balerditik
Udalik gabeko Herriak.
Blog sarreren etenaldi iraunkorra
Duela lau urte, gaurko egunez idatzitako post honekin jarri nuen martxan Balerditik bloga. Egie esan ez nekien non sartzen nintzen, ez nekien blog bat zer zen, eta hare gutxiago nola kudeatzen zen. Lau urteren bueltan ikaragarri ikasi dudala esan beharra dauket, baino ikasketa mota hau ez da inoiz bukatzen Ez det laburpenik egingo, dena hemen dezue. [...] 2010/12/21 - 20:08:03
Giza sareak
Definizioz, giza sarea, grafo bat edo gehiagoren bidez irudikatu daitekeen gizarte egitura da. Grafoaren nodoetan indibiduak jartzen dira eta ertzetan beraien arteko erlazioa. Erlazio horiek adiskidetasuna, sexu harremanak, finantza-harremanak, eta beste hainbeste modukoak izan daitezke (eu.wikipedia) Askotan, teknologia berriei lotutako kontzeptu bat dela iruditu zait, internet giza sareak sortu, kudeatu eta komunikazioa errazteko erraminta egokia [...] 2010/12/16 - 21:25:04
Giza sareak
Definizioz, giza sarea, grafo bat edo gehiagoren bidez irudikatu daitekeen gizarte egitura da. Grafoaren nodoetan indibiduak jartzen dira eta ertzetan beraien arteko erlazioa. Erlazio horiek adiskidetasuna, sexu harremanak, finantza-harremanak, eta beste hainbeste modukoak izan daitezke (eu.wikipedia) Askotan, teknologia berriei lotutako kontzeptu bat dela iruditu zait, internet giza sareak sortu, kudeatu eta komunikazioa errazteko erraminta egokia [...] 2010/12/16 - 15:29:02
Laboa eta Lete
Bi haundi joan zaizkigu, bi urteren bueltan. Bi maixu, haundi. Laboa duela bi urte eta atzo Xabier Lete. Biak izan ditugu gogoan etxean, familian kantari, igande goiz hotz eta euritsu honetan, Xabierren hitzak, Mikelek musikatutako Izarren hautsa kantarekin. Gugan bego Xabier! Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak 2010/12/05 - 18:14:02
Abaetxe, taberna jatetxea.
Irailean zabaldu zituen bere ateak Abaetxe Jatetxeak, Gurdillaundiko Jaokin eta Izaskun Jauregi anai-arrebak dira arduradunak. Dagoeneko 2 hilabete pasa dira zabaldu zuenetik, eta beraiekin elkartu gera ea nola dijoakien jakiteko. Kontatu digutenez, ia 2 urte pasatu dira anai-arrebak tabernaren ardura hartzeko prest zeudela esan zutenetik, baino irailean, herriko festetan zabaldu zituen ateak Abaetxe Jatetxeak. Harrera ezin [...] 2010/11/30 - 19:29:02
Txapela buruan, ta ibili sarean!
Azken bolada honetan, euskarak sarean duen presentziaren inguruan asko hitz egiten da, berrikuntza asko izan dira eta. Duela bi aste, Berria aldizkariak, aldaketa batzuk aurkeztu zituen. Bai paperean eta baita interneten, aldaketa eta berrikuntza horien artean, aipatu beharreko bat Berriketan sare soziala da. Euskarazko sare soziala, informazioaren eta albisteen topagune eta eztabaidagunea da. Irekia da, [...] 2010/11/19 - 16:18:04
Pottoka, musikaria berriro errepidean
Kalifornia aldean lau mille ardikin aspaldian ibilia Pottoka, Pantxo Etxebere, berriro ere errepidean degu. Baztango Amaiur herriko musikari-artzaia berriro entzuteko aukera degu, nik azkena Alegiko Gaztetxean ikusi nuen, Balerdi-Balerdi taldearekin batera pentsa noizko kontuak Andoni Tolosak, Morau eo Talo bezela ere ezaguna , Hernanin La Bodega tabernan emandako kontzertuaren bideoa eskegi du ta nik hona ekarri. [...] 2010/11/17 - 16:49:03
Aio Bloglines, Kaixo Bloglines
Bloglines-en itxiera iragarri zuten, Ask.com-ekoek zerbitzuarekin ez zutela jarraitu behar eta. Lagun batek ea zer aukera zeuden galdetu zidan, eta post-a prestatu baino lehenago, non irakurri det MerchantCricle-k bere gain hartu eta RSS zerbitzuarekin aurrera jarraituko duela, beraz, zuk ni bezela Bloglines erabiltzailea bazara lasai, ez dago zertan beldurtu beharrik. Ala ere Alesti ez da aukera [...] 2010/11/09 - 18:53:02
Agur eta ohore Martin.
Gar goizean jakin det, ta kasualitatez edo, atzo berarekin gogoratu nintzen. Izan ere tarteka galdetzen zidan ea noiz atera behar genuen liburua Bedaioko historiaren liburua. Gizon hizlaria, hizlari ona, memori haundikoa, alaia, oso alaia, karriken hazitakoa, Eletxe baserrian. Martin Balerdi, Bedaioko historiaren liburua bera, dagoen tokian dagoela, bere kontu, ixtori eta pasarteak atsegin haundiz entzuten [...] 2010/10/05 - 16:26:06
Gipuzkoa ezagutu argazkiak partekatuz
Argazkiak lekutzeko eta partekatzeko hainbat toki aurkituko ditugu interneten, hala nola Flickr, Picassa, Panoramio edota Euskal Herrian garatutako Nirudia, Argazkiak.org, azken hau dohainik eta argazki kopuru mugarik gabekoa gainera Nahiz eta agian lokalagoa suertatu daitekeen proiektua izan, GureGipuzkoa proiektua aurkeztu nahi nizueke (ezagutzen ez baduzue behintzat), Gipuzkoako ondare grafikoa sarean libre. GureGipuzkoa (http://www.guregipuzkoa.net) argazkiak partekatzeko dohaineko webgune [...] 2010/10/01 - 17:32:02