tontokaletik

Alegiatik mundura

Irainen bidez maite gaituzte

Interlaken-etik idazten dizuedan post honen bidez, ondoko bideoek jaso dituzten iruzkinen berri eman nahi dizuet. Bata Anttonita mantekillerikoa txupinera izan zenekoa da, hemen bideoa: iruzkina irakurtzeko: http://www.youtube.com/watch?v=n9lbvDoTAK4 Beste bideoa, festei hasiera eman zitzaieneko da. Hemen bideoa: Hemen duzue iruzkina : http://www.youtube.com/watch?v=oS9j4qLkZr8 Ikusten duzuen bezala, recuerdos1980 erabiltzaileak asko maite gaitu.  2011/07/28 - 08:20:05

Tontokaleko giroa

Atzo izan zen tontokalean, Ziklox Garaialde eta Manillares Iturriagaren kontzertua. Ziklox Garaialde taldeak grabatu berri du diskoa bere lanaren lekuko gisa. Hainbeste urte pasa ostean badago bai oraindik Ziklox-ekoen paratideen aldetik nahiko indar eta adore taldearen berri emateko. Esan baiata ere, leku aproposa eta paregabea dela geure tontokalea, giro hurbil, goxo eta beroa sortzeko. Ikusi. Gogoratu [...]  2011/07/16 - 16:36:01

GBA11: lehen bideoa

Hemen jartzen dizuet aurkitu dudan bideo bat. Ea nereak editatzeko denbora hartzen dudan. Garai bateko Alegia from 28 Kanala on Vimeo.  2011/06/04 - 21:00:02

GBA11: argazki monumentala

Bikaina, atzokoa, penagarria gaurkoa. Ajea beti aje. Neuronak bere lekuan kokatzen diren bitartean, hemen uzten dizuet plazan atera genuen argazki erraldoietako bat; Ibonek hel erazi dit.  2011/05/30 - 22:09:03

Garai bateko Alegia 2011

Igande honetan, maiatzaren 29an burutuko de bigarren Garai bateko Alegia jaia. Orain dela bi urte burutu zen lehenengo aldiz festa hau eta arrakasta itzela izan zuen. Aurten ere egitarau txukun batekin etorri zaigu jaia. 10.00 Herriko txistularin diana 10.30 Bandoa 11.00 Kantujira hasiera plazan. (Goiz guztin kantue ta musika herriko kaletan) 11.00etatik 13.00etara Lanak eta eginkizunek 12.00 [...]  2011/05/27 - 16:56:04

Alegiaren xarma II

Pozez jaso dut etxean, herriko nazionalistek bidali diguten idatzia. Paper txukuna, koloretan eta sobre koloretsu batean sartuta eta posta zerbitzu arruntaz banatua (ai ene, hau komeria bolondres falta honekin) . Ahalegin hau burutzeko xoxak gastatzeko ez da, ez eragozpenik ez arazorik izan. Dena, gu herritarrok informatzeko; geure hobe beharrez. Poza ematen du, hauteskunde hauetan [...]  2011/05/11 - 20:55:36

Alegiaren xarma

Maiatzaren 22an udal eta foru hauteskundeak burutuko dira herrian, beste herrietan bezelaxe. Geurean, legealdi berrirako lau kanditatura aurkeztu dira. Bat herritarrez osatutakoa ; epaimahai espainiar batek antzarrak perratzera, hau da, pikutara bidali duena eta beste hiru kanpotarrez (herrikoak ez direnak) osatutakoak. Orain dela lau urte horrelako bi kanditatura izan genituen, oraingo honetan jeltzaleak ere modalitate [...]  2011/05/02 - 23:02:11

Korrika Alegian

Bihar, asteazkena 13, iritsiko da Korrika Alegiara, goizeko 8:30 inguruan. makina euskalakari bilduko gara korrika egiteko. Eta giroa berotzen joateko gaur herriko eskolako haurrak korrika txikia egin dute. Ez da animazio faltarik izan.  2011/04/12 - 22:01:12

Garai bateko Alegia 2011. GBA11

Datorren maiatzaren 29an, festa eguna izango dugu Alegian; egun honetan ospatuko bai da Garai bateko Alegia 2011 jaia. Orain dela bi urte, hau da, 2009an egin genuen lehenengo aldiz festa hau herria. Arrakasta iztela izan zuen, herritar askok parte hartu bai zuen egun horretako hainbat ekitalditan. Kultur batzordeak dio Martxoaren 14a arte edonoren ekarpenen zain [...]  2011/02/27 - 14:59:03

Euskal Herriko kostaldea (Lapurdi): Getaria-Donibane Lohitzune-Zokoa

Pasa den Urtarillaren 30, Alegiako mendi asanbladak antolatuta euskal kostaldean txango ederra egin genuen, iaz hasitakoari (Bokaletik Getarira) jarraipena emanez. Lapurdiko kosta bisitatu genuen Getarian hasi eta Zokoan amaituta, 13 km inguru denera. . Eguraldiak lagun jende ugari, haur eta ez hain haur, bildu ginen. Hemen duzue ibilbidea: Begira ze mendizale mordoa (argazkitik belar txarrik kendu [...]  2011/02/15 - 00:13:01

Nabigatu euskaraz