Gure txokoa

Mugakoak

Eguneko berria

Gaurko egunkarian, berriari aurre hartuz (lehenago asmatua izango da eta), Zaldieroaren beste perla bat.Horrelako egun batean, gustu ematen du oraindik irribarre bat egin ahal izateak, eskerrak....  2015/11/13 - 13:56:01

Larunbatean, Zazpi kale

Oraingoan etxera tiratuko dugu apur bat, publizitate apur bat egiteko. Baina, Mugatik hurbil tokatzen denez, egoki datorrela uste dut. Larunbatean beraz, kultur topagunea, zazpi kaleetan.Programan goiz eta arratsalde egongo dira ekitaldiak, danontzako modukoak:Musikazaleentzat:Malatu, 5,30etan Posta kaleanTxuma Murugarren, 5,30etan Unamuno plazanMaixa, 6,30etan Posta kaleanPiztiak, 7,15etan Unamuno plazanMorau, 7,30etan Posta kaleanAll Jazz Era, 8,45etan Unamuno plazanAntzerkizaleentzat:La Ressistens, 5,30etatik aurrera La Bolsatik irtenda, Zamudioko atarirainoDantzazaleentzat:Erdizka Lauetan, 7,30etan Santiago PlazanLiteraturzaleentzat:Mugaldekoak, 5,45etan BidebarrietanMikelazulo, 6,45etan BidebarrietanBertsozaleentzat:Zazpi Astoren Gainean, 7,30etan Zamudioko atarianHaur (eta gurasoentzat)Plaza Barrian,Goizeko 11,30etatik aurrera, tailerrak, puzgarriak eta Xilipurdi taldeaZirika Zirkus, 5,30etanAlain Magoa, 6,30etanKiki eta Koko, 7,30etanSantiago Plazan, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi, 5,30etanPrograma bete-betea eta erakargarria. Kultura gozatuz egun eder bat pasatzeko aitzakia!  2015/11/13 - 13:56:01

Hilabete ondoren bueltan, jaietako salduenak

Ia hilabete joan da azkenengoz lehio honetara urten ginenetik. Eta hilabetean gauza asko pasa dira, momentu batean edo bestean kontatzeko modukoak ziren hainbat: Juankiren buelta (filmea bukatuta), Muchachito Bombo Infierno, kale antzerkia, Julliete and the Liks, Txuma Murugarren, berbalagun afariak, Oihanaren agurra, Eneritzi ongietorria, Metallica, Maceo Parker, Mugako hitzorduak, Tokyo ska Paradise, udal berria, Faemino eta Cansado, Estiren e-posta (mezua noizko?), Incubus, labankadak, Morau, urduritasunak eta disgustuak, Red Hot, Bertonek 100! (zorionak 100 bider),... Baina hilabete joan da eta gu (esateko modu bat da) isilik. Gaur ku-ku bat egitea okurritu zait berriz, eta klasiko batekin bueltatzeko gogoa piztu zait gainera. Atzo, Mugako berbalagunok taberna erdi-argentinarrean ;-) pote bat hartzen egon ginenean jaietan aurten salmenten zerrendan punta-puntan dagoen produktuaz hitz egin genuen. San Ferminetan megafonoak omen dira aurtengo negozioa. Kalean, barraketan, txoznetan edo tabernetan egon, urtero-urtero kaleko saltzaileek (normalean lurralde urrunetatik datozkigunak) inguratzen gaituzte eta urtetik urtera produktu gogoangarriak saltzen dizkigute. Ariketa bat proposatzen dizuet: egingo al dugu jaietan saldu izan dituzten produktuen hit-paradea? Nik batzuk gogoratzen ditut:- Megafonoak (aurtengoa)- Plastikozko loreak- Lastozko kapelak- Gora Euskadi kapelak- Imanak (zarata egiteko pentsatutakoak)- ...Eta klasikoa aipatu dudanez, klasikoaren beste perla bat (Zaldieroa errukituko ahal da? SGAEren zain nago, hainbeste bider erabili ditut bere irudiak...): Saiatuko naiz hilabete pasa baino lehen beste ku-kuren bat egiten (zein gogorra den blog kolektibo batean bakarrik idaztea....)Eguneraketa (2007/07/14)  2015/11/13 - 13:56:01

