(titulua)

Greba Orokorraz

Ezker abertzaleak bakarrik deiturikoen artean 2008ko otsailaren 14koa izan da, alde handiarekin, arrakastatsuena. Beraien erreferentziazko sindikatu eta alderdien konsignei jaramon eginez, beste sentsibilitate batzuetako askok bat egin dute deialdiarekin.Inkomunikabideen zentsura eta manipulazio gaitasuna geroz eta txikiagoa da. Interesa duenak behintzat, eskuragarri du sarean informazio ugari: datuak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak.Azken honen eragina zoragarria da. Askotan ikusi dugu zentsura "besteengana" iristeko oztopo gisa, eta jakina hala izan dela, baina eta guk? Guk ere, ekintzan, greban, okupazioan, jaialdian, manifestazioan... parte zuzena genuenok ere beste era batera pairatzen genuen zentsura. Jakin bagenekien zer egiten genuen guk, baina zentsura sistematikoa bakardade eta isolamendu sentsazio mingotsa sortzen du, autokonfidantzaren galera dakar, eta inkomunikabideek proiektatzen duten errealitatearen parte izateko beharrak, normala izatearen beharrak, geure burua ukatzera garamatza.Orain guk egindakoa zabaldu eta gainontzeko lagunek egin dutenaren berri zehatza eta zuzena daukagu. ETBko txontxongiloen zinismoa eta eledun ofizialen gezurrak eta mespretsuak amorrua sortzen badigu ere, ez digu kopeta ilunduko, giza-barrikadako neskaren aurpegiak argitzen digulako. Beraien balorapen kuantitatiboa orokor eta abstraktua gezur bilustua bilakatzen da han-hemen barreiaturiko datu zehatz mordoaren ondoan: hauek gara, hainbeste gara eta hemen ari gara, lotsarik gabe, haserre baina pozik, bizirik eta libre.Nik Pasai Antxoko mobilizazioetan parte hartu dut, baina Trintxerpe, Donibane, Orereta, Bilbo, Barakaldo, Iruña, Larrabetzu.... eta beste leku askotan ere izan naiz eta hango lagunen indarra sentitu dut. Gure indar, ahuldade eta aukeren berri izan dut. Gure erantzunaren tamaina jaso dut, INOIZ EZ BEZALA. Beti bezala, indarra kalean izan behar da baina: auzoz auzo, herriz herri, lantegiz lantegi eta ikastetxez ikastetxe. Hor ez balego ezer alperrik lirateke sare guztiak.Eta horixe baietz egon dela eta dagoela indarra. Borbor dagoen herri indar horiek arduraz, mimoz, errespetuz hartu behar ditu ezker abertzaleak bi aldaketa politiko batera gauzatzeko: parte-hartze soziopolitikoarena eta marko politikoarena, elkar elikatzen diren bi aldaketa. Baina harrikada hori, beste egun baterako utziko dugu.Independentziaruntz, Aurrera bolie!http://www.blogak.com/grebaorokorra/Beste informazio guneakTechnorati: eukal • greba, • herria, • komunikazioa  2015/03/05 - 16:11:17

OSTEGUNEAN GREBA: NOTIMEFORLOVE

but we love you...Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Anjel Mari Elkano, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda, Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Maite Fernandez de Labastida, Maite Diaz de Heredia, Joana Regeiro, Ana Lizarralde, Haizpea Abrisketa, Jean Claude Agerre, Egoitz Apaolaza, Patxi Urrutia, Xabier Albisu, Iban Berasategi, Asier Imaz, Gorka Diaz, Marije Fullaondo, Pernando Barrena, Patxi Urrutia, Karmelo Landa, Sonia Jacinto, Jesus Mari Agirre, Aitor Arantzabal, Mikel Etxaburu, Eusebio Lasa, Peio Xabier Galvez, Mikel Garaiondo, Joseba Zinkunegi, Josetxo Ibazeta, Iñigo Balda, Txema Jurado, Karmele Aierbe, Nuria Alzugarai, Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez, Juan Mari Olano, Oihana Agirre, Inma Berriozabal, Juan Pablo Dieguez, Bixente Askasibar, Bigarren Ibarra, Joxe Garcia Mijangos, Joxean Diaz Urrutia, Joxean Etxeberria, Mikel Aznar, Iñaki O'Shea, Sabino Ormazabal, Olatz Altuna, Fernando Olalde, Alberto Frias, Mario Zubiaga, Patxi Gundin, Txema Matanzas, Ruben Nieto, Olatz Egiguren, Paul Asensio, Juan Mari Mendizabal, Xabier Balanzategi, Natale Landa, Xabier Arregi, Iker Casanova, Mikel Egibar, Mikel Korta, Joxe Mari Olarra, Elena Beloki, Miriam Campos, Carlos Trenor, Xabier Alegria, Manuel Intxauspe, Isidro Murga, Patxi Murga, Xabi Otero, Javier Salutregi, Teresa Toda, Jose Luis Elkoro, Iñaki Zapiain, Jexuxmari Zalakain, Pablo Gorostiaga, Sabino Ormazabal, Fernando Olalde, Mario Zubiaga, Alberto Frias, Xabi Otero, Iñaki Zapian, Jose Luis Elkoro, Mikel Zuluaga, Nekane Txapartegi, Oiakue Azpiri, Marta Perez, Jaime Iribarren, David Soto, Maite Mendiburu, Jose Ramon Antxia, Olatz Carro, Amaia Arrieta, Igor Ortega, Iker Frade, Olatz Dañobeitia, Garikoitz Etxeberria, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri, Markel Ormazabal, Ibon Meñika, Aiora Epelde, Igor Chillon, Xabier Gojenola, Gartzen Garaio, Ainara Frade, Arkaitz Martinez de Albeniz, Asier Iñigo, Unai Gonzalez, Aiboa Casares, Asier Otxoa, Xabier Abasolo, David Lizarralde, Gorka Betolaza, Asier Tapia...Technorati: bakea, • elkartasuna, • errepresioa • euskalherria • gatazka • isthimeforpeace • notimeforlove • solidarida, • solidarite • solidarity • struggle  2015/03/05 - 16:11:17

