galtzeko moduan ibiltzen. Hori bai, ez zuen arrazoirik falta eguzkiak duen gauzarik onena gerizpea dela esan zuenak ere. Euritzarako guardasolik ere erabiltzen ez genuen sasoian sonbrila baten jabe inoiz izango ginenik amestu ere ez genuen egiten. Eta, bai, gertatu da. Umea ere oihalpe biribilean bero [...] 2007/09/09 - 23:43:14
Hot Dogs eta The Hangmen
Denboraren joana bertikalean irudika badaiteke, jausi librean noa azken opor-egunetan behera itzulerako osin beltza jo arte eta, kontzertuen kronikagintzan gehienetan berdin esaten dudan arren, Hot Dogs zein The Hangmen taldeen ezagupide barik jo nuen Plateruena aretora burua astelehenaren pentsamendutik babestu nahian. Esango dut, irakaslea naiz eta bajoi ikaragarria daukat. Hot Dogs taldea glam rockak Euskal [...] 2007/09/09 - 05:38:18
07, azken Azkena?
Zurrumurru hau dabil azkenaldian rockzaleen artean inguru honetako jaialdi handi honen gainean. Aurtengoan ez dela behar besteko talderik lortu eta, ondorioz, jendeak lepoa eman diola Azkenari, Gasteizko udala ez dela behar bezain eskuzabala izaten edota Bilbon amaituko duela, azkenean, Azkenak. Ni neu bigarrenez izan naiz bertan eta ikaragarri ondo pasatu arren, ez dut uste berriro [...] 2007/09/03 - 23:15:05