Bilbotartasun txarto ulertua

Hauteskundeen zurrunbiloan sartuta gaudela gure alkate (orain berriro ere alkategai) Azkunari egin diote elkarrizketa Berrian. Gizon honek habilidade handi bat dauka, ikusi edo entzuten dudan bakoitzean auzolotsa eragiteko abilidadea hain zuzen ere. Ahoa zabaldu eta sentimendu hori eragiten dit.Iñaki Azkuna Urreta, 64 urteko durangarra, osagilea ikasketaz, politikaria ogibidez. Beti ondo kokatuta egoten jakin duen gizona da eta biografiari apur bat begiratuta, 1982tik aurrera kargu politikoak izan dituen pertsona. Azken zortzi urteetan alkate izan dugu eta apustu egingo nuke, hurrengo lauetan ere bera izango dugula Bilboko udaletxean gidari.Gaurko Berriako elkarrizketan perla batzuk ere bota ditu, baina perlak-perla, elkarrizketatzailearekiko jarrerak erakusten du ondo gizon honen Bilbotartasun txarto ulertua. Bilbotarron izakeraren ezaugarri ezaguna da harrotasun puntua. Donostiarrak "pijoak" eta Nafarrak "astapotroak" diren moduan, Bilbotarrak beti izan gara harroputzak baino, harroskoak. Nire aititek fanfa esaten zidan batzutan txantxa artean: "eres más fanfa ...". Aitite Bilbotar peto-petoa nuen (Félix Bilbao Bilbao zituen izen-abizenak), errekaldekoa, Iturrigorri futbol taldean ibilitakoa. Eta nik uste, hori zela bere Bilbotarron harrotasun hori definitzeko zuen hitza: fanfa. Eta harrotasun hitza azpimarratzen dut, oso ezberdina baita harrotasun eta harrokeria. Hori da gure alkate durangarrak ondo ulertu ez duena. Bilbotartasun txarto ulertu batek darama besteenganako (lagun eta lagun ez direnenganako) dituen jarrerak izatera. Horrela, ia-auzokide dugun Julen Gabiriarekin izandako gorabeherak datozkit burura edo Calatravaren zubiaren kontura izandako azken labankada (labankada hau ez da zubiko baldosen errua izan behintzat). Gaurko elkarrizketan Aitziber Laskibar kazetariarekin izandako tratuak jadanik ez gaitu harritzen, ondo ohituta gaituenaren seinale. Kazetariak egindako elkarrizketa bati erantzuna horren lekuko: "Baina, zu, alderdi sozialistakoa zara? Alderdi sozialistakoa bazara, gaizki goaz."Elkarrizketaren bukaeran euskara, Azkunarentzat "tema estrella". Nola dago zure euskara? Frankismoaren emaitza naiz. Euskara nekiela jaio, eta galdu egin nuen. Klaseak hartzen ditut. Eta, izango dugu Azkuna alkate euskalduna? Saiatzen naiz. Hitzaldiak euskaraz hasten ditut. Ez nahiko zenuketen beste, zeren batzuek nahiko zenukete euskaraz soilik egitea eta gazteleraz ezer ez. Bi hizkuntzak dira ofizialak eta bietan egin behar da. Azken esaldiari ("zeren batzuek nahiko zenukete..." ) buruzko komentarioa egiteko asmoa nuen... baina, beno, ez du merezi. Behintzat klaseak hartzen dituela esan du eta hori nobedadea da. Horrekin geldituko gara!  2015/11/13 - 13:56:01

Nontzefilm eta Nontzeflash gaua

Larunbaten, Nontzeberrik antolatutako bi lehiaketen emaitzak ezagutu genituen. Capitol zineman ikusgai izan genituen 2007 urtean Nontzeflash lehiaketan saritutako animazioak (beste batzuk ere ikusi genituen) eta Nontzefilm lehiaketako film laburrik onenak.Egun ederra izan zen eta ez genuen uste hainbeste jende aurkituko genuenik aretoan, kalerako giro hobea zegoelako barrurakoa baino. Hala ere, lepo aurkitu genuen aretoa.Sari banaketarekin hasi ziren. Lutxo Egiak eta Juan Ramon Madariaga izan ziren sari banaketako aurkezleak, Nontzeberri-ren atzean dauden kideak. Mundu osoko lanak jaso dituztela aipatu zuten antolatzaileek eta ez dakit kasualitatea izango den, baina animazio eta filmetako sariak banatu egin ziren: animazioetako lehen hiru sariak atzerrira joan ziren (Estatu Batuetara lehena, Argentinara bigarrena eta Erresuma Batura hirugarrena) eta film labur onenak Euskal Herrikoak izan ziren (lehen eta bigarren sariak, hirugarrena berriz, herrialde katalanetakoa). Saritutako filmen izenak eta egileak bertan aurkitu ditzakezue.Aurkeztu diren lan guztiak ikusgai daude. Hala ere, animazio Argentinar bat ekarri dugu hona, bigarren saria jaso zuena eta oso gustura ikusi genuena. "Los Pecadores" izena du eta Pablo Polledrirena da. Gainontzekoei ere begirada bat emaiezue, benetan merezi dute eta (argazkian agertzen den film labur irabazlea ere oso ona da, Candy and Brandy izenekoa).  2015/11/13 - 13:56:01