Egunkaria libre!

Technorati: basquecountry • egunkaria • euskalherria • freedom • libre  2015/03/05 - 16:11:17

Dieta jarri alderdiei: elikatu itxaropena!

Euskal Herriaren ikuspegitik edo ezkerretik eredu aldaketa nahi duenarentzat, martxoaren 9ko hauteskundeen botere banaketan jokatzen dena hutsaren hurrengoa da.Eta alderdi bakoitzaren ikuspegitik ere, ezer gutxi, baina gehiegi nonbait, ETAren aurka eta erabakitze eskubidearen alde, ustez bat egiten duten horiek batuak aurkezteko, banaka kondarren bat harrapatzeko aukera duten herrialdeetan. Espainiar hauteskundeetan agertzen da argi eta garbi zein den PP-PSOErentzako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiritarron erabakitze eskubidea: 23 eserleku, 23 bozka, 350 artean: % 6,57. Txikiak, ikusezinak gara, beraien jabetzaren zati bezala hartuak garelako. Ez dugu handi izan nahi, baina bai osoak. Gure lurraldean bertako hiritarren bozka %100 balio dezala nahi badugu, herri bezala aritu gaitezen. Ezker abertzalearen proiektu eta ildo politikoarekin bat egin gabe, abstentzioa da salbuespen egoeraren aurka eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko modua. Hemendik urte batzuetara, wikipedian "otsailaren 9" bilatuz gero, horrelakoak aurkitu ahal izango ditugu: 2008: espainiar hauteskundeetan honako hau izan zen eserleku banaketa... Edo beste hau:t;>2008: espainiar hauteskundeen zilegitasun eza agerian gelditu zen Euskal Herrian. Egun honetako abstentzioa mugarri izan zen lurralde osoaren erabakitze eskubidean oinarrituriko konponbide prozesua abiarazteko.Fikzioa? Lehenengo aukera ezaguna eta erreala bezain grisa eta antzua da. Zergatik ez saiatu bigarrena lortzen? Ausartu eta jarri dieta alderdiei: elikatu itxaropena!Technorati: abstentzioa • alderdiak • euskalherria • hauteskundeak  2015/03/05 - 16:11:17

Notimeforlove, notimeforvote

Argazkiaren iturria: http://www.ukberri.net/fitxategiak/2008-02-10/Technorati: abstentzioa • errepresioa • hauteskundeak • notimeforlove • notimeforvote  2015/03/05 - 16:11:17

Autokritika

Argazkia: http://www.flickr.com/photos/dimashoo/154838556/Sareko zaratak harrapatu nau.MDMA dantzakide,argi koloretsuen azpitiketa gainetikboteka banintz bezala,egin dut jauzigorrak direlaez dakitenen pistara.Zenbat hitz gelditzen dira bizirikoroimena berreskuratzen dugunean?Gutxitan izaten da balantzea positibo.Txahala elkarri bota ta geroportuko bidea hartzea dugu onena:itxasoak gure neurria emango digu,ez txikiak sentiaraziko gaituelako,besteari berriz entzuteko moduanjarriko gaituelako baizik.  2007/09/04 - 14:30:05

