(titulua)
Error. Page cannot be displayed. Please contact your service provider for more details. (25)
Andraitz, Aizkorriko haitz emea
2013/10/16 - 19:41:03
Santa-eskea = Inauteriak
Negu bukaerako ospakizunak Kristautasuna zabaldu baino lehenagokoak dira, baina Eliza Katolikoak bereganatu egin zituen beste itxura bat emanez. Ageda Sizilian jaiotako neska eder bat zen, orain dela 1800 urte. Siziliako gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak ez zuen maite eta eskakizunari uko egin zion. Gobernadoreak haserretuta Ageda atxilotu egin zuen eta torturatu, hil arte. Bularrak moztu zizkion gainera. Ageda gazteak bere gogoari tinko eutsi ziolako Eliza Katolikoak Santa bihurtu zuen eta otsailaren 5a izendatu zuen bera omentzeko eguna. Kristautasuna Euskal Herrira zabaldu zenean, Santa Ageda eguna ere ospatzen hasi ginen. Baina negu bukaerako erritoak (inauteriak) aspalditik otsailaren hasieran izaten zirenez, azkenean inauteriak eta Santa-eskeak nahastu egin ziren. Hori da nere ustea. Santa Ageda goiko irudian azaltzen den bezala irudikatzen da. Bandeja batean bi bularrak erakusten dituela. 2013/10/16 - 19:41:03
Aizturritzaga
Ez bata ez bestea ez zeuden oraingo industri gunea dagoen lekuan. Aizturritzaga, kale alderago eta gorago zegoen, Roman Etxeberriaren txaleta dagoen lekuan, gutxi gorabehera. Masukariola, berriz, beherago, Urretxu aldera. Urtatzaerrekak Errekaaundirekin bat egiten duen lekuan (Lanaren hiribideko semaforoetatik behera). Esan liteke Aizturritzaga industrialdetik gertuago zegoela. Bi baserriak aspaldi eraitsi zituzten, XX. mendearen 20. edo 30. hamarkadan (ez dut datu hori zehazki ezagutzen). Masukariola baserria Patrizioren lantegiak irentsi zuen. Aizturritzaga, berriz, txaletak egiteko bota zen. Tamalez, ez kasu batean, izenik ere ez zen gorde. Argazki zahar batean, Patrizioren txaletaren ondoan, artean zutik ikus daiteke Aizturritzaga. Eta kontuan hartu behar da Patrizioren txaleta 1924. urtean eraiki zutela. Bada, izenaren atzaikiarekin, Aizturritzaga baserriaz hitz egin nahiko nuke. Oso zaharra zen. Pentsa, 1407. urtean jadanik bertako semea zen "Martin Lopes de Asturriçaga" aipatzen da agirietan. Hurrengo 600 urtetan ere, jakina, behin eta berriro aipatzen da: 1485: "La casa e caseria de Echevarria e Auntarriçaga [sic]" 1532: "...las heredades de azturriçaga..." 1609: "Martin de arainztegui por asturriçaga" 1649: Arizturriçaga 1720: "Dn. Domingo de Aguirre fundo un censo contra la Casa de Azturrizaga" 1787: Azturrizaga 1808: "Caseria de Azturrizaga" 1920: Aizturritza Aizturritzagak gertuen zituen baserriak Joandiaztegi eta Latxartegi ziren, goiko aldetik, eta Masukariola beheko aldetik. Baina esan liteke historikoki lotura handiagoa izango zuela goiko baserriekin. Izan ere, aintzina, plano zahar batean ikus daitekeenez, elizbidea goitik zuen (gaur egungo Santikutz kaletik) eta ez behetik. Hori dela eta, Egialdeko baserriekin (modu zabal batean harturik) hainbat lan eta kezketan bat egiten zuela esan liteke, eta ez Elbarrenakoekin. Baserriaren izena dela eta, litekeena da zuhaitz mota baten izenetik etortzea: "haritz urritza" , haritz mota bat izan zitekeen. Badira egitura horretako toponimo gehiago ere, urrutira joan gabe, esate baterako: Korosterratzu "gorosti erratza" -tik eratorri bide dena. Beste hipotesi bat da, jatorrian "austerratza" izena edukitzea, hots, kortak izendatzeko antzinako izena. 