(titulua)
Zorigaitzeko urteurrenak
Atzo, abenduak 3, urte bete igaro zen zorigaiztoko egun hartatik. Gaur, abenduak 4, urte bete eta egun bat igaro da eta minak hor jarraitzen du. Ametsgaizto honetatik iratzartzeko unea noiz helduko den zain nago aurreko urteko Abenduaren 3tik. Baina badirudi ez garela sekula esnatuko. Badirudi zorigaiztoko urteurrenak kontatzera kondenatu gaituztela. ZERGATIK?Ez nuen sekula pentsatuko ZERGATIK hitza hainbestetan errepikatuko zenik nire barnean. Erantzunik gabeko ZERGATIK hitza. Ez daukat kaleetan paseatzeko gogorik. Oso zaila da herri honetan bizi, kalera atera, eguneroko albistegiak ikusi, egunero Iñaxio bi tiroz hil zuten lekutik pasa, nere maiteari begietara begiratu eta bere Aitte zanataz hitz egitean tragediataz ez gogoratzea. Oso oso zaila da. Urteurrenetan jendeak tragedia bergogoratzen duen arren nere maitearen begiek egunero gogorarazten didate. Guk uneoro daukagu presente.Ez dut luzatzeko gogorik baina hau da nere bozgoragailu txiki eta bakarra antza. ETA desager dadila amesten dut egunero, desiratzen dut egunero. Ez dezala beste INORK inposatutako sufrimendu honetatik berriro pasa. Bizitza zoragarria den unea noiz helduko ote da? Hori badakigu utopia bat dela baina behintzat ez dezala inork erabaki besteen zoriontasunaren gainean. Ezer egin ezin dugula uste badugu ere kontra gaudela esate hutsak asko egin dezakeelakoan nago. Herri hau asko ari da sufritzen eta ni behintzat ez noa isilik geratzera. ETA, utzi Euskal Herriari bakean bizitzen. 2009/12/04 - 14:56:05
Udazken lorea
Borja, txikitako lagunazure irriagatik ezagunajatortasuna zer den erakutsi diguzuna.San Migeleko basajaunaMenditxoko lagun kuttunanaturarekiko zenuen zirrara eta maitasunaNaturarekin bat eginezberea zinen zineznegarrez hasi dazure faltaren minez.Urjauziko urakilker hotsen liluradenak entzuteanzatozkit zu burura.Azaroan jaio ginenbatera hazi ginenune askoren osteanustejabean joan zinen.Oroituko zaitut betikobegirada goxodun mutikozure oroimena galtzenez dugu sekula utziko. 2009/03/03 - 10:35:09
AGUR IÑAXIO
Kaixo Iñaxio. Ez nauzu ezagutzen. Ez gintuzten sekula aurkeztu eta orain ezingo zaitut sekula ezagutu, tamalez. Halere, hainbeste maite zaituen eta hainbeste maite dudan zure seme batek askotan hitz egin dit zutaz. Lurjota gaude guztiak. Hainbeste maite zaituen semearen begietara begiratzen dudan bakoitzean ikusten dut utzi duzun hutsunea. Ez ditut gainontzeko seme-alabak ezagutzen baina gauza bera ikusten da beraien begietan. Eta Manoli. Zer esan Manolitaz. Ama eta emazte. Errotik lapurtu diote bere arnas bide kuttunena. Bizitzeko eskubidea kendu dizute. Indarrez. Manoliri zutaz gozatzeko eskubidea kendu diote. Zure seme-alabei aita maitatzeko eskubidea kendu diete. Bilobei aitona hobeto ezagutzekoa. Bi tiroz. Bi tiro hotz eta maltzurrez. Guztion bihotzetara zuzenduta joan diren bi tiro gupidagabe. Guztioi egin digute tiro, Iñaxio. Zu maite zintuztenei eta Euskal Herria eta bizitzeko eskubidea maite dugun guztioi. Bihotza duenak behintzat, txikituta izango du zuri emandako bi tiroen eztandaz. Bihotzik duenak behintzat. Baina gure bihotzak taupadaka darraite, zurea ordea, indarrez geldiarazi dute. Eta hainbeste maite zaituen semearen begietara begiratzen dudan bakoitzean ikusten dut zure bihotzaren isiltasuna. Asko hitz egin dit zutaz. Guztiaren gainetik pertsona ona zinen. Langilea amorratua. 