ibairen txokoa

berriztar baten bloga

5 Itzultzaile automatiko

Hainbat dira gaur egun MT (Machine Translation) itzulpen sistemarekin erlazionaturik dauden ereduak. Hemen ditugu interneten bertan aurki ditzakegun itzultzaile automatikoko 5 adibide:Google itzultzailea: Honek gaztelania, italiera, frantseza, portugesa, alemana... hizkuntzatan itzultzeko aukera ematen du. Opentrad: Honek Espainian dauden hizkuntzetatik gaztelaniara itzultzea ahalbidetzen du. Cervantes institutua: Honek gaztelania, katalanera, galiziera, ingelesa eta frantsezaren artean itzultzeko aukera ematen du. InterTran: Honek finlandesa, hungaroa, bulgaroa, serbiera, italiera, japoniera... hizkuntzen arteko itzulpenak egitea eskaintzen digu. Al Misbar: Itzultzaile honek arabiera eta ingelesaren arteko itzulpenak egiteko aukera ematen du.  2007/11/05 - 10:31:06

Itzulpen automatikoaren ezaugarriak FEMTI-ren arabera

HIRUGARREN GALDEKETA1. Itzulpen automatikoaren ezaugarriak FEMTI-ren arabera zeintzuk diren aipatu:FEMTI (The Framework for Machine Translation Evaluation in ISLE)-ren arabera itzulpen automatikoaren ezaugarriak ondorengo hauek dira:Asimilazioa Dibulgazioa Komunikazioa Funtzionaltasuna Fidagarritasuna Erabilpena Eragingarritasuna Mantenimendua Portabilitatea Produktibitatea Ziurtasuna AsetasunaItzultzaile automatikoek testuak, testu artxiboak eta web orrialdeak itzultzerako garaian itzelezko erraztasuna ematen dute.  2007/11/05 - 10:31:05

Terminoen definizioa

HIRUGARREN GALDEKETA3. Ondorengo terminoak definitu: itzulpengintza automatikoa, lagunduriko itzulpengintza automatikoa, edukiaren kudeaketaren sistema eta itzulpengintza teknologia. Itzulpen automatikoa: Itzulpengintza automatikoa ordenagailuen erabileraren bidez garatzen den itzulpen zehatza da. Honen bidez testuak hizkuntza batetik bestera literalki itzul daitezke.Itzulpen automatizatua: Itzulpen mota honetan itzultzaileek ordenagailuaren software-a erabiltzen dute. Itzulpenaren prosezua bermatu eta errazteko diseinatua dago software mota hau. Edukiaren kudeaketaren sistema: Edukiak sortu eta administrazioa baimentzea ahalbidetze duen sistema da. Horrela edukia alde batetik maneiatu daiteke, eta bestetik diseinua. Itzulpengintza teknologia: Jarduera hau testu baten irterpretazioan datzan jarduera da. Helburua jatorrizko testua oinarri bezala hartuz, beste hizkuntza baten antzekoa sortzea da. Sortutako testu berri horri "meta testua" izena ematen zaio askotan, baina ezagunagoa da "itzulpena" izenarekin.  2007/11/05 - 10:31:05

Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berriak ikasteko 5 arrazoi

BIGARREN GALDEKETA1. Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berriak ikasteko 5 arrazoi eman.Ikastea pertsona ororentzat mesedegarria eta lagungarria da edozein arlotan. Kasu honetan hainbat eta hainbat arrazoi ezberdin egon daitezke, baina bost aipatzekotan hurrengoak lirateke:Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berriak ikasita dituen edota ongi menperatzen dituen filologo batek, bekak jasotzeko erraztasun gehiago izaten du. Horren adibide garbiena Donostiako Informatika fakultateko IXA ikerkuntza taldeak ahalbidetzen duen beka da. Gaur egun gizarteak duen informazio iturri edota biltegirik handiena internet dugu. Internet ongi eta era abilean erabiltzeko ikasketa hauek egitea oso lagungarria litzateke. Aipagarria eta aldi berean garrantzitsua da filologoek teknologia berrien munduan duten lan eskaintza handia. Ikasketa honek eginda izateak lan mundurako ateak gehiago irekiko lizkiguke. Mota guztietako itzulpenak egiteko garaian ere oso baliagarria da Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berrien jakintza on bat izatea. Honek, itzulpenak egiterako garaian, gauzak asko errezten ditu. Azken arrazoia Uriah P.Levik egindako tesian aurki daiteke. Bertan Hizkuntza Teknologia Berriak teknologia intelektual bat direla esaten zuen, eta bere adbenimendua idazkeraren agertzearekin konpara daitekeela. Teknologia berriak eta idazkera tradizionalaren arteko harremana aztertzea intersgarria litzateke.  2007/11/05 - 10:31:04