1433ko Legazpiko agiri batean izen hori aipatzen da: "E que los dichos seles e cada uno d'ellos sean medidos desde la foguera qu'es dicho "austerraça", en derredor, tanto quanto alcançare a las quatro partes ". Antzina, pentsatu behar dugu Legazpi haranean basoa zela nagusi, ez zela baserririk. Baina bazirela, noiztik ez dakigula, soilgune biribil batzuk, erdian mugarria zutenak: kortak edo "hausterratzak", ganadua ibiltzeko. Horietako bat izan zitekeen gure Aizturritzaga. 2013/10/16 - 19:41:03
Mendiaraseko gurutzea
Gure ustetan, oinezkoak lasai irits daitezkeen toki batean egon behar du, hobeto ikusi ahal izateko, ukitu ahal izateko... eta aukerak badaude, handik ez oso urruti, gainera. Horietako bat, Urretxutik Legazpira doan bidegorriaren ondoan, Etxetxo etxearen aldamenean, da. Ez da leku txarra, kontuan izanik, antzinako kokagunea (Kaminpe baserriko jabeek gordetzen duten agiri batean ikusten den bezala) handik gertu zegoela, Legazpiko Ez dugu ahaztu behar, bestalde, Beasaindik Bergararako autobiaren lanak laster hasiko direla. Horra, bada, gure kezka eta proposamena. Ea ezertarako balio duen. JAKINGARRIAK Legazpiko udalerriaren mugetan beste bi gurutze ere baziren antzina: Atagoitin bata eta Inuntziagan (Udanan) bestea. Hirurak, Mendiarasgoa, Atagoitikoa eta Udanakoa, errepidearen ondoan zeuden. Horrela diote dokumentuak: Atagoitiko gurutzearen aipamenak 1608: "Mojon que llaman de Ategoitia que es una cruz de madera grande que está entre los terminos y Jurisdiccion que asimismo llega de la dicha villa de Legazpia aguas vertientes a ella" 1650: "Paraje llamado Ategoiti donde se halla una cruz en medio del camino real que se dirige de las Villas de Ormaiztegui y Gaviria para la mencionada Villa de Legazpia" 1733: "Se leió una carta de la villa de Gabiria asignando ésta para el lunes primero para poner la cruz de Ategoiti ..." Udanako gurutzearen aipamenak 1750: "Primeramente con condición de que contigua a la Calzada que antes está executada desde la Cruz de Ynunciaga para abajo haia de hacer el rematante Catorze estados cúbicos ateniéndose así en la anchura como en lo demás a la dha Calzada antes executada" 1777: "...bajando desde la Cruz de Ynunciaga para Recaeta..." Haurrak oinez ikasteko Mendiaraseko gurutzeari dagokionez, Elbarrenako Maria Muruak zioenez, gurutzearen ondora eramaten ziren haurrak oinez ikas zezaten. Hiru ostiral jarraian hiru buelta eman behar zitzaion gurutzeari oinarrian dauzkan hiru harmailetan. Harmaila bakoitzean, buelta bat, kredo bat errezatzen zen bitartean. 2013/10/16 - 19:41:03
Santa-eskea = Inauteriak
