galder.net euskaraz

Galderren euskarazko bloga

Bihar astelehena 18:30tan hasita Zorrotza Kantari ta gero jaia!

Bihar astelehena urtarrilaren 5ean Zorrotzako lagunek Zorrotza Kantari-ren beste edizio bat antolatu dute, trikitilarik eta guzti! Arratsaldeko 18:30 hasiko da Zorrotza auzoko Zorrotza-Kastrexana kalea 25tik. Gero 23:00etan jaia antolatuta dago kioskopean. Anima zaitez! Ez da zergaitik ondo abestu behar, baizik eta ondo pasatzeko eta euskaraz abesteko gogorik edukitzea. Erabiliko den liburuxka Bilbo Kantaria-rena izango da, []  2015/01/04 - 15:20:48

Kantari App iPhone eta iPad-erako ere!

Azkenean eta gora-behera batzuk eta gero lortu dugu! iPhone eta iPad-erako Kantari-app badago! Hemen aurkitu dezakezue Gozatu! Eskerrik asko bihotzez Iñaki Porres-si  2014/03/14 - 00:53:13

Kantari App-en inguruko hitzalditxoa Urtuellako Udalean

Euskararen astea dela eta Urtuellako Udalak Kantari App-ren inguruan hitzalditxo bat botatzeko deitu gaitu, eta han egon gara gustoro honen inguruan hizketan. Eskerrik asko gonbidapenagaitik! Ikusi aurkezpena  2014/03/14 - 00:53:13

Kantari App 1.1 Liburu berria gehituta eta beste hobekuntzak

Android-erako 1.1 bertsioa aurkitu dugu. Oraingoan 2014. Bilbo Kantariren liburu berria gehitu dugu. Liburu hau lehenagokoaren abesti berdinak ditu baina kantu berri bi ditu ere, eta hauen zenbakiak aldatzen dira, beraz gehitu dugu. Orain liburuxka ezberdinak (Bilbo Kantari 2014, Bilbo Kantari lehenengokoa, Gabon Kantak) select baten bitartez hautatzen dira. Askoz errazagoa da. Berriak: - Bilbo [ ]  2014/03/14 - 00:53:13

Kantari app: Orain ere gabon kantak!

Nahiz eta pasadan 23an izan momenturarte ez dut astirik izan esateko martxan dagoela Kantari App-ren 1.0 bertsioa, zeinak Gabon Kantak ere baditu. Espero dugu ere Iñaki Porres, eta Satirori esker aurki iOS (iPad + iPhone) -erako bertsioa izatea ere. Blackberry eta Windows Phone-rako bertsioak edukitzea espero dut, horretan murgilduta nago. Android-erako 1.0 bertsioa osatzen du [ ]  2014/01/05 - 16:11:05

Bilbo Kantariren App-aren lehenengo bertsioa atzo 0.8 2012-10-09. Bestelako mugikorrentzako bertsioak

Momentuz baten batzuk frogatu duzue atzo atera genuen lehenengo beta. Pixkat geldo joan daiteke baina lasai aurki bertsio azkarrago bat egongo da eskuragarri. Android mugikorrentzat bertsioa badago baina aurki iPhone/iPad, Blackberry, Windows Phone eta bestelako mugikorrentzako app-a ere aterako dugu. Bitartean, Bilbo Kantarik dagoeneko baditu lehenago agortutatako liburuxka fisikoak, eta Android ez diren bestelako mugikorrentzako [ ]  2012/10/11 - 02:14:11

Eskerrak: Bilbo Kantariren App ez ofiziala hemen dago, nori esker?

Uhmm, atzo presaka ibili eta eskerrak eman ez Lehenik eta behin Bilbo Kantari posible egiten duzuen guztioi eskerrik asko. Bilboko Konpartsak, Tasio, Joseba, etabar Txinbotarrak konpartsako nire lagunei, eta bereziki Gorka adiskideari, berak ezagutarazi eman zidan ekimen polit hau, eta meritu handiko lan bolondresa egiten dute Zorrotzan eta Bilbon. Baita Kantarietara hurbiltzen diren koadrilako lagunei, [ ]  2012/10/11 - 02:14:11

Bilbo Kantariren mugikorrentzako aplikazioa

Post honen bitartez poz itzela ematen didan Bilbo Kantari ekimenarentzako, bolondres moduan, egin dudan aplikazioa ez ofiziala. Laister informazio gehiago, Kantari izena jarri diot ze aurki hobetu eta gustatuko litzaidake ez bakarrik Bilbo Kantari baizik eta bestelako Kantarientzako balio izatea. Abesti hauek momentuz ez dute bideorik: (Aurkituko bazenituzke, bidalidazu faborez): Bilbo kantari Gazte niz eta [ ]  2012/10/10 - 02:24:07

Eusko txiki txiki

Oihartzun haundia izan du Chiqui Chiqui delakoa, eta azkenean Estatu Espainiarra ordezkatuko dute Eurovision-en. Eusko Txiki Txikia deskargagarri Txorakeri itzela ematen du, eta izan bada, baina tira pentsatzen dugun baino askoz ere pentsatutago dago. Nork ez du abestia ezagutzen? Hasi dira dagoeneko bertsioak ateratzen, musika ezin errazagoa da eta letra aldatzea nahiko sinplea da ere. [...]  2011/03/05 - 02:07:06

Live euskaraz!

Bai, halaxe da, orain egun batzuk somatu nuen baina gaur arte ez dut idazterik izan. Bazkaria ekimenean orain pare bat hilabete parte hartu nuen, eta hantze Elebilakoekin topo egin nuen. Elebilak Microsoft Live bilatzailea erabiltzen du, hiru haundieneen artean txikiena dela esan dezakegu, Google eta Yahooren aldean. Badirudi hori izan zela Elebilakoak MSN Live erabiltzera [...]  2011/02/27 - 21:24:05

Nabigatu euskaraz