Linguistikari buruzko bilerak

BIGARREN GALDEKETA2. Erreferentziak bete eta Hizkuntzalaritzako neurketaren gainean egingo diren biltzarrei buruzko iruzkin bat egin. Linguistika konputazionalentzako elkartea, 2007.http://ufal.mff.cuni.cz/acl2007/ Hau Pragan egingo den bilera bat dugu, non Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berriak izango diren mintzagai nagusia. Bertan jorratuko diren gaietako batzuk hurrengoak dira:- Teknologia linguistikoen aplikazioak - Hizkuntzren prosezamendua - Lenguaiaren prosezamendu multimodala - Analisi semantiko eta sintaktikoak - Itzulpen automatikoa - Textuen ekoizpen automatikoa Hizkuntzalaritzako teknologiak: Hizkuntzalaritzaren neurketaren elkartearen Ipar-Amerikar kapituluaren urteroko hitzaldia 2007. http://www.cs.rochester.edu/meetings/hlt-naacl07/NAACL Ameriketako linguistika komputazionalen elkartea da. Konferentzian itzulpen automatikoari buruz hitz egin dute eta itzulpen on bat egiteko eragileak aztertu eta ikertzen aritu dira. Hizkuntza naturalaren prozesamendurako XXIII. Espainiar elkartearen urteko kongresua http://www.lsi.us.es/~sepln2007 Hurrengo iraileko 10, 11 eta 12an Sevillan izango den bilera da, non helburu nagusia Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berrien erabilpena hedatzea izango den. Jorratuko diren gaien artean hurrengoak ditugu:- Hizkuntzaren eredu linguistiko, matematiko eta psikologikoak - Corpusaren linguistika.-Informazio elebakar nahiz eleanitzen erauzketa eta errecuperaketa" -Analisi sintaktiko eta morfologikoentzako gramatika - Lexikografia konputazionala IRUZKIN OROKORRAHiru bilera edo eztabaidaleku hauek Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berrien inguruan hitzegiten dute. Azken finean teknologia hauek egungo gizartean duten garrantzia jendeari helaraztea da helburu nagusia.  2007/11/05 - 10:31:04

Hans Uszkoreit

LEHENENGO GALDEKETA2. Hans Uszkoreiti buruzko informazioa.Hans Uszkoreit Alemainian jaio zen. Berlinen Linguistika ikasten egon zen eta horren ondoren AEBetara joan zen Konputagailuen Zientzia ikastera. Dena bukatutakoan, bere jatorrizko Alemaniara itzuli zen, eta IBM enpresan lana egiteari ekin zion. Bertan lanean zegoela irakasle izateko eskaintza bat jaso zuen eta azken hau aukeratu zuen.Gaur egun, Saarbrücken-eko Unibertsitatean Linguistika Konputazionaleko irakaslea izateaz gain, zuzendari zientifikoa ere bada German Research Center for Artificial Intelligencen (DFKI). Bertan DFKI-ko Linguistika Tekonologiako laborategia zuzentzen du. Honetaz gain European Academy of Sciences, European Language Resources Association (ELRA)ko kidea da eta XtraMind Technologies GmbH eta beste hainbat elkarteko sortzaileetako bat da.  2007/11/05 - 10:31:03

3 ikerketa gune

LEHENENGO GALDEKETA3. Hizkuntzalaritzako Giza Teknologia Berrien inguruko hiru ikerketa gune aukeratu.Hemen ditugu Europako zenbait ikerketa gune ezberdin:- Language Technology World: Adimen artifizialentzako zerbitzua. (Alemania)- Centre for Speech Technology Research [Edimburgoko unibertsitatea (Eskozia)]- National Centre for Language Technology. (Irlanda)- Language Technology Documentation Centre. (Finlanidia)  2007/11/05 - 10:31:03

Nabigatu euskaraz