14 urtetatik lanean jo ta ke. Baserritar guztien moduan beti dago zerbait egiteko, ezta? Baserritar petoa zinen. Euskalduna. Abertzalea. Biziki maite zenuen Euskal Herria. Euskara zegoen beti zure ezpainetan. Izarraitzen magalean jaiotako euskal baserritar petoa. Guzti hori ez da aski izan zuk hainbeste maite zenuen zure Herrian pausoak ematen jarraitzeko. Guzti hori ez da aski izan aske nahiko zenukeen Euskal Herrian bizitzen jarraitzeko. Guzti hori ez da nahikoa izan 71 urtekin lanataz pixka bat ahaztu eta bizitzen hasteko. Zu eta hainbeste maite dudan zure semea bezalaxe ni ere euskalduna eta abertzalea naiz, Iñaxio. Euskal Herria maite dugu. Euskal Herria aske ikusi nahi genuke. Baina bapatean gure ilusio guztiak mila zatitan zapuztuta geratu dira. Bapatean gure desioak zentzua galdu du. Zuri bi tiro eman dizkizute eta ezin dugu min hori bihotzean dugula ilusioa pizturik mantendu. Poztuko ginateke, zu poztuko zinen bezala, Euskal Herria aske eta pakean ikusiko bagenu noizbait, biziki poztu ere, hori izan baita gure ametsetako bat beti. Baina ezingo genuke zurekin ospatu. Barruan dugun nahigabe honekin ezingo genuke sekula ospatu. Horrela nola aterako degu Euskal Herria aurrera, Iñaxio? Berau gehien maite dutenei tiro egiten bazaie? Ez dut nahi inork zure heriotza ahaz dezan, Iñaxio, ez dut nahi. Giza eskubideak errespetatzen dituen edonork , Euskal Herria maite duen orok eta maitasuna zer den dakien edozeinek gaitzetsiko du zure hilketa, Iñaxio. Ziur nago baietz. Ziur nago mundu guztiak koldarkeria alde batera utzi eta bidean tiroek lekurik ez dutela ohiukatuko dutela. Ziur nago, Iñaxio, ziur nago. Baina zure semearen begietara begiratzen dudan bakoitzean zure hutsuneak hor jarraituko du. Zaude lasai Iñaxio, ematen dakidan maitasun guztia emango diot eta. Zutaz hitz egin diezadan eskatuko diot, izugarri maite baitzaitu. Eta Manoli. Zure seme-alabak berarekin daude. Zure anai-arrebak berarekin daude. Ondo zainduko dugu guztion artean, ez estutu horregatik. Pena ematen dit gutun hau bukatzeak, lehen aldia baita zugana zuzentzen naizela, Iñaxio. Tamalez, beranduegi. Egunero gogoratuko zaitugu. Egunero ikusiko zaitut zure semearen begietan. Bizitza eta Euskal Herria maite duten guztiek gogoratuko zaituzte eta bidegabekeria hau ahobetez salatuko dute. Muxu handi bat, Iñaxio. Ez dakit gutun hau nora bidali. Badakit. Erloko postontzian utziko dut, han zehar ibiliko baitzera zure etxekoei begira. Hantxe utziko dut bai, Izarraitzen. Loiolako euskal baserritar peto batek hori eta gehiago merezi duelako. Noizbait arte, Iñaxio. 2008/12/06 - 14:16:04
Beat it, just beat it
Ez nago inor hemendik bidaltzen, ezta gutxiago ere. Baina arnasestuka nabil, beat it dela eta. Ez naiz sekula Michael Jacksonen jarraitzailea izan, ezta izango ere, baina kanta honek pilak kargatzen dizkit, topera gainera. Errexa da kanta on bati buruz ondo hitz egitea, baina neri kanta honetatik gehien gustatzen zaidana bere koreografia da, nola ez. Entzun bezain pronto dantzarako gogoa sartzen zait. Gaur, flex esnatu naizelako edo batek daki zein arrazoigatik, kanta hau buruan sartu eta bere koreografia ikasteko gogoa sartu zait. Ez dakizue ondo zein zaila den dena ondo koordinatzea. Animatzen al da norbait nirekin dantzatzera? Ni ensaiatzen jarraitzera noa!!! 2008/08/07 - 21:58:05
kontatzearen kontua
Logelako mahaiaren gainean beti bezala mila trasto dauzkat. Aldizkari batzuk, pelutxe bat, ihauterietako mozorroaren hondakinen bat(oraindik!! une goxoak ez ahazteko edo!), mobilaren kargadorea, malabarak egiteko pilota bat, CD pila bat...puff!! Ez nuke bukatuko zenbatzen hasita!Baina nahasmen eta kasosaren erdian beti aurkitzen da bertan zegoela ez zenekien zerbait. Hasi eta bukatu gabeko eskutitz bat, agenda zaharren bat, notatxo bat post-it batean, poesia bat...eta hoeik nahasmenari bizitza eta emozioa ematen diote. Ze gustora jasotezn baitira.Gaurkoan "azukarillo" poltsatxo huts batekin egin dut topo. Post-it baten bila nenbilela eskura etorri zait. Zertarako