(titulua)

Demo

Hemen duzue etorkizunean filma izango denaren demo txiki bat.  2008/04/29 - 21:19:04

The man in the moon

Ezin ukatuko dugu gustura gelditu ginela festarekin. Ez bakarrik The man in the moon tabernara hurbildu zen jende kopuruagatik, baita jende horrek arazo teknikoren bati aurpegi ona jarri eta proposatutako jokuari hain aldarte onez aurre egiteagatik. Etorkizunean dokumentala izango denaren trailer txiki bat proiektatzeaz gain (laster web-gune honetan zintzilikatuko dugu), asturiasera bidaia bat zozketatu genuen. [...]  2008/04/23 - 08:46:05

Festa, festa!

Azkenik egitasmo honen aurkezpena egi bihurtu da. Azpian ikus dezakezuenez, apirilaren 18an ekitaldi hau egingo dugu Gasteizko The man in the moon tabernan, gaueko 21:00ean. Etorkizunean filma izango denaren trailer bat, eta beste zenbait bideo proiektatuko ditugu. Horretaz gain, beste motatako hainbat sorpresa izango dira. Hiperespaziotik kanpo elkar ikusteko gogo handia dugu. Laster arte.  2008/04/08 - 13:29:03

Ireki leihoa.

Barkatu orria nazka-nazka eginda izateagatik. Alkanforra, armiarma sareak, horituriko izarak altzairuak estaltzen; egunkari zatiak leihoetan, ixiltasuna eta zapata urratsen bat hautsez betetako lurrean, norbait egongelan sartu, begiratu bat jo eta atera den seinale. Honezkero denok bueltan gara eta aklimatazio eta deskonpresio egun batzuren ondoren aurrera jarraitzen dugu. Batzuek galdetu digute ea bloga bertan behera utziko dugun; [...]  2008/03/04 - 19:00:09

Ilusioa vs. Ardura.

Fuji mendiaren gona azpian bizi den herrixka txikian esnatu ginen egunsentia baino lehen. Aurreko egunean ukatu zitzaigun zortearen bila abiatu ginen mendiaren magalean dagoen lakura, handik egunsentiari itxaron eta une egokian kamara martxan jartzeko. Planoa, eskubian Albitxuri bere ordenagailua eskuartean etenik gabe idazten; Honen atzean Fuji mendia eguzkiak hartzen hasia eta bere islada laku barean [...]  2008/02/17 - 17:02:18

Diario de noticias de Alava 2

Diario de Noticias de Álava egunkarian argitaratutako erreportaia. [Pdf - 111 Kb]  2008/02/14 - 11:49:09

Nolakoa da Japonia?

Niretzat beti izan da zaila Nolakoa da? galderari ganorazko erantzun bat ematen, lagun Zurine. Buelta askoren ondoren beti bukatzen dut galderari nolabait ihes egiten, dibertigarria, erosoa edo interesgarria moduko adjektibo zehazgaberen batekin erantzuten edo, okerrenean, zerikusirik ez duen lelokeriaren bat esaten. Guzti honi ihes egingo diot, momentuz, oso aspaldikoak ez diren eta jende askok [...]  2008/01/29 - 16:51:16

Berria

Berria egunkarian, urtarrilaren 8an argitaratutako erreportaia. 1.-[Pdf - 2,15Mb] 2.-[Pdf - 995Kb]  2008/01/26 - 11:39:14

Yume

Egunero bezala Misukik goiz hartu du Yamanote trena lanera joateko. Nekeari ezin eutsita lo gelditu da goizero bezala. Goizero bezala bere gaztetako Tokyon zegoela amets egin du tartetxo batez.  2008/01/20 - 22:13:12

Radio Euskadi - La casa de la palabra.

Heme duzue Radio Euskadiren La casa de la palabra saiorako Roge Blaskok egin zigun elkarrizketa. [Mp3 - 6,7Mb]  2008/01/17 - 02:59:29

Nabigatu euskaraz