(titulua)

Wordpressera pasatu naiz!

Betiko helbidea mantenduko dut: http://www.27zapata.com/ Baina aurrerantzean ez naiz BLOGARIn arituko bloga berritzen.Mila esker Blogariri orain arte egindako guztiarengatik!Badakizu beraz, hemendik aurrera....http://www.27zapata.com/  2010/09/14 - 11:07:05

Lanean ari naiz

Blogean aldaketak ari naiz egiten, laister naiz bueltan...  2010/09/03 - 20:08:03

Olioa, eguzkia eta mapa mundiak

Bi andrerekin egin dut topo kalean gaur.Uda zer moduz doakidan galdetu didate. Badoala erantzun diet.Eurena nola dihoan galdetu diet. Ea eguzkirik hartu duten.Debekatuta omen dute.Eta batek, pikor gorriz betetako besoak dizkit erakutsi.Gaztetako kontuak! osatu du.Gaztetan, aberats itxurak eginez, kremarik ez eta frijitzeko olioa ematen genuen.Jakinak dira ondorioak, olioa emanda inork hondartzara joan nahiko balu ere.Aberatsek bai krema eman! Usain hori eta...Gu gaztetan, txantxetan ibiltzen ginen zeinek bizkarra gehiago gorrituko,zeinek bizkarrean mapa mundi osoagoa edukiko.Hondartzarik gabeko mapetan dabiltza orain,Zarautzen bizi diren arren.  2010/08/18 - 23:23:04

Bake plan ekologikoa

Proposamen bat herri agintariei. Anima zaitezte Atez atekoarekin. Zabor kudeaketa hobetzeaz gainera, ustezko "kale borroka" eta bandalismo ekintzak ezinezkoztuko dituzue, herriak kontainerrik gabe utzita. Tiro batekin bi txori botatzea da hori, edo gaurko euskaran esanda, bi plan estrategiko karpeta bakarrean edukitzea. Zarautzen aurreko astean hogeitama piku kontainer erre zituzten. Udaletxe parean behintzat, jarri dituzte berriak.  2010/08/17 - 20:23:04

Txiki Bar

Taberna zaletasuna ez da egun batetik bestera sortzen. Gure herriko kaleak tabernaz beteak ditugu, helduentzako batzuk, umeentzako besteak. Aurreneko poteak txutxeri dendetan hartzen dituzte, Txiki Barretan. Etorriko diren azukre dosiak asimilatzen hasteko. Hurrengo tragoak, kale kantoi zikinetan edo etxe azpietan, likore botiletan, gaztetxoak direlarik. Azkenik, gu bezala, taberna arruntetan mozkortzen dira eta masturbatzen dute denbora. Droga gogorra baita azukrea!  2010/08/02 - 20:33:04

Zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten

27 aldiz jo nuen atea baina inork ez zidan irekiorduan ostikoka eta bultzaka zabaldu nahi izan nuen ateabaina ez nuen lortu.Argazki bat ateratzearekin konformatu behar izan nuen. (ezkerretara duzue argazkia)Eta orduan, argazkia ateratzeko botoiari eman eta gutxira,instante laburrera,hortzik gabeko amona bat agertu zitzaidan zeostiakalagunik (are seme-alabarik) batere gabeko aurpegizileak siesta eternoan katigatuta, nahaspilan.Ez zidan atea zergatik jo nuen esplikatzeko aukerarik eman(nire intentzioak nobleak baitziren).Pentsatu nuen bakarra zen aterik gabeko etxeak izango bagenituagian etxerik ere ez genukeela beharko.Denak sartuko ginatekeela ohe bakarrean.  2010/07/14 - 23:15:10

Eta komun berria erosiko dut

Eta oraingoan ez dut komuneko paperik beharko.  2010/07/13 - 18:18:04

Frigorifikoak, sofak eta komunak

Frigorifikorik freskoenasofarik erosoena etalogelako altzariak haritzezkoakizatea alferrik dakomunaetxeko komunaizorratzen bada,etxean bizitzeko modurik ez izateraino.  2010/07/11 - 19:53:04

Inoiz amaitu behar ez lukeen

Telefonicako kableak ur zikinen estolderia eta farolen ipurdi inpenetrable zenbait dituzte lagun zuhaitz honen sustraiek. Zuhaitz honen sustraiek eta zuhaitz urbanoen paradisuek eskuaira eta kartaboiz mugatuta. Ez da Gernikakoa bonbardaketatik libratu den zuhaitz bakarra. Hala ere, zintzo-errugabe inguruari arretarik jarri gabe bezala darrai darraite naturaren audientzia nazionalak otorgatutako inmutatez zuhaitz honek eta hirietako zuhaitz ia guztiek. Errugabea dirudien arren bere adarrak defenditzeko eguzkia lapurtzen zioten oro umiliarazita gerizpe ankerrean. Ez da Gernikakoa etikaz ulertzen ez duen bakarra. Etikaz guk ulertzen dugu, klaro. Guk eta guk bakarrik. Horregatik maite ditu gure etikak eskuaira eta kartaboia hainbeste eta produktu kimiko zenbait eta entziklopediak. Entziklopedia birtualak. Ez da Gernikakoa injustiziak eraztunez eraztun memorizatu eta ezer gertatu ez bailitzan itxurak gorde behar izan dituen bakarra. Horregatik etorri gara gaur zure oinetara zure airean poemak idaztera biluztuta besarkatzen zaitugunetan bezala biok bakarrik ulertzen dugun alfabetoa lagun hizketan segitzera gure historiako gezurrak zure bertsioekin kontrastatzera eta bide batez elkarrekin jolastera elkar jolastera. Inoiz amaitu beharko ez lukeen istorio ederrean.  2010/07/08 - 21:31:03

2a eta 0a gehitzen zaizkio

Bizitza zailtzen du batek portatilean Window$a kendu eta sistema eragile irekien aldeko apustua egiten duenean. Iphone bat erosi beharrean Androidun aparailuak poltsikoratzean. Facebooka utzi eta Zutagu bezalako plazetan sareratzean. Errazagoa da dena, klaro, eginda ematen duten zentro komertzialetara makurtzean. Bizitza zailtzen du batek bestelako bideetatik. Baina baita zaildu ere, bizitzari 2a eta 0a gehitzen zaizkio: balio soziala, sorkuntza eta pasioa. Horretarako eta horregatik dira ezinbesteko ezagutza informatikoak dituztenak bidelagun izatea, pazientzia agortezinez laguntzen zaituztenak. Esaterako, ordenagailuan Ubuntua jartzen lagundu eta eguneraketak egiten laguntzen dizutenak, arazo teknikoak konpontzen dizkizutenak bizhitza truk, aholkatzen zaituztenak autopistetatik ez eta bidetxidorrak irekitzen... Zor dizuet eta gaurkoa zuei. Eta batez ere hiri... lastima nire esker ona eta estima lehenago adierazi ez izana Andima! alegiya, laxte naukela berriz fabore eske!  2010/06/30 - 23:10:15

Nabigatu euskaraz