Uzarraga Bizirik
Antzuolako herriaren ondarea bizirik mantendu nahi dugu
Salve!
Aurtengoan alkatea ez da joango Salvera. Haserretu da Katolikoren bat edo beste. Eta normala deritzot. Normala botereari horren loturik egon den erlijio bat denean. Normala Aita Santuak Estatu propioa duenean, Europako errege eta gobernu ugari kontrolatu izan dituenean azken 1000 urteetan, normala Nafarroan herritarrei muturren aurrean herri eraikinak kendu eta lasai geratzean. Herri laiko baterantz, [] 2015/09/19 - 05:35:01
30 minutuko ilunpea
Eguzki talde ekologistaren deialdiari jarraiki, gurean argindarrari muzin egin diogu greba egun honetako 19:00etatik 19:30ak arte. Kandelak salako mahai gainean eta tranpa txiki bat, entxufatu gabe baina portatilarekin aritu gara baterian zuena aprobetxatuz. Eta zer esan 30 minutu luze egiten direla etxean eta ilunpean bazaude, argindarraren abantailarik gabe. Gazte eta ez hain gazteok, ezin dugu [] 2015/09/19 - 05:35:01
Jolasteko debekua
Enarak udaberrian legez, itzuli da Biterira baloiaz, bizikletaz edota patinez jolasteko debekuaren kartela. Bizilagunen kexak hor daude, haur eta gaztetxoek sortzen duten zarataren inguruan, batez ere gauez. Lege eta ordenantzen debekuak ere hor daude, eskubide batzuk beste batzuen gainean jarriz. Ferixalekua kotxez gainezka dago eta Biterin ezin da jolastu nahiz eta helduon jolasak gehienetan arriskutsuagoak [] 2015/09/19 - 05:35:01
Josu Arteaga
Bere liburua oineztarria baino azkarrago igaro zen nire eskuetatik, harrapaladan irakurri bainuen. Katu gizonen eskutik kontatu zigun bizimodu ruralaren kate luzea, protagonisten siniste eta konbikzioak, mixeria eta aintzak. Kaletarrok, denok, irakurri beharko genukeen obra. Izan ere, gero eta gutxiago ulertzen ditugu nekazal giroak, arraro egiten zaizkigu, basa eta zibilizatu gabe, akaso gu gero eta anormalagoak [] 2015/09/19 - 05:35:01
Txikilandia
Disney Channel eta Clan TV artseniko dosi txikiak dira, Koldo Izagirreren hizkera erabiliz. Batez ere, ez garela konstziente zer ari garen ikusten ta noren eskutik. Eskerrak noizean behin oasiak dauden basamortuan, haizea probestuz olatuak sortzeko. Olatuz olatu basamortua lorategizatu dezagun. 2015/09/19 - 05:35:01
Aitor
Arrosaren izena nobelan, Umberto Ecok Italia iparraldeko monastegi zahar bat deskribatzen du. Liburutegi handia dute, kultur gune handia delarik. Gaur egun ez dirudi nekeza liburu sorta dezente bat metatzeak, baina irudikatu duela 900 urte liburuak banan-banan kopiatu behar zirenaren garaia. Nobelan hainbat kopiagile agertzen dira, pazientziaz eta jakinduriaz beteak lan geldo hori burutuz. Hainbat mende [] 2015/09/19 - 05:35:01
Mazembe
Mazembe, Kongoko futbol taldea, mundu mailako klub txapelketa irabaztekotan egon da. Afrikar talde batek irabaziko lukeen lehen aldia litzateke. Samuel Eto´o kamerundarrak eman dio garaipena Mazemberen aurkako finalean Italiako Inter taldeari. Afrikar batek zapuztu die ametsa beste hainbat afrikarri eta beste guztioi gogorarazten digu kolonialismoak bere hartan darraiela. 2015/09/19 - 05:35:01
Sindikalisto
Sindikalisto. Eskuinak asmatu du langileen mugimendua indargabetzen. Sindikatuetako kideak alferrak, subentzioei esker bizitakoak eta soilik beraien interesei zor direnak ei dira. Ez naiz orain hasiko sindikatuak santifikatzen. Denetik dago gure enpresa eta herrietan. Baina ez gaitezen tranpan erori, boterearen propagandak ez dezala gure helburua lanbrotu. Sekula baina arrazoi gehiago dago grebarako, ez diezagutela lapurretan horren [] 2015/09/19 - 05:35:01
Jamaikabat!
Abertzale eta instituziozale dira, Iñaki Galdosek behin ta berriz dioen moduan. Kontuan harturik gainontzeko alderdiak berez nahikoa instituzio eta poltronazale direla, hauen berariazko aitorpenak izutu egiten nau. Binstituzionalistak badatoz, prestatu akoltxaturiko aulkiak! 2015/09/19 - 05:35:01
Baginaren bakarrizketak
Ez dut antzerki lana ikusteko aukerarik izan, baina irakurri ditudan kritika guztiak oso positiboak dira. Sexuari buruzko antzeznal freskoa eta aktuala, ariketa zeharo sanoa edonorrentzat. Aktoresen inguruan ere zer esan! Pertsonalki ezagutzen ditut Ainhoa eta Aitziber eta ez daukat eurenganako miresmena besterik. Bejondeiela biei, zorionak! Dena den, txiste txar bat eginaz, nahiago dut baginaren bakarrizketa [] 2015/09/19 - 05:35:01