ote daukat nik azukre poltsatxo bat gordeta!! Pentsatu dut harriduraz. Ez naiz zaborra kolekzionatzen duten hoietakoa baina itxura hori eman dezake, ezta?!Beno harira. Azukretxoan zera irakurri dut: "las mejores historias de la vida son las que no se pueden contar". Ez dakit. Hasera batean esaldi ona iruditu zait, azukre poltsa baten atzean jarri badute zerbaitegatik izango da ezta!! Baina gero ondo irakurri eta...kontatu ezin daitekeen istorioa beraz onena da?! Nire ustez, nola kontatu ez dakizun istorio hoiek bai dira onenak. Istorio batek zugan sortu zuen sentsazio hori transmititzeko hitzak edo irudiak aurkitzen ez dituzunean, hori bai dela istorio berezia, onerako eta txarrerako. Azukretxoak "kontatu ezin daitekeela" esate horrekin hori esan nahi ote zuen!?!?! Zer ginateke gu, blogosferako kontalariok kontatzeko istorio onik gabe?!?! Beno akaso hau ez da izan oso istorio ona kontatzeko, horregatik kontatuko nuen(azukretxoaren hitzen ustez behintzat) baina zerbait idaztea nahi nuen.Bide batez, logelako mahaiaren kaosaren erdian nuen argazki kamaratik hartutako argazki hau. Bide horietan murgilduta nagoenean nire eta paretaren artean gertatzen den istorioa ere, zaila deritzot hitzez kontatzea, horregatik uzten dizuet irudia. 2008/07/29 - 23:24:08
Isiltasunak formato ezberdinak izan ditzake.Mutuaren hizketaldia. Mehatxupean denaren mingain moztea. Blog bateko zuritasun luzea. Txipironera bateko txipiroien kantatzea. Ezer esateko ez duenaren jarduna. Gauaren misterioa.Baina nik atzo entzun nuen lehen aldiz isiltasuna. Isiltasuna eta iluntasuna biak bat. Ez nuen nire pentsamendua ere entzuten. Ezta nirekin zeuden bi lagunena ere.Shiiiiii.Dena beltz. Kolore, argi edo beltz tonalidade ezberdin bat gabe. Beltz. Dena isilik. Ur tanta bat ere ez. Arnas-hotsik ere ez (ito baino lehen hasi ginen arnasa hartzen!). Euli bat ere ez.Dena ilun eta isil. Nolako sentsazio ezezaguna niretzat. Sekula ez nuen isiltasuna maila goren hortan entzun. Sekula ez nuen iluntasuna maila goren hortan ikusi. Ze, paradoxa badirudi ere, isiltasuna entzun daiteke eta iluntasuna ikusi daiteke.Guzti hau lur azpian gertatu zitzaidan. Bi lagunekin batera. Munduaren azpira jo genuenean. Errepide eta mendiak gainean utzi eta kobazulo batean barna abiatu ginenean. Sentsazio purua izan zen. Karburoaren usai-antzak lagundutako sentsazio purua.Nire isiltasunak ordea ez dakit zenbat iraun dezaken edo iraungo duen.Ah! Ahaztu baino lehen, kaixo. 2008/07/24 - 10:52:11
Isiltasun osoa
Isiltasunak formato ezberdinak izan ditzake.Mutuaren hizketaldia. Mehatxupean denaren mingain moztea. Blog bateko zuritasun luzea. Txipironera bateko txipiroien kantatzea. Ezer esateko ez duenaren jarduna. Gauaren misterioa.Baina nik atzo entzun nuen lehen aldiz isiltasuna. Isiltasuna eta iluntasuna biak bat. Ez nuen nire pentsamendua ere entzuten. Ezta nirekin zeuden bi lagunena ere.Shiiiiii.Dena beltz. Kolore, argi edo beltz tonalidade ezberdin bat gabe. Beltz. Dena isilik. Ur tanta bat ere ez. Arnas-hotsik ere ez (ito baino lehen hasi ginen arnasa hartzen!). Euli bat ere ez.Dena ilun eta isil. Nolako sentsazio ezezaguna niretzat. Sekula ez nuen isiltasuna maila goren hortan entzun. Sekula ez nuen iluntasuna maila goren hortan ikusi. Ze, paradoxa badirudi ere, isiltasuna entzun daiteke eta iluntasuna ikusi daiteke.Guzti hau lur azpian gertatu zitzaidan. Bi lagunekin batera. Munduaren azpira jo genuenean. Errepide eta mendiak gainean utzi eta kobazulo batean barna abiatu ginenean. Sentsazio purua izan zen. Karburoaren usai-antzak lagundutako sentsazio purua.Nire isiltasunak ordea ez dakit zenbat iraun dezaken edo iraungo duen.Ah! Ahaztu baino lehen, kaixo. 2008/07/24 - 10:52:11
