ilusione1
inok agintzen ez didalako
Ispilu okerra (gabonetako kontakizuna)
Ispilu okerra (Gabonetako kontakizuna) Emaztea eta biok salara sartu ginen. Goroldio eta hezetasun usaina zerion. Milaka arratoik eta saguk korrikari ekin zioten, mende oso batez argirik ikusi ez zuten horma haiek argitzean. Pasa eta atea itxi genuenean, haize bolada bat sartu zen, gela zokoetan pilaturik zeuden paperak zurrunbilduz. Argia paper gainetara zabaldu eta inskripzio zahar eta Erdi Aroko irudiak somatu genituen. Hormetan, denborak berdeskatutako nire arbasoen erretratuak zeuden esegiak. Haien soina gotorra zen itxuraz, zorrotza, esan nahirik bezala: â Hik bai merezi duala jipoia, hik, anaiatxo! Gure pausoak etxe guztian zehar entzuten ziren. Oihartzunak erantzuten zion nire eztulari, aintzina nire arbasoenari erantzuten zion oihartzun bera... Ulu eta intziri zebilen haizea. Norbait ari zen nigarrez tximiniko hodian, desesperuzko malkotan. Ur ttantta mardulak behin eta berriro leiho ilun, lurrunduetan hoska, eta haien kolpeek tristuraz betetzen zuten bihotza. â Oh arbasook, ene arbasook! âesan nuen hasperen sakonezâ. Idazle banintz, erretratuoi begiratuta, nobela luze bat idatziko nuke. Zahar hauetako bakoitza, gazte izan bait zen bere garain, eta gizon edo emakume hauetako bakoitzak, bere nobela izan zuen... eta nolako nobela gainera! Begiraiozu, adibidez, zahar honi, nire birramonari. Hain emakume itsusi eta zatarra izan arren, badu horrek ere bere nobelatxoa, benetan interesgarria. Ikusten al duzu âgaldetu nion nire emazteariâ ikusten, hor txokoan, esegia dagoen ispilu hori? Eta nire birramonaren erretratoaren ondoan zegoen ispilu handi bat seinalatu nion, brontzezko marko beltza zuena. â Ispilu horrek ahalmen majikoak ditu eta nire birramonari hondamendia ekarri zion. Garesti erosi zuen oso, eta hil arte ez zuen bere ondotik aldegin nahi izan. Ispilura begira egon ohi zen gau eta egun, etengabe; jaten ari zela edo edaten, berdin. Oherakoan bere ondoan jarri ohi zuen beti, eta hiltzorian zegoela, zerraldoan berarekin ipini zezaten eskatu zuen. Horrela egin ez bazuten, ispilua zerraldoan kabitzen ez zelako izan zen â Irtirina koketa al zen? âgaldetu zidan emazteak. â Demagun. Beste ispiluren bat izango zuen noski! Zergatik zion ordea hainbesteko txera berariaz honi eta ez beste inori? Ispilu hoberik ez zegoelako edo? Ez, maitea! Hemen misterio beldurgarriren bat dago. Ezin da bestela. Kondairak dioenez, deabru bat omen dago ispiluan eta, badirudi nire birramonak erakarpen berezi bat sentitzen zuela deabruenganako. Horrek noski ez du zentzurik, baina dudarik gabe, brontzezko markodun horrek badu misteriozko indarren bat. Kendu nion hautsa ispiluari, begiratu eta algaraka hasi nintzen. Nire algarari oihartzunak erantzun zion itun. Ispilua okerra zen eta nire karantza alde guztietara bihurritzen zidan: nire sudurra ezkerreko masailan ikusi nuen; kokotsa bi puskatan, alde baterantz labaindu zitzaidan. â Bai gustu bitxia nire birramonarena! âesan nuen. Nire emaztea hurbildu zen ezpaiti ispilura; berak ere begiratu zuen, eta berehala zerbait ikaragarri gertatu zen. Zurbildu, burutik oinetara dardarka bizian hasi, eta garrasi bat bota zuen. Argimutila erori zitzaion eskutik, lurrean bueltaka ibili