Santa Ageda egunak eta Inauteriak jatorri berbera duten ospakizunak izango direla ematen du, antzina antzinatik datozen ospakizunak edo erritoak. Biak neguaren bukaera aldera ospatzen dira eta irudi du jai horiekin izadia lozorrotik atera nahi dela, esnarazi. Horregatik, nik esango nuke, egun horretan (Santa Ageda bezperaren gainean ari naiz), koplei edo bertsoei lagunduz, lurra kolpatzen dela makilekin, natura esnarazteko. Negu bukaerako ospakizunak Kristautasuna zabaldu baino lehenagokoak dira, baina Eliza Katolikoak bereganatu egin zituen beste itxura bat emanez. Ageda Sizilian jaiotako neska eder bat zen, orain dela 1800 urte. Siziliako gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak ez zuen maite eta eskakizunari uko egin zion. Gobernadoreak haserretuta Ageda atxilotu egin zuen eta torturatu, hil arte. Bularrak moztu zizkion gainera. Ageda gazteak bere gogoari tinko eutsi ziolako Eliza Katolikoak Santa bihurtu zuen eta otsailaren 5a izendatu zuen bera omentzeko eguna. Kristautasuna Euskal Herrira zabaldu zenean, Santa Ageda eguna ere ospatzen hasi ginen. Baina negu bukaerako erritoak (inauteriak) aspalditik otsailaren hasieran izaten zirenez, azkenean inauteriak eta Santa-eskeak nahastu egin ziren. Hori da nere ustea. Santa Ageda goiko irudian azaltzen den bezala irudikatzen da. Bandeja batean bi bularrak erakusten dituela. 2008/01/27 - 22:41:35
Andraitz, Aizkorriko haitz emea
2007/12/30 - 20:58:16
Mendiaraseko gurutzea
Ez gaude gustura Galdots edo Mendiaraseko gurutzeak gaur egun duen kokagunearekin. Artelan eder hori oso leku txarrean zegoen lehen, ez dago dudarik, trafiko handia duen errepide baten ondoan, baina oraingoa ez da askoz hobea. Oinez bertaratu ezin daitekeen errotonda batean... Gainera, egunen batean, ibilgailuren batek, deskuidu batean, jo eta aurretik eramango du, dena txikituz. Gure ustetan, oinezkoak lasai irits daitezkeen toki batean egon behar du, hobeto ikusi ahal izateko, ukitu ahal izateko... eta aukerak badaude, handik ez oso urruti, gainera. Horietako bat, Urretxutik Legazpira doan bidegorriaren ondoan, Etxetxo etxearen aldamenean, da. Ez da leku txarra, kontuan izanik, antzinako kokagunea (Kaminpe baserriko jabeek gordetzen duten agiri batean ikusten den bezala) handik gertu zegoela, Legazpiko Ez dugu ahaztu behar, bestalde, Beasaindik Bergararako autobiaren lanak laster hasiko direla. Horra, bada, gure kezka eta proposamena. Ea ezertarako balio duen. JAKINGARRIAK Legazpiko udalerriaren mugetan beste bi gurutze ere baziren antzina: Atagoitin bata eta Inuntziagan (Udanan) bestea. Hirurak, Mendiarasgoa, Atagoitikoa eta Udanakoa, errepidearen ondoan zeuden. Horrela diote dokumentuak: Atagoitiko gurutzearen aipamenak 1608: "Mojon que llaman de Ategoitia que es una cruz de madera grande que está entre los terminos y Jurisdiccion que asimismo llega de la dicha villa de Legazpia aguas vertientes a ella" 1650: "Paraje llamado Ategoiti donde se halla una cruz en medio del camino real que se dirige de las Villas de Ormaiztegui y Gaviria para la mencionada Villa de Legazpia" 1733: "Se leió una carta de la villa de Gabiria asignando ésta para el lunes primero para poner la cruz de Ategoiti ..." Udanako gurutzearen aipamenak 1750: "Primeramente con condición de que contigua a la Calzada que antes está executada desde la Cruz de Ynunciaga para abajo haia de hacer el rematante Catorze estados cúbicos ateniéndose así en la anchura como en lo demás a la dha Calzada antes executada" 1777: "...bajando desde la Cruz de Ynunciaga para Recaeta..." Haurrak oinez ikasteko Mendiaraseko gurutzeari dagokionez, Elbarrenako Maria Muruak zioenez, gurutzearen ondora eramaten ziren haurrak oinez ikas zezaten. Hiru ostiral jarraian hiru buelta eman behar zitzaion gurutzeari oinarrian dauzkan hiru harmailetan. Harmaila bakoitzean, buelta bat, kredo bat errezatzen zen bitartean. 2007/12/30 - 20:58:15
