zazpi astoren gainean

Just another WordPress weblog

Festatan, bertsoak tope

Saio asko izan dira aurtengo festatan ere, ofizialak eta ez hain ofizialak. Onenak, txosnako barra ertzean edo Tontokaleko harrian eserita botatakoak haizeak eraman ditu. Errepika ezinak izaki entzun zituenaren oroimenak bakarrik gordeko ditu. Beste batzuk bildu, grabatu, egin ditugu eta sarean ere badaude. Karmen egunez Inaxio Begiristain Kultur Etxea tope beteta giro ederrean saio bikaina egin [...]  2009/07/22 - 11:09:01

Biba gu!!!!

Azken aldian bertso-eskola poz iturri amaigabe bihurtu zaigu. Lehenbizi, BertsolarHITZA desafioa irabazi genuen; ondoren Mikel Artolak Osinaldeko finalean entzulearen saria jaso zuen eta orain .Eskolarteko Bertsolari Txapelketako Final Haundira pasa dira asto txikienak!!! Txikien mailan (14 urtera arte), taldeka neurtzen dira. Asteasu-Alegi taldea atera dugu, bertsolari HAAAUUUUNDI hauekin: Alex Goikoetxea, Aratz Irazustabarrena eta Haritz Mugika (erdi [...]  2009/05/24 - 01:04:08

Zorionak Mikel!!

Zoriontsu gaude astook. Eta alai. Eta arro. Ez baita gutxiagorako. Mikel Artola bertso eskolako kideak entzuleek emandako saria irabazi zuen joan den larunbatean Gabiriako Osinalde sarian. Txapelketa garrantzitsua da berau, momentuko bertsolari gazte onenek kantatzen dutelarik bertan. Lehenik, finalerako sailkatzea lortu zuen Mikelek, eta ondoren, behin finalera iritsita, zeukan guztia eman zuen bertaratu [...]  2009/04/27 - 16:20:04

Alegi txapeldun!!

Amaitu da bertsolarHITZA bertso desafioa. Hiru herrik hartu dugu parte (Ibarra, Altzo eta Alegi), eta lehengo larunbatean jokatu genuen final handia Ibarrako Gaztetxean, Alegiko eta Altzoko taldeen artean. Alegiko taldetik Felixek, Imanolek, Zaztarrek eta Ikerrek kantatu genuen (Beñat, gogoan zaitugu!!), eta Altzotik, Laso, Olano, Adur eta Etxordek osaturiko taldea joan zen Ibarrara. Saio bikain baten [...]  2009/04/08 - 13:45:04

Erregea eta Bufoia

Bi astetan zehar Euskal Herria zeharkatu ondoren, bihar iritxiko da Korrika Gasteizera. Alperragoentzat baina, Korrika Kulturalak hainbat ekitaldi ezberdin antolatu ditu hilabete hauetan. Hoietako bat izan da Erregea eta Bufoia emanaldi berezia, bertsolaria versus antzezlea. Jakina da bertsolariek (ia) beti inprobisatu egiten dutela. Kasu honetan, antzezleak ere inprobisatu egingo du, aurrez prestaturiko pertsonaia batzuen gainean. [...]  2009/04/04 - 13:27:01

Hurrengo geltokian

Maialen Lujanbiok badu kopla sorta mundial bat, kopla berriak hurrengo geltokiari jarriak izenekoa. Kasu honetan Azkoitiko Gaztetxean, Matadeixen, kantatu zituen AHT-aren aurkako ekitaldi batean, Joseba Tapia lagun zuelarik. Baina gaurkoan ez dugu kopla sorta hau entzungo, beraren aurkezpena baizik. Funtziotan lehendakari den Juan Joxe Ibarretxek aurkeztu zuen jaialdia. Ez duzuela sinesten?? Ea, ikusi, ikusi Zeinek daki [...]  2009/03/25 - 00:25:02

Agurra

Gure bloga erabat utzita izan dugun honetan, ia berriro martxa pixkat hartzerik badugun. Horretarako, Iker Iriarte bertsolari haundiak Alegiko Gaztetxeko plaza berdingabean botatako agur ezin hobe bat aukeratu dugu. Zurrumurruek diote 2013ko Txapelketa Nagusia prestatzen hasia dela, horretarako astean bi hiru aldiz entrenatzen delarik, izkutuan eta sekretuan. Agur honek garbi erakusten duenez, bere lana [...]  2009/03/15 - 17:26:06

Dr Jeiki & Mr Jai

Tontokaletik Dr.Jekill eta Mr.Hyde-n aipamena iritsi zaigunez, guk gure bertsio propioa proposatuko dugu; Dr. Jeiki eta Mr. Jai, aurtengo Ekainaren 13an Durangoko Plateruenea kafe antzokian grabatua. LSD-a eta Speeda, Jeltzaleak eta Bruce Lee, psikopatologiak eta errealitatea Argi ibili!!!  2008/10/21 - 20:38:06

Katamalo

Bihotz Bakartien Kluba azken kontzetuak ematen ari den honetan, Maialen Lujanbiok idatzitako Katamalo bertsokanta dakarkigu. Gu ta Gutarrak taldeak apirilaren 11n Larrabetzuko Gaztetxean emaniko kontzertuan B.B.K izan zen talde gonbidatua, eta besteak beste kantu zoragarri hau eskeini zuten. Irlandar aireak dituen bertsokanta da honakoa, eta ikusiko duzuenez, besteek esaten dutenaz eta uste [...]  2008/10/08 - 13:27:06

Bertso-eskola martxan

Ikasturtea martxan jarri den honetan, bertso-eskolakook ere beste urte batez martxan jartzeko asmoa dugu. Ostegun honetan bilduko gara arratseko zortzietan, gure betiko Intxurre elkarteko ganbaran. Esan gabe doa etorri nahi duen orok ateak zabalik dituela!! Animatu!! Bestalde, haurren bertso-eskola ere laister izango da martxan. Emango dizuegu horren berri ere. Gure bertso eskolako gerrako garraxi bihurtu den [...]  2008/10/06 - 19:17:16

Nabigatu euskaraz