eta kandela itzali egin zen. Ilunpetan murgildurik gelditu ginen. Instant berean, zerbait astuna erortzen zela sentitu nuen: Nire emazteak konortea galdu zuen. Haizeak intziri are urrikalgarriago bat bota zuen, arratoiak korrika hasi ziren, paper artean saguak dardarka. Ileak tente jarri zitzaizkidan, leiho baten leihatila askatu eta lurrera jaustean. Leihotik ilargia agertu zen... Nire emaztea jaso eta besoetan atera nuen nire arbasoen bizilekutik. Ez zen bere onera etorri hurrengo eguneko ilunsentira arte. â Ispilua! Emadazue ispilua! âesan zuen bere onera etortzerakoanâ. Non dago ispilua? Aste bete oso batetan ez zuen ez edan, ez jan, ez lorik egin, ez zuen ispilua ekar ziezaioten baino eskatzen. Nigar-malko biziak ixurtzen zituen, buruko biloak soiltzen, urduri zegoen, eta azkenik, medikuak, nire emaztea ahuleziaz hil zitekeela eta bere egoera guztiz larria zela aitortu zigunean, nire beldurra garaitu, berriz ere estrinako bizilekura jaitsi eta birramonaren ispilua ekarri nion handik. Hura ikustean, zorionez barrezka hasi zen nire emaztea; gero, heldu, musukatu eta begira gelditu zitzaion, begiak bertan atxikiak zituela. Hamar urte baino gehiago pasa dira jadanik, eta ispilura begira jarraitzen du, handik instant bat ere aldendu gabe. «Hau ni izango al naiz gero! âzezeldu ohi du, bere soinak purpura koloreaz gainera, zorion eta ekstasi itxura hartzen duen bitarteanâ. Bai, neu naiz! Ispilu honek ezik, gainerako guztiak gezurra dio! Pertsonek gezurra diote, nire senarrak gezurra dio! Oh, nire burua lehenago ikusi izan banu, lehenago, benetan nolakoa naizen jakin izan banu, ez nintzatekeen gizon horrekin ezkonduko! Ez da nahiko ona niretzat! Nire aurrean zaldunik galaienek, prestuenek beharko dute ahozpeztu...». Behinola, nire emaztearen atzean zutik nengoen batean, begiratu nuen halabeharrez ispilura eta sekreto izugarri bat topatu nuen. Edertasun distiratsuzko emakume bat topatu nuen ispiluan, inoiz nire bizitzan ikusi ez bezalakoa. Naturaren mirari bat zen, edertasun, dotorezia eta amodiozko akorde harmoniko bat osatzen zuela. Baina zergatik ordea hala? Zer gertatu zen? Nola zitekeen, nire emaztea, hain itsusia eta dorpea izanik, ispiluan, hain miragarri agertzea? Zergatik zen hala? Ba, ispilu okerrak nire emaztearen aurpegi itsusia alde guztietara okertu eta haren atal guztiak halabeharrak desplazatzean, aurpegi hura eder-ederra ikustarazten zuelako. Minus bider minus, berdin plus! Eta orain biok, emaztea eta ni, ispiluaren aurreran eserita egon ohi gara, beti hari begira, eta paretik minutu bakarrik ere aldendu gabe; sudurra ezkerreko masailan sartzen zait; kokotza, bi puskatan, alde batera lerratzen; Nire emaztearen aurpegia liluragarria da, ordea, eta irriki ero, zentzungabe bat nagusitzen zait. âJajaja! âbotatzen dut, barre basati eginez. Bitartean, nire emazteak, ahots ia entzungaitz batez zezeltzen du: â Zein ederra naizen! Egan, 5-6 zkia., 1985 Anton Txekhov itzultzailea: Pello Zabaleta 2016/06/02 - 18:38:04