Larunbatean, Zazpi kale

Oraingoan etxera tiratuko dugu apur bat, publizitate apur bat egiteko. Baina, Mugatik hurbil tokatzen denez, egoki datorrela uste dut. Larunbatean beraz, kultur topagunea, zazpi kaleetan.Programan goiz eta arratsalde egongo dira ekitaldiak, danontzako modukoak:Musikazaleentzat:Malatu, 5,30etan Posta kaleanTxuma Murugarren, 5,30etan Unamuno plazanMaixa, 6,30etan Posta kaleanPiztiak, 7,15etan Unamuno plazanMorau, 7,30etan Posta kaleanAll Jazz Era, 8,45etan Unamuno plazanAntzerkizaleentzat:La Ressistens, 5,30etatik aurrera La Bolsatik irtenda, Zamudioko atarirainoDantzazaleentzat:Erdizka Lauetan, 7,30etan Santiago PlazanLiteraturzaleentzat:Mugaldekoak, 5,45etan BidebarrietanMikelazulo, 6,45etan BidebarrietanBertsozaleentzat:Zazpi Astoren Gainean, 7,30etan Zamudioko atarianHaur (eta gurasoentzat)Plaza Barrian,Goizeko 11,30etatik aurrera, tailerrak, puzgarriak eta Xilipurdi taldeaZirika Zirkus, 5,30etanAlain Magoa, 6,30etanKiki eta Koko, 7,30etanSantiago Plazan, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi, 5,30etanPrograma bete-betea eta erakargarria. Kultura gozatuz egun eder bat pasatzeko aitzakia!  2008/03/04 - 22:50:20

Hilabete ondoren bueltan, jaietako salduenak

Ia hilabete joan da azkenengoz lehio honetara urten ginenetik. Eta hilabetean gauza asko pasa dira, momentu batean edo bestean kontatzeko modukoak ziren hainbat: Juankiren buelta (filmea bukatuta), Muchachito Bombo Infierno, kale antzerkia, Julliete and the Liks, Txuma Murugarren, berbalagun afariak, Oihanaren agurra, Eneritzi ongietorria, Metallica, Maceo Parker, Mugako hitzorduak, Tokyo ska Paradise, udal berria, Faemino eta Cansado, Estiren e-posta (mezua noizko?), Incubus, labankadak, Morau, urduritasunak eta disgustuak, Red Hot, Bertonek 100! (zorionak 100 bider),... Baina hilabete joan da eta gu (esateko modu bat da) isilik. Gaur ku-ku bat egitea okurritu zait berriz, eta klasiko batekin bueltatzeko gogoa piztu zait gainera. Atzo, Mugako berbalagunok taberna erdi-argentinarrean ;-) pote bat hartzen egon ginenean jaietan aurten salmenten zerrendan punta-puntan dagoen produktuaz hitz egin genuen. San Ferminetan megafonoak omen dira aurtengo negozioa. Kalean, barraketan, txoznetan edo tabernetan egon, urtero-urtero kaleko saltzaileek (normalean lurralde urrunetatik datozkigunak) inguratzen gaituzte eta urtetik urtera produktu gogoangarriak saltzen dizkigute. Ariketa bat proposatzen dizuet: egingo al dugu jaietan saldu izan dituzten produktuen hit-paradea? Nik batzuk gogoratzen ditut:- Megafonoak (aurtengoa)- Plastikozko loreak- Lastozko kapelak- Gora Euskadi kapelak- Imanak (zarata egiteko pentsatutakoak)- ...Eta klasikoa aipatu dudanez, klasikoaren beste perla bat (Zaldieroa errukituko ahal da? SGAEren zain nago, hainbeste bider erabili ditut bere irudiak...): Saiatuko naiz hilabete pasa baino lehen beste ku-kuren bat egiten (zein gogorra den blog kolektibo batean bakarrik idaztea....)Eguneraketa (2007/07/14)  2008/03/04 - 22:50:20

Eguneko berria

Gaurko egunkarian, berriari aurre hartuz (lehenago asmatua izango da eta), Zaldieroaren beste perla bat.Horrelako egun batean, gustu ematen du oraindik irribarre bat egin ahal izateak, eskerrak....  2008/03/04 - 22:50:19

