Baby lo on era uzten
You made me levitate
23 bat urte izango nituen, Getxoko jazz jaialdian, Faduran, eskenatokiaren atzeko aldean, leku diskretu baten dantzan nengoela, emakume kantari beltz potente batek esan zidan: "You are a very good dancer". Ez dakizu ze indarra eman zidan! Dantzan egiten dudan bakoitzean gogoratzen ditut bere hitzak, AUSARTU ahal izateko. Hemendik aurrera zureak ere gogoratuko ditut: "You made me levitate". Eskerrik asko, Elizabeth!! 2013/03/01 - 15:31:07
PozAZKundea
Joseba Azkarragari irakurri nion lehenego aldiz "pozaren azkundea" kontzeptua, eta oso ona iruditu zitzaidan, geniala. Jon Artanok ere aipatu du Berrian eta pozazkundea deitu dio. Eta baliteke apirilean topaketa batzuk antolatzea PozAZKundea izenburuarekin AUZOLAN ekimenak. Ze... izen politagorik proposatu, zabaldu, gatzatu nahi dugun eredu ekonomikoarentzat? Horixe baita gure aberastasunik haundiena, poza sentitu eta poza eragitea. Ardatza zein den ahaztu gabe: BuruJabe izatea. BuruJabe, daukagun guztiaz jabetzeko, konturatzeko, eta gozatzeko. BuruJabe, geure buruak antolatzeko. BuruJabe, inguruari jabetasuna EMAteko. Merezi du Amaia Perez de Orozcok eta feminismoak ekonomiari dakarkion haize berria arnasteak. 2012/12/21 - 02:15:05
Bizitzaren balioa
Bizitzaren balioa norbere baitan dagoela eta nago, single, guraso, bikote... Unean, orain. Gunean, hemen. Muinean, zer.ean. IzaKIan, izatearen zati honetan. IzaKERA ezberdinak, unean gunekoak, auKERAk dira esperientziak biziz norbere baitan, beti hemen dagoen zer hori kokatzeko, zer.az jabetzeko. Bizitza aukera da. Izpirientziak bizitzeko aukera. Eta bakoitzean zer.aren izpi batez jabetu, jabetuz jabe egin. Jabetzen den hau, hauxe naiz ni. Karmele Jaiok inspiratua, beste askotan bezala. 2012/12/03 - 01:26:03
26greba+28auzolan
2012/09/12 - 09:30:03
Narko-lanpostu
Narko, eta A.narko. Zer ote da? Narkoa ez dena, ezta? Etiketa zalea ez naiz, ez naizelako bakar batean kabitzen. Hamikatxu beharko nituzke garatu ditudan arloan izendatzeko: - Frantsesa irakatsi nuen... uda batez... herriko bizki jator batzuei... 14 urte nituanean, oraindik gona motxetan - Euskara irakasle Deustoko Unibertsitate, mintza-praktikako baserri, Arantzazu eta Ulibarri euskaltegian - Zientzi Politikoak eta Soziologian lizentziaduna Deusto eta Conplutense Unibertsitateetan, espezializatua Hirigintzan - Deustoko Hizkuntza Eskolakoa izan zen lehenengo utzi nuen nomina ofiziala, segurua - Hondarribiko HABE Barnetegikoa bigarrena - Gernikako Udal Euskaltegikoa hirugarren eta azkena 27 urte nituela. Geroztik alanbrea, ekonomia sumergiBLEA. Hiru narko-lanpostu hoiek ito zezaketeen nire sorgin lana. Baina ez, unean-gunean-muinean jarraitzen dut asmoak asmatuz ametsen pistari jarraituz buru jabetasunean. 2012/09/11 - 15:46:10
Putetxe birtuala
Etxerako modukoak zirenak putetxerako egin dira, ganadu birtualak gobernatu nahi eta ezinda. 2012/07/16 - 11:13:09
Poema plaza ola
Aurretik eskerrik beroena, hiru egun zoragarri bizi izan ditut, utopian amestutako paradisua... Bildutako indarraz neure ekarpena. 1 Poema 2 Proposamena Noan! 1 Poema bonba Urtero sortzen dut Eako Poesia Egunen karira kokainagatik duen ezaguna neguko gau ilunetan asteburu zuri bateko kokaina erosteko abagunea ematen duen Ea amaren altzoan. Aukera paregabea ni bezalako ez, ni bezelako ez, nire moduko paraxutista, suizida batentzat. Artista, artista naiz, bai besteen hitzaldietan beste jaun-andre horri legokiokeen instante de gloria horretan bertan nire ekarpen bonba zorrotza jaurtitzen ahots urratu amildegiko oihartzun garratz honetan. Zer diñoskuzu, Yolanda* kartzela planetarioaz? Esan beharra dago... Erran nahi baita.... Guk Euskal Herrian beti esan izan dugula JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI. Zer iritzi duzu kartzela planetarioa eraikitzen ari diren, gu barne, Goldman Sacheko SIONISTEI buruz, hau da, Italiako Monti, Greziako Papadopoulus eta Espainiako Gindos lanean fin-fin ari diren dominazio sistemaren buru egokitu zaien sionistei buruz zer iritzi? Zer diñoskuzu, Yolanda, txalo jotzeari, txalo jotzeak eta txalo jotzearen Poesia Egun hauen parteartzaileagoak lirateken hauetaz? Garrantziaz eta garraziaz. Herritarrok, trebatzen al gaituzte, trebatzen al gara poesia den arma sinboliko, arma mental eta pasional hau, honen erabileran trebatzen? Zergatik disparatu behar dut Gaia Herriaren poema galdera hau besteen bizkarrean? batzar (b)orobilaren poema plaza? Non oro bilduko duen poema arma sinbolikoak harrizko ez zementu, hormigoi, portlandezko astinduko duen gure barneko arma ola? 2012/07/16 - 11:13:09
Bake mina
2012/05/10 - 14:37:02
Udaltzainak ere armatu
Okzitania, Tolosako udaltzainak armatu egin dituzte. David Ickek aspaldi esaten zuen, irakasleak, suhiltzaileak, bizkartzain eta abarrak, aginte publiko bihurtzea pauso bat zela, kartzela planetarioa eraikitzen ari diren honetan. Zirrikitua aurkitu beharko. Egotekotan barruan, gure baitan datzan eguzkian. Askatu. Korapiloan bertan. Kanpoko presioak bihurtzen du burnia altzairu. Zabaldu barrue! 2012/03/22 - 11:24:03
Lagun aniztasuna
Lagun aniztasunaren kanpaina egin dezakegu, konfiantzarena. Etxeko, auzo, kuadrilla, herriko, eskualdeko... lagunak. Konexio neuronal berri ugari, oparoak. Beti hondoan, gogoan lagunik haundiena: norbera. Sarea zabaldu ta euskeko gakoa? Hitza. Hitz faltsuak, hutsalak... lagunik ez. Hitza, bete. Hitza bete beharraz. 2012/03/11 - 13:57:02