Akelarre Kanpoan gauerdi horstoen firfira âauhen bat dirudi. Izarrak non dira? Kanpoan iluna: nehon ez argirik, ikara, iluna, zuziena baizik. Aker hil bat datza bere odolean. Sorginak dabiltza leize hozpeletan. Datorkeieneko urrezko tronu bat su-aurrean dago Aingeruarentzat. Sorginen leizean, lizun, biluts-gorri, biloak haizean, neska bat dantzari... Oi zu neska lerden oin-beso arinak, zugan du atseden Satan nagosi onak! Jo 'zazute txistu eta danbolinak, egizute kantu gauazko Reginak: «Argi-Ekarlea, goresten zaitugu. Geure zaintzailea, gaur hel zakizkigu!» Emeki, poliki, sugarrak dira hil, gau beltzak baitaki dela goiza hurbil. Sorginak itzali, dantzak amaituta. Oilarren azali ezagun... Goiza da. w1950 © Jon Mirande Gaurko egunez, eta gauez... ezin beste inor omendu. Paganismoaren jarraitzaile eta idazle bikaina zen JON MIRANDE baino. 2015/03/05 - 16:31:02
Si mi voz muriera en tierra... Si mi voz muriera en tierra, llevadla al nivel del mar y dejadla en la ribera. Llevadla al nivel del mar y nombradla capitana de un blanco bajel de guerra. Oh mi voz condecorada con la insignia marinera: sobre el corazon un ancla y sobre el ancla una estrella y sobre la estrella el viento y sobre el viento una vela! Egilea: Rafael Alberti Nire ahotsa lurrean hilko balitz... Nire ahotsa lurrean hilko balitz, eramazazue itsas-mailara eta uztazue erriberan. Eramazazue itsas-mailara eta izendatu kapitain, Gerraontzi zuri batena. Ai Ene ahots goretsia, itsas-intsigniaz: bihotzaren gainean, aingura eta ainguraren gainean, izarra eta izarraren gainean, haizea eta haizearen gainean, bela ! euskarara neronek ekarria If my voice dies on land... If my voice dies on land, take it down to the sea and leave it on the shore. Take it down to the sea and make it captain of a white man-of-war. Honor it with a sailorâs medal: over its heart an anchor, and on the anchor a star, and on the star the wind, and on the wind a sail! Translated by Mark Strand 2015/03/05 - 16:31:02
gauza ttipi kotidianoa
Noizbait, norbaiti irakurri nion gauza ttipi kotidianoek zutela garrantzia. Egia esan, ez nuen ulertu zer esan nahi zuen. Ttipitasuna kotidianotasunarekin nola erkatu nezakeen... Gaur, âtxupatxusâ baten paperak harritu nau, bazeramatzan hiru egun etxe azpiko espaloian; papertxoak, egunerokotasuna ikusi du, bizia ikusi du... Paperak harritu nau, ez zegoelako hiru egunen ostean, papertxo ttipia kotidianoa bihurtu da, eta kotidianoa zenean desagertu egin da. Ez naiz bakarra izan hontaz konturatu dena, eskilaretan gora nihoala, portalkideak entzun ditut txupatxus papertxoari buruz hitzegiten. Nire auzoaren atariko alfonbratxoan agertu da, ttipitasun eta kotidianotasunez betea. 2015/03/05 - 16:31:02
Neoizko argiak erdi zintzilik daude taberna gainean urratu den, aurpegi den pareta gorrian. Zubiak gora zutitzen ziren Portmoutheko ontzientzat lehen "euskalduna", gaur palazioa eta biharko laino beltzak. Begiratzen zaitut zuloaren gainetik zerbait esan nahi dizut zugan galdu aurretik zaharra zara Bilbo. La Vieja sartu da Nerbioi erriberan oinak ur beltzetan, loreak baineran, mozkortzen nauzu ta ezin zaitut edan. Neoizko argiak erdi zintzilik daude taberna gainean egin nazazu zurea kantak dirauen artean. Gerritik heltzen ondoen dakien beso luzearen jabe guapa etorri, irri batekin ziurtatua ez al gaude? abestiaren letra: Jon Maia Abeslaria:Gari eskultura: Dardara burdinak II, Chillida 1956 http://www.youtube.com/watch?v=AlOwnPuK60E 2011/02/21 - 18:20:02