Berria eta infernua

Aurpegia garbitu ere egin gabe jaso dut Berria. "Infernua saihesteko azken aukera" zioen azaleko titular batek. Palestinako egoera etorri zait burura. Aurrera jarraitu dut: "Historian lehenengo aldiz, azken jardunaldian mailaz jaisteko arriskuan daude gaur Reala eta Athletic". "Infernua" izendapena merezi dezaketen egoeren zerrenda amaigabea da. Futbolari ematen zaion neurri gabeko garrantzia da, beste askoren artean, egoera horien aurrean gure sentsibilitatea deuseztatzen duten mekanismoetariko bat. Hori da mundu errealeko infernuek futbolarekin duten harreman nagusia. Horrelako titularrek txartela gorria merezi dute, eta bere arduradunak Bagdadera edo Guantanamora... berri emaile. Aurrekontua ez bada iristen hemendik ere gelditu daitezke, esate baterako, genero indarkeria ikertzen.  2007/09/04 - 14:30:05

Eva Forest eta batzen gaituen hari gorria.

Hamaika izango dira joan berri zaigun kideaz idatziko diren gorazarre hitzak: Edorta Jimenez, Fito Rodriguez, Santiago Alba, Grammak... egin dute jada. Horietara nireak gehitzeko ausardia Eva berak ematen dit, beti edonori entzuteko prest curriculum, kargu edo tituluaz galdetu gabe.Badugu eta espero dut izango dugula bere ibilbide eredugarriaren berri sakona maite dutenen lumen eskutik. Baina lupa ere behar da Eva bezalakoen handitasuna ondo antzemateko. Mikroskopioa hartu eta miloika unetxoen artean niri eskaini zidana ere ikus dezaket.Abenduko igande euritsu bat zen sei bat postuz osaturiko Hondarribiko liburu azokan. Elkarrizketa izatera ere ez zen iritsiko, orduan orain baino gazteagoa eta ezjakinagoa neu, ez nuelako bota zidan haritik tiratzeko aukera profitatu. Esan zidan lehenengo hitza daukat gogoan: "inprescindible". Esku artean nuen liburu lodikote batetaz ari zen: "La estetica de la resistencia". Bere begiek dir-dir egiten zuten paperezko harri beldurgarri haren nondik norakoak marrazten zizkidan bitartean. Erosi nuen, jakina.Eta Evak arrazoia zuen. Ahalegin handia eginez arroka hura pitzatzen joan nintzen neurrian, harri-bitxi bat bestearen atzetik aletu ziren. Jakina da espazioa ez dela elkartasunerako oztopo, Evaren bidaiak lekuko. Baina "La estetica de la resistencia"-k denbora ere gainditu eta Coppi, Helimann edo Hoddan-ekn hamaika elkarrizketa izan nituen borrokaren norabideaz, formazioaren zentzuaz, kontraesanetaz, isolamenduaz, elkartasunaz berriro. Hiruk eta Evak oparitu zidaten liburu horren emaitza zehatz bat aipatzearren: komunismo hitza, urteetako adoktrinamendu ikustezina apurtuz, neure hiztegirako berreskuratu zuen bere kolore guztiekin.2004ko uztailean ez nekien non jarri "Agur eta ohore Ohiane" zioen pegatina eta "La estetica de la resistencia"ren atzeko tapan goxo izango zela otu zitzaidan. Orain Evarena ere jarri beharko dut ondoan luze hitz egiteko aukera izan dezaten... minak, pozak eta ametsak truka ditzaten. Ahula da nire konpromezua, kontraesanaz betea, gora-behera askorekin... anestesia ideologikoaren goxoan ia lo ere gelditu naiz. Baina hemen naiz hitz hauek idazten, zutik oraindik, Coppi, Eva, Ohianek jositako hari gorriari helduta. Ez dakit biharko ikastoletan beraien izenak abestuko dituzten baina bai gure etxean. Gure alabak izango du beren izen eta izanaren berri."Tan solo en Luxemburg había encontrado esta actitud abierta y falta de reserva, este auténtico sentido de conducta democrática. Ella, asi lo creía él, sabía que los trabajadores, aún sin poseer los bienes de cultura convencionales, tenían una gran riqueza en experiencias que, una vez estimulada, ayudaría a la inteligencia a una ampliación de expresión. Ella se interesaba continuamente, añadio mi padre, por descubrir lo que pensaban y sentían, por conocerlos, pues la renovación sería hecha por ellos, sólo ellos estaban en condiciones de derrocar el dominio clasista. Por ello todo el trabajo político debía dirigirse a despertar la confianza en sí mismos, a dignificar sus conocimientos y permitir la articulación de los mismos."Muxu bat etxekoei eta bere "familia" zabalari.  2007/09/04 - 14:30:03

Nabigatu euskaraz