Mahats Orriak planeta
Blog komunitatearen planeta
2015ko egitaraueko liburuxka
2015/11/13 - 11:48:04
Eraso sexistarik ez!
2015/11/13 - 11:48:04
Folletoen soziedadie
Munduen ez da inor bakarra beran klasekoa, edo bueno, iguel baten bat edo zeozer egongo da beran klaseko bakarra, baie seguro diru asko kostaten dabela, ta total, gure kasureko ez da relebantie ixingo. Hori ba, hamen danok gara ser sozialak, egidxe da batzuetan kostaten dala enteretie ta kargututie, baie ondoan igarten dozunien zure klasekoak hasten direzela batuten, ta horrek emoten dtttuzen poztasune, ta bienestarra sentiduten dozunien,.. Hori, esan dotena, munduen inor ez dala bakarra, orduen egidxe santu ta absolutue dala pensau lei trankilamentien. Ta horrek poza emoten badau, pentsixue zer dan honezkeroan bost miloe soziotik gora dekon soziedadie ixitie. Egundokoa, ezta? Ba, tontamentien egun beten suertau gintzezan hiru lagun Toyota Verso azul baten parabrisasien, gimnasio batena bata, bestie pizzeria mutlnazional batena, ta neu fontanero-pintore-desataskador batena. Han parabrisasien egunek emon genduzen ta txatxaran hasitte ideie pensaaten hasi ginien, ta gero kontenedore azulera bota ginttuzenien, han topatu genduzen guztidxeri kontau, ta buenoooooo, ha exitoa! Bost miloe, danak diferenteak baie ez dago bape munduen bakarra dana. 2015/10/30 - 23:11:01
Platano baltzituek
Raroa zara danan modukoa ez bazara, ta sasoi baten platanoak sorta baten batute egoten ziren betik, ta pekatue ei zan sortie soltatie. Gedar be egiten zotzun fruteroak platanoa soltaten bazenduen. Baie joan zan denborie, ta jentiek segidu zoan jan ta jan ta jan, ta frutie gero ta gehidxago, ta jentie gero ta zaharrago, ta frutie gero ta gehidxago, ta pentsinoak gero ta gitxiago, ta gorputze makalago, ta medikuek potasioa, ta frutie gero ta gehidxago. Ta gu sasoi baten Kanariasetik kuadrilen etorten gintzezan, berde ta gogor. Barkuen, ta festibal ederra ixiten zan han, itxosoan. Ta kuadrilen sartuten gintzezan kamioe baten, Mercabilbao ezetu, ta handik fruterire, kuadrilen betik. Zelango armonia egoten zan ba! Baie ainbaten zozek egin zoan fallo, edo noz edo noz katastrofen bat edo pasau zan. Kuadrilek soltaten hasi zirien, neba-arrebak apartau, negarrez, platanoak negarrez. Egunek joan egunek etorri kaja ustel baten, solte, baltzitute, âOFERTAâ iminten daben kartelan azpidxen, alkarregaz usteduten. Fruteroak be saldu gure ez daben jeneroa. Porca miseria! Raroa zer dan be ez dakigu. 2015/10/03 - 00:15:02
Eskaparateko plastikoan azken orduek
Kolorie esateko moduek asko dagoz munduen. Gauza bateri batek dinotzona ta bestiek diñozona ez dire zetan ixin bardinek. Porrejenploan neuri batzuek anbar esan dostie, beste hemen hangoa ta han hamekoa, baie honezkero ez dotza ardure, ordu gitxi lotuten jakoz neure kolorieri ta neuri be bai. Espakarate baten egon naz enpadronaute betik, arrakadak, erlojuek ta halangoak kolorie galdu ez deien mila izen dekozen koloreko plastikoa iminten dabe tapateko baie dana tapau barik. Urtiek joan dira lainotik lainora, ta egidxe esanta eguzkidxe kendu baino benetan tapau egin dotez joiak ta alajok, saldu be asko ez direz saldu urteotan. Oingo hilien barriz eguzkidxe gogor etorri de, inoz ez dot hain gogorra sentidu aurpegidxen ganien, momentu baten sentidu dot nire eskinek doblaten ta urtuten hasi direzela, likiso sentidu naz. Gaur plastiko urtuen errekatxuek ikusi dotez paparrien behera. Ondino goizeko 11ak dira, txarrena dator oin, ta lagunok, ointxe akabauko direz nire kolorien ganeko kuita guztidxek. Banoa, urtuten noa erreten. 2015/07/24 - 22:07:02
Eraso sexistarik ez!