Iluntzea Charles Baudelaire euskaratzailea: Joseba Sarrionandia H ona hemen iluntze atsegina, kriminalen laguna; Otso urratsez dator, konplize gisa; zerua Astiro astiro hersten da, logela handiaren gisan, Eta gizon ezinegona basa animalia bihurtzen da. Oi, iluntzea, gau amoltsua, «gaurkoa ia kunplitu dugu» Gezur gabe esan dezaketen besoek Hain antsiatua! Gauak sostengatzen ditu Oinaze latzetan urratzen diren arimak, eta Burua ankertzen ari zaion jakintsu burugogorra, eta Oherantza doan langile makurra. Gainera, giro horretan, deabru kaltegarriak daude Eta, negoziante gisa, lizunki dabiltza Eta, hegats egitean, teila ezkinak eta leihatilak jotzen dituzte. Haizeak zalantzan ezartzen dituen argien artean Prostituzioa ari da iratzartzen kaleetan barrena; Xinaurritegiak bezala irekitzen dira gordelekuak; Alde guzietan marrazten da bere bide ezkutua, Etsaia erasotzeko zalantzan balego bezala; Eta lokatzez beteriko hiriaren erdian higitzen da Gizonari jaten duen guzia kentzen dion Harra bezala. Mila sukaldetako xistua entzuten da, non nahi, Teatroen ikara eta orkesten oihartzuna; Joku mahai xarmangarrien etxeak Putek eta beren lagun estafadoreek betetzen dituzte; Orduantxe doaz lapurrak, sekula bake Ez atsedenik hartu gabe, beren lanetarantza, Ateak eta diru kaxak bortxatzera, Bizitzen segitzeko eta beren amoranteak hornitzeko. Ai, arima, pentsatu egin behar duzu une larri horretan, Ez entzun, ez amore eman oihu andanari. Orduantxe larritzen dira erien oinazeak. Gau ilunak eztarria hartzen die; halantxe Amaitzen zaie fatua, eta guzion leizera doaz; Halako hasperenez beterik dago ospitala. Bateren batzu Faltatu egingo dira salda lurrintsuaren orduan, Gauean, sutondo epelean, maitalearen alboan. Eta gehienek ez dute sekula ezagutu Etxearen gozotasuna, ez dute ezagutu bizitza! Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak , Pamiela, 1985 2011/02/06 - 21:59:03
Ez dago besterik Hasieran mundua aldatu nahi duzu. Eta azkenean, tabakoa uztearekin konformatzen zara. Ez dago besterik. Hain Komikoa, hain tragikoa. Egilea: K. Iribarren Ilusione1 itzultzaile. 2010/07/20 - 03:37:03
Fui bailar no meu batel Além do mar cruel E o mar bramindo Diz que eu fui roubar A luz sem par Do teu olhar tão lindo Vem saber se o mar terá razão Vem cá ver bailar meu coração Se eu bailar no meu batel Não vou ao mar cruel E nem lhe digo aonde eu fui cantar Sorrir, bailar, viver, sonhar contigo http://www.youtube.com/watch?v=MSIGWEcR5Dc 2008/01/10 - 12:36:37
Gaurko egunez, herriko plazan, urteak egunak baino begi gehiago dituen emakume bat aurkituko dugu. 2008/01/10 - 12:36:37
Eldarnioak, zintzur, heste etb.etako minak ahaztuarazten dizkit. Ondoan dudan ipotxak irribarre zabala eskaintzen didan bitartean, zapaia bera datorkidala uste dut. Ahotsak entzun ohi ditudan uneetan, gaurkoan, isiltasuna da nagusi. Goragalea, ipotxaren irribarrea... izan zitekeenaren esperoan... orduak azkar doaz, nahi baino azkarrago, ez dut denborarik izango. Ipotxak ez du irribarrerik egiten! Joan da!... berriro ere itzuliko da ustezko gau dibertigarri baten ostean... gerora ezertaz gogoratuko ez naizen gau horietariko batean.Zintzur heste etb.etako minak izango dira ipotxaren bisitaren seinale. Eldarniorik gabeko egunerokotasunean... 2008/01/10 - 12:36:36