Bilbotartasun txarto ulertua

Hauteskundeen zurrunbiloan sartuta gaudela gure alkate (orain berriro ere alkategai) Azkunari egin diote elkarrizketa Berrian. Gizon honek habilidade handi bat dauka, ikusi edo entzuten dudan bakoitzean auzolotsa eragiteko abilidadea hain zuzen ere. Ahoa zabaldu eta sentimendu hori eragiten dit.Iñaki Azkuna Urreta, 64 urteko durangarra, osagilea ikasketaz, politikaria ogibidez. Beti ondo kokatuta egoten jakin duen gizona da eta biografiari apur bat begiratuta, 1982tik aurrera kargu politikoak izan dituen pertsona. Azken zortzi urteetan alkate izan dugu eta apustu egingo nuke, hurrengo lauetan ere bera izango dugula Bilboko udaletxean gidari.Gaurko Berriako elkarrizketan perla batzuk ere bota ditu, baina perlak-perla, elkarrizketatzailearekiko jarrerak erakusten du ondo gizon honen Bilbotartasun txarto ulertua. Bilbotarron izakeraren ezaugarri ezaguna da harrotasun puntua. Donostiarrak "pijoak" eta Nafarrak "astapotroak" diren moduan, Bilbotarrak beti izan gara harroputzak baino, harroskoak. Nire aititek fanfa esaten zidan batzutan txantxa artean: "eres más fanfa ...". Aitite Bilbotar peto-petoa nuen (Félix Bilbao Bilbao zituen izen-abizenak), errekaldekoa, Iturrigorri futbol taldean ibilitakoa. Eta nik uste, hori zela bere Bilbotarron harrotasun hori definitzeko zuen hitza: fanfa. Eta harrotasun hitza azpimarratzen dut, oso ezberdina baita harrotasun eta harrokeria. Hori da gure alkate durangarrak ondo ulertu ez duena. Bilbotartasun txarto ulertu batek darama besteenganako (lagun eta lagun ez direnenganako) dituen jarrerak izatera. Horrela, ia-auzokide dugun Julen Gabiriarekin izandako gorabeherak datozkit burura edo Calatravaren zubiaren kontura izandako azken labankada (labankada hau ez da zubiko baldosen errua izan behintzat). Gaurko elkarrizketan Aitziber Laskibar kazetariarekin izandako tratuak jadanik ez gaitu harritzen, ondo ohituta gaituenaren seinale. Kazetariak egindako elkarrizketa bati erantzuna horren lekuko: "Baina, zu, alderdi sozialistakoa zara? Alderdi sozialistakoa bazara, gaizki goaz."Elkarrizketaren bukaeran euskara, Azkunarentzat "tema estrella". Nola dago zure euskara? Frankismoaren emaitza naiz. Euskara nekiela jaio, eta galdu egin nuen. Klaseak hartzen ditut. Eta, izango dugu Azkuna alkate euskalduna? Saiatzen naiz. Hitzaldiak euskaraz hasten ditut. Ez nahiko zenuketen beste, zeren batzuek nahiko zenukete euskaraz soilik egitea eta gazteleraz ezer ez. Bi hizkuntzak dira ofizialak eta bietan egin behar da. Azken esaldiari ("zeren batzuek nahiko zenukete..." ) buruzko komentarioa egiteko asmoa nuen... baina, beno, ez du merezi. Behintzat klaseak hartzen dituela esan du eta hori nobedadea da. Horrekin geldituko gara!  2008/03/04 - 22:50:18

Nontzefilm eta Nontzeflash gaua

Larunbaten, Nontzeberrik antolatutako bi lehiaketen emaitzak ezagutu genituen. Capitol zineman ikusgai izan genituen 2007 urtean Nontzeflash lehiaketan saritutako animazioak (beste batzuk ere ikusi genituen) eta Nontzefilm lehiaketako film laburrik onenak.Egun ederra izan zen eta ez genuen uste hainbeste jende aurkituko genuenik aretoan, kalerako giro hobea zegoelako barrurakoa baino. Hala ere, lepo aurkitu genuen aretoa.Sari banaketarekin hasi ziren. Lutxo Egiak eta Juan Ramon Madariaga izan ziren sari banaketako aurkezleak, Nontzeberri-ren atzean dauden kideak. Mundu osoko lanak jaso dituztela aipatu zuten antolatzaileek eta ez dakit kasualitatea izango den, baina animazio eta filmetako sariak banatu egin ziren: animazioetako lehen hiru sariak atzerrira joan ziren (Estatu Batuetara lehena, Argentinara bigarrena eta Erresuma Batura hirugarrena) eta film labur onenak Euskal Herrikoak izan ziren (lehen eta bigarren sariak, hirugarrena berriz, herrialde katalanetakoa). Saritutako filmen izenak eta egileak bertan aurkitu ditzakezue.Aurkeztu diren lan guztiak ikusgai daude. Hala ere, animazio Argentinar bat ekarri dugu hona, bigarren saria jaso zuena eta oso gustura ikusi genuena. "Los Pecadores" izena du eta Pablo Polledrirena da. Gainontzekoei ere begirada bat emaiezue, benetan merezi dute eta (argazkian agertzen den film labur irabazlea ere oso ona da, Candy and Brandy izenekoa).  2008/03/04 - 22:50:18

Nabigatu euskaraz