Irakurlearen Tartea
Mahatserriko Irakurlearen Tartearen bloga
Lagun armatua urrunetik
Ez ohiko saioa izango dugu hil honetan, idazlea bera ez da etorriko, izan ere liburu honen egilea, Raul Zelik alemaniarra da eta alemaneraz idatzi zuen liburua. Lagun armatua euskaratuta dago berriz, Edorta Mataukok egin ditu itzulpen lanak eta bera izango da gurekin, baina ez bakarrik. Edortarekin batera Petra Elser dator, Petra alemaniar euskaldunak Zelikekin batera itzuli zuen Sarrionaindiaren Lagun izoztua alemanierara, eta obra zein egilea bera ondo baino hobeto ezagutzen ditu. Nobedadea beraz Tartean, lehenengo aldiz beste hizkuntza batean idatziriko obra baten itzulpena hartuko dugu mintzagai. Lan horretan Uxue Alberdik gidatuko gaitu. Ez dezagun pentsa hala ere, obra hori urrunekoa dugunik. Alemanieraz idatzita baina Euskal Herria du mintzagai liburuak. Irakur dezagun Txalapartakoek eman diguten laburpena: Liburu honetako protagonista, Alex, Bilbora itzuli da, lehenago oporrak igaro ohi zituen hirira. Itzulerak iraganarekin jarriko du aurrez aurre; lekuak, kantak, lagunak⦠eta itxuraz amaierarik ez duen gatazka. Baina, batez ere, Zubietarekin jarriko du aurrez aurre. Aspaldiko laguna, Joseba Sarrionandiari kartzelatik ihes egiten lagundu zionetik sasian dabil. Poliziaren esanetan, egun ETAko buruetako bat da; Europako terrorista bilatuenetako bat, baina, aldi berean edo oroz gain, Alexentzat iraganeko laguna da Zubieta. Penintsula zeharkatzen laguntzeko eskaria jasoko du Alexek eta, zalantza politikoak gora behera, adiskide zaharra laguntzeko beharra sentituko du. Hala, bada, klandestinitatearen beldurrek, lagunaren uste politikoen tinkotasunak eta aspaldiko oroitzapenek goitik behera inarrosiko dute seiehun kilometro luzetan. Europaren bihotzetik euskal gatazkaren muinera jo du Raul Zelikek. Road movie edo eta eleberri beltz baten jantzian, esangura politiko sakona duen liburua utzi digu alemanak. Interesgarria, ezta? Badakizue beraz. Otsailaren 24an hitzordua dugu Edorta Matauko eta Petra Elserrekin. Uxue Alberdik gidatuta. 2015/11/13 - 14:51:06
Ihes ederra Hodei eta Alainekin
Urtarrilaren 27an elkartuko gara Irakurlearen Tartean urte berriari hasiera emateko, gidatuko duen moderatzailea Uxue Alberdi izango da. Hona hemen liburuaren aurkezpena:Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren «Ihes ederra» komiki-eleberria argitaratu berri du Alberdaniak. Bi istorio paralelo kontatzen ditu baliabide literario eta artistiko ugariz baliatuta. Istorioaren eta egituraren berezitasunak liburuak eskain ditzakeen irakurketa maila ezberdinekin bat egiten du. «Komikia, poesia, prosa... erabiltzen dugu; gero guk `tarteak' deitzen ditugunak ere hor daude, ezezagunak izan daitezkeen gaiei buruzko erreferentziak eskaintzen ditu, irakurketa bideratzen du», azaldu zuen Alain M. Urrutia margolariak aurkezpenean. «Ihesa beti ederra da», adierazi zuen Urrutiak. Ihesa, eleberriak aurkezten dituen bi alderdietan, maitasunean edo bikote harremanetan eta politikan. Liburuan jorratu diren bi eremuetan konkistak dituen berdintasunak ere atzeman daitezke: dela, liluraren bitartez pertsona bat menderatzea, dela herri eta kulturen artean gertatzen dena, bi