Ez dezagun ahaztu
2008/02/20 - 03:49:18
Denbora pasatzen denean
Denbora pasa eta denbora pasa eta denbora gehiago pasa, eta zuek nire zerbezekin mozkortuta eta tanborrekin zoratuta.Baina bizi naiz, artean kontrakoa dirudien arren. Egun batzuk triste iratzartzen dira nirean ere, gaurkoa bezala, baina eguna aurrera doan einean eguzki izpiek laino beltzak zeharkatu eta kolore pixkat hartzen dute. Beste batzutan ordea, poza dariot lau haizetara. Eta horrela ematen zaio bizitzari bere nondik norakoa, egun denak berdinak balira nondik nora jo ez genuke jakingo.Gaurkoa egun ezberdina da dudarik gabe. Pantaila aurrean jarri eta hitz batzuk askatzea desafiatu baitiot nire buruari. Buruari eginiko desafioez lortzen ditu batek nahi dituen hoiek. Baina zer gertatzen da zerbait nahi izan, zure esku dagoela ikusi eta lortzen ez denean? Zer esan nahi du? Desafioak ez duela indarrik nere baitan? Edo benetan lortu nahi dudana ez dela? Galduta nabil nahi dudanaren ta ez dudanaren arteko gudan.Putzu sakonagoetan erori baino lehen zer iruditzen nire azken berriak ematen badizkizuet? Ba denok edo gehienok jakingo duzuen moduan, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz. Bigarren maila. 22an hasiko dira azterketak EHUn. Zezenari adarretatik beti ere! Baina azken aldian enaiz eskoletara asko agertzen, beno asko ez, baterez! Lanean nago Briñasen, Errioxan. Ez, ez naiz ardogintzan hasi, ez horixe. Bertan BBK-k haurrentzat aterpetxe bat dauka eta bertan diardut Bizkaiko eskoletako haurrekin lanean, zinema aste bat deritzon proiektuan. Pelikulak egiteaz arduratzen gara umeekin, beno laburmetraiak. Proiektua polita da eta asko asko ikasten ari naiz, unibertsitateko eskoletan falta den praktikotasuna jasotzen ari naiz. Eta hortan pasatzen ditut asteak. Aste bat, pelikula berri bat, istorio berri bat. Horrek denbora kentzen dit nahi ditudan beste hainbat eta hainbat gauza egiteko, baina gustora nabil.Eta urte berria ondo hasiko zenuten ezta? Nire amak bere blogean ondo adierazten du gure urte berriaren hasiera...baina tira, ondo!Eskutitz hau hemen utziko dizuet irakurgai, hurrengoa noiz izango den ez dakidala. Baina eskertzen ditut biziki zuen erantzunak lagunak!Muxu handi bana!! 2008/01/12 - 16:25:27
Zerbezak eta tanborrak blog beroan
Ez dago zerbeza beroa eta blog hotz bat bezalakorik. Aggghh! Bloga berotuko dut. Eta zerbeza hotza hozkailutik atera. Eta bertsotan erantzungo nuke bai, baina gaitasuna galdu ote dut?! Garaiak ez dira sekula berdinak izango, ez zaharrak ez berriak. Baina zerbeza hotza eta blog beroa dugun artean, ez gara kexatuko.Kitarra jotzen hasi da jendea. Beste batzuk blogean zer idatzi pentsatzen dugun artean. Eta kitarra jotzen aspalditik dakien jendea ezagutzen da noizbait. Harritzen zaituen jendea. Musika oparitzen duen jendea. kitarra soinuak besteokin konpartitzen duen jendea. Ez dut horregatik kitarra jotzen ikasiko. Nahiz eta gustatuko litzaidekeen musika oparitzea noizbait. Kitarra soinu bat ahotsarekin nahastuta. Paperean bildu eta norbaiti irria sortu. Baina ez dut horregatik kitarra jotzen ikasiko. Tanborra bai. Tanborra jotzen ikasiko dut. Musika oparitzeko baino gehiago,ingurukoen buruko mina arintzeko. Ez baitago tanborra jotzen ez dakien baten tanbor-hotsa baino gauza burtukomin saortzaileagorik. Beraz, tanborra jotzen ikasiko dut burukominak eragozteko, eta bide batez, zuk jotako kitarra soinuari erritmo pixkat jartzeko, bion ahotsarekin batera. Eta hori oparituko diogu elkarri. Musika paperean batuta, txartel eta guzti. Tanborra eta kitarra. Eta bion ahotsa. Zerbezari trago bat ematen ez badiozu hoztuko zaizu berriz ere. Eta oraingo hontan, nire bloga berotu da sikiera. 2007/10/29 - 20:01:36