2015/07/14 - 19:46:03
2015ko egitaraueko liburuxka
2015/07/04 - 21:04:05
Aurtengo jaiak uztailaren 11tik 19
2015eko Santutxuko jaiak uztailaren 11n hasiko dira, larunbatean, eta uztailaren 19an bukatuko dira, hurrengo asteko igandean. 2015/05/22 - 10:51:02
Keixpien jubilaziñoa
Lehenago jentie ailegaten zan edade batera ta pentsaten zeuen beran bizitzie ordureko behar zan moduko luzie izan zala ta asumiduten zan hilteko edadien egoala. Ha edadia izan leike trankilamentien berrogeita hamar edo hirurogei urtekoa. Gaurkoan enkanbioan nonor halango edaien hiltten danien gazterik hil dala pentsaten dogu. Luzetu egin jaku bizitzie ta jubilazinoa ailegau orduko aurretik ondino tartetxue dekogule pensaten dogu. Ba, keixpiori horixe pasau jaku aurton. Betik ta betik bizi ixen gara hamengo uda laburrien bizidxe luzateko esperantza gitxigaz, agostoa akabau ta ensegidan sartuko direz antiziklonak ta borraskak ta egun batetik bestera horreik arraiak, edifizidxoak dibujaten dittuezenak behien ganien, artez-artezak, apur baterako joango direz. Lainoak eguzkidxe kendu, bai, baie keixpie be bai, ta mahats barridxe edo iko barridxek jateko esperantzarik ez dogu eukiten izan urtietan. Baie aurteon difuntuen egunien be dibujau doguz gurutziek ta hormak lurrien. Ta telebisinoan ikusi dogu partea, ta diño frentie sartuko dala, euridxe ta laiñoa, ta sentidu dogu ha eskeletoa kodañiegaz sartuko balitzan modure, baie keixpiok jubilazino luzie eukin dogu aurton, jan dogu mahatsa, jan doguz ikoak⦠ta joango gara ta etorrko gara bueltan mahatson ardaoa edateko sasoien. 2015/03/05 - 15:53:05
Pedala
Egun beten bizikleten fabriketik urten noan, bizikleta bateri pegaute. Zan halango katxarro bat umeantzako, txikidxe, azule. Egon nintzen denbora baten almazenien, hile batzuk joan ta hile batzuk etorri ta hantxe, urten barik kartoien batute. Gure partideko batzuk eroan zittuzen dendara ta ez ziren bueltan etorri, gu barriz han. Tire, bizitzen guztidxek ezin daurie exitorik eukin ta ze eingo dogu ba?Total, handik urtebetera edo kamoitxu bet etorri zen, kajatan sartute lotu gintzezan azken bizikletak batu, barruen sartu ta tailer batera eroan ginttuzen, han operaridxo bat dedikau zan pedalok soltau ta kaja baten sartutera. Agur esan nontzen nire koadro-txirrinkeri, tristetute hareikaz egin ez nittuzen karrerakaittik, ta ikeratute gugez pedalokaz ze ingo ete zeurien. Inok gure izan ez daben bizikleta bateko piezak ze esperantza euki lei ba?Ta, orain, errobera batera pegaute akabau dot, pareja bategaz. Erroberie atril baten ganien plaza baten erdidxen metro bateko alturen. Lantzien behin eskuek iminten doskuz baten batek ganien, ta erroberieri bueltak emoten hasten da, apur beten, ensegiden kansaten da.Ta ez dakitt ze pensau, pedal bat pozik egoteko motiboa da hau? Deprimidu behar dot? Eskerrak emon behar dotzatez eragiten dostien eskueri? 2014/12/01 - 00:15:04