arloen arteko paralelismoak eginez. Lanaren egiturak gaur egungo gizartearekin bat egiten duela ere nabarmendu zuen Hedoi Etxarte idazleak: «Distrakziorako ohitura handia dago gaur egungo gizartean, eta gure liburuaren estetikak horrekin bat egiten du». Ikus-entzunezkoa jaun eta jabe den gizarte honetan, egileek ere joera horri heldu diote, izan ere, liburua osatzen duten irudiak lengoaia zinematografikoaz baliatzen dira.Gogoratu beraz, urtarrilaren 27an, arrastiko 20:00ean Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga). Moderatzailea: Uxue Alberdi 2015/11/13 - 14:51:06
Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren Elizegi Tartearen ezaguna dugu aspalditik, bere liburuez mintzo zein ikusle eta partaide ere izan dugu behin baino sarriago.Vikingo kontuekin dator oraingoan, Vikingoen sorterrira ipuin bildumarekin hobeto esanda.Zazpi ipuinek osatzen dute bilduma, kontraesanen inguruan eratuak: aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea...XMEk zer irakurria eta zer jorratua dakarkigu berriro. Hilaren 24an Katixa Agirrerekin eta gu guztiokin Santutxuko AEKn. 2015/11/13 - 14:51:06
Urre urdinaren lurrinetan Jurgi Kintanarekin
Saiakera lanetara joko dugu oraingoan Tartean, eta Jurgi Kintana (Bilbo 1975) mintzakide, eta mintzagai Urre urdinaren lurrina:?Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) liburua. Liburuaren abiapuntua Volgako Batelariak blogean plazaratutako auzi batean oinarritzen da, hain zuzen, idazle batzuek kexu ziren euskaraz, orain arte behintzat, ez dela maila jasoko literatur tradiziorik izan. Esaterako, XIX. mendean Rimbauden pareko euskal poetarik izan ez zela adierazten zen bertan. Urre urdinaren lurrina. Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) liburuan galdera batzuk plazaratzen ditu egileak: Eta oker baleude? Gure literatur tradizioak uste duguna baino gehiago gordeko balu? Ez ote zen existitu 1810-1940 artean gerora ahantzita geratu den puntako euskal idazlerik? Hari horiei tira egin eta bilaketa bati ekiten dio liburuak. Saiakera interesgarri honen abiapuntua hor. Ibilbidea interesgarria, eta gaiak askoz gehiago emango duelakoan, Apirilaren 28an gurekin izango dugu Jurgi. Badakizue: Apirilaren 28an, eguaztena, arrastiko 20:00etan,Txurdinagako AEKn. 2015/11/13 - 14:51:06
Loiolako hegiak, Imanol Murua Uria
Maiatzaren 26an, eguaztena, arrastiko 20.00etan,Txurdinagako AEKn LOIOLAKO HEGIAK IMANOL MURUA URIA 2004 urtean bakerako akordio baten bila Batasuna, EAJ eta PSEren ordezkariak biltzen hasi ziren Loiolako Arrupe etxean. Esperantza handia zegoen han jarrita, baina porrota etorri zen handik gutxira. âZer gertatu zen Loiolan?â galderari erantzuten saiatu da Imanol Murua Uria. Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullu politikariekin jardun eta elkarrizketa horietatik abiatu da Loiolakoen nondik norakoak eta porrotaren arrazoiak eraikitzeko saioa, eta hori da Loiolako Hegiak liburura ekarri diguna. Kazetari eta analista fin eta zorrotza dugu Imanol, interes handia pizten duen gaia jorratu du eta berarekin jarduteko aukera izango dugu hil honetan. Badakizue beraz, Imanol Murua Uria maiatzaren 26an Santutxuko AEKn arrastiko 20:00etan Uxue Alberdik gidatuta. 2015/11/13 - 14:51:06
Loiolako hegiak, Imanol Murua Uria
Maiatzaren 26an, eguaztena, arrastiko 20.00etan,Txurdinagako AEKn LOIOLAKO HEGIAK IMANOL MURUA URIA 2004 urtean bakerako akordio baten bila Batasuna, EAJ eta PSEren ordezkariak biltzen hasi ziren Loiolako Arrupe etxean. Esperantza handia zegoen han jarrita, baina porrota etorri zen handik gutxira. âZer gertatu zen Loiolan?â galderari erantzuten saiatu da Imanol Murua Uria. Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullu politikariekin jardun eta elkarrizketa horietatik abiatu da Loiolakoen nondik norakoak eta porrotaren arrazoiak eraikitzeko saioa, eta hori da Loiolako Hegiak liburura ekarri diguna. Kazetari eta analista fin eta zorrotza dugu Imanol, interes handia pizten duen gaia jorratu du eta berarekin jarduteko aukera izango dugu hil honetan. Badakizue beraz, Imanol Murua Uria maiatzaren 26an Santutxuko AEKn arrastiko 20:00etan Uxue Alberdik gidatuta. 2015/03/05 - 16:48:04
Lagun armatua urrunetik
Ez ohiko saioa izango dugu hil honetan, idazlea bera ez da etorriko, izan ere liburu honen egilea, Raul Zelik alemaniarra da eta alemaneraz idatzi zuen liburua. Lagun armatua euskaratuta dago berriz, Edorta Mataukok egin ditu itzulpen lanak eta bera izango da gurekin, baina ez bakarrik. Edortarekin batera Petra Elser dator, Petra alemaniar euskaldunak Zelikekin batera itzuli zuen Sarrionaindiaren Lagun izoztua alemanierara, eta obra zein egilea bera ondo baino hobeto ezagutzen ditu. Nobedadea beraz Tartean, lehenengo aldiz beste hizkuntza batean idatziriko obra baten itzulpena hartuko dugu mintzagai. Lan horretan Uxue Alberdik gidatuko gaitu. Ez dezagun pentsa hala ere, obra hori urrunekoa dugunik. Alemanieraz idatzita baina Euskal Herria du mintzagai liburuak. Irakur dezagun Txalapartakoek eman diguten laburpena: Liburu honetako protagonista, Alex, Bilbora itzuli da, lehenago oporrak igaro ohi zituen hirira. Itzulerak iraganarekin jarriko du aurrez aurre; lekuak, kantak, lagunak⦠eta itxuraz amaierarik ez duen gatazka. Baina, batez ere, Zubietarekin jarriko du aurrez aurre. Aspaldiko laguna, Joseba Sarrionandiari kartzelatik ihes egiten lagundu zionetik sasian dabil. Poliziaren esanetan, egun ETAko buruetako bat da; Europako terrorista bilatuenetako bat, baina, aldi berean edo oroz gain, Alexentzat iraganeko laguna da Zubieta. Penintsula zeharkatzen laguntzeko eskaria jasoko du Alexek eta, zalantza politikoak gora behera, adiskide zaharra laguntzeko beharra sentituko du. Hala, bada, klandestinitatearen beldurrek, lagunaren uste politikoen tinkotasunak eta aspaldiko oroitzapenek goitik behera inarrosiko dute seiehun kilometro luzetan. Europaren bihotzetik euskal gatazkaren muinera jo du Raul Zelikek. Road movie edo eta eleberri beltz baten jantzian, esangura politiko sakona duen liburua utzi digu alemanak. Interesgarria, ezta? Badakizue beraz. Otsailaren 24an hitzordua dugu Edorta Matauko eta Petra Elserrekin. Uxue Alberdik gidatuta. 2015/03/05 - 16:48:04
Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren Elizegi Tartearen ezaguna dugu aspalditik, bere liburuez mintzo zein ikusle eta partaide ere izan dugu behin baino sarriago.Vikingo kontuekin dator oraingoan, Vikingoen sorterrira ipuin bildumarekin hobeto esanda.Zazpi ipuinek osatzen dute bilduma, kontraesanen inguruan eratuak: aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea...XMEk zer irakurria eta zer jorratua dakarkigu berriro. Hilaren 24an Katixa Agirrerekin eta gu guztiokin Santutxuko AEKn. 2013/10/24 - 17:06:12
Ihes ederra Hodei eta Alainekin
Urtarrilaren 27an elkartuko gara Irakurlearen Tartean urte berriari hasiera emateko, gidatuko duen moderatzailea Uxue Alberdi izango da. Hona hemen liburuaren aurkezpena:Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren «Ihes ederra» komiki-eleberria argitaratu berri du Alberdaniak. Bi istorio paralelo kontatzen ditu baliabide literario eta artistiko ugariz baliatuta. Istorioaren eta egituraren berezitasunak liburuak eskain ditzakeen irakurketa maila ezberdinekin bat egiten du. «Komikia, poesia, prosa... erabiltzen dugu; gero guk `tarteak' deitzen ditugunak ere hor daude, ezezagunak izan daitezkeen gaiei buruzko erreferentziak eskaintzen ditu, irakurketa bideratzen du», azaldu zuen Alain M. Urrutia margolariak aurkezpenean. «Ihesa beti ederra da», adierazi zuen Urrutiak. Ihesa, eleberriak aurkezten dituen bi alderdietan, maitasunean edo bikote harremanetan eta politikan. Liburuan jorratu diren bi eremuetan konkistak dituen berdintasunak ere atzeman daitezke: dela, liluraren bitartez pertsona bat menderatzea, dela herri eta kulturen artean gertatzen dena, bi arloen arteko paralelismoak eginez. Lanaren egiturak gaur egungo gizartearekin bat egiten duela ere nabarmendu zuen Hedoi Etxarte idazleak: «Distrakziorako ohitura handia dago gaur egungo gizartean, eta gure liburuaren estetikak horrekin bat egiten du». Ikus-entzunezkoa jaun eta jabe den gizarte honetan, egileek ere joera horri heldu diote, izan ere, liburua osatzen duten irudiak lengoaia zinematografikoaz baliatzen dira.Gogoratu beraz, urtarrilaren 27an, arrastiko 20:00ean Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga). Moderatzailea: Uxue Alberdi 2013/10/24 - 17:06:12
Urre urdinaren lurrinetan Jurgi Kintanarekin
Saiakera lanetara joko dugu oraingoan Tartean, eta Jurgi Kintana (Bilbo 1975) mintzakide, eta mintzagai Urre urdinaren lurrina:?Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) liburua. Liburuaren abiapuntua Volgako Batelariak blogean plazaratutako auzi batean oinarritzen da, hain zuzen, idazle batzuek kexu ziren euskaraz, orain arte behintzat, ez dela maila jasoko literatur tradiziorik izan. Esaterako, XIX. mendean Rimbauden pareko euskal poetarik izan ez zela adierazten zen bertan. Urre urdinaren lurrina. Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) liburuan galdera batzuk plazaratzen ditu egileak: Eta oker baleude? Gure literatur tradizioak uste duguna baino gehiago gordeko balu? Ez ote zen existitu 1810-1940 artean gerora ahantzita geratu den puntako euskal idazlerik? Hari horiei tira egin eta bilaketa bati ekiten dio liburuak. Saiakera interesgarri honen abiapuntua hor. Ibilbidea interesgarria, eta gaiak askoz gehiago emango duelakoan, Apirilaren 28an gurekin izango dugu Jurgi. Badakizue: Apirilaren 28an, eguaztena, arrastiko 20:00etan,Txurdinagako AEKn. 2013/10/24 - 17:06:12