Aizturritzaga
Industrialdeak ugaritzen ari diren garai honetan izena jartzea oso garrantzitsua omen eta, Pioneko aldapa barrenean dagoen industria-gunea izen berriarekin bataiatu nahi dute, "Legazpiko industrialdea" orokorra alde batera utzirik. Bi proposamen daude momentu honetan hura ordezkatzeko: Aizturritzaga eta Masukariola, biak Legazpiko etxalde zaharren izenak. Ez bata ez bestea ez zeuden oraingo industri gunea dagoen lekuan. Aizturritzaga, kale alderago eta gorago zegoen, Roman Etxeberriaren txaleta dagoen lekuan, gutxi gorabehera. Masukariola, berriz, beherago, Urretxu aldera. Urtatzaerrekak Errekaaundirekin bat egiten duen lekuan (Lanaren hiribideko semaforoetatik behera). Esan liteke Aizturritzaga industrialdetik gertuago zegoela. Bi baserriak aspaldi eraitsi zituzten, XX. mendearen 20. edo 30. hamarkadan (ez dut datu hori zehazki ezagutzen). Masukariola baserria Patrizioren lantegiak irentsi zuen. Aizturritzaga, berriz, txaletak egiteko bota zen. Tamalez, ez kasu batean, izenik ere ez zen gorde. Argazki zahar batean, Patrizioren txaletaren ondoan, artean zutik ikus daiteke Aizturritzaga. Eta kontuan hartu behar da Patrizioren txaleta 1924. urtean eraiki zutela. Bada, izenaren atzaikiarekin, Aizturritzaga baserriaz hitz egin nahiko nuke. Oso zaharra zen. Pentsa, 1407. urtean jadanik bertako semea zen "Martin Lopes de Asturriçaga" aipatzen da agirietan. Hurrengo 600 urtetan ere, jakina, behin eta berriro aipatzen da: 1485: "La casa e caseria de Echevarria e Auntarriçaga [sic]" 1532: "...las heredades de azturriçaga..." 1609: "Martin de arainztegui por asturriçaga" 1649: Arizturriçaga 1720: "Dn. Domingo de Aguirre fundo un censo contra la Casa de Azturrizaga" 1787: Azturrizaga 1808: "Caseria de Azturrizaga" 1920: Aizturritza Aizturritzagak gertuen zituen baserriak Joandiaztegi eta Latxartegi ziren, goiko aldetik, eta Masukariola beheko aldetik. Baina esan liteke historikoki lotura handiagoa izango zuela goiko baserriekin. Izan ere, aintzina, plano zahar batean ikus daitekeenez, elizbidea goitik zuen (gaur egungo Santikutz kaletik) eta ez behetik. Hori dela eta, Egialdeko baserriekin (modu zabal batean harturik) hainbat lan eta kezketan bat egiten zuela esan liteke, eta ez Elbarrenakoekin. Baserriaren izena dela eta, litekeena da zuhaitz mota baten izenetik etortzea: "haritz urritza" , haritz mota bat izan zitekeen. Badira egitura horretako toponimo gehiago ere, urrutira joan gabe, esate baterako: Korosterratzu "gorosti erratza" -tik eratorri bide dena. Beste hipotesi bat da, jatorrian "austerratza" izena edukitzea, hots, kortak izendatzeko antzinako izena. 1433ko Legazpiko agiri batean izen hori aipatzen da: "E que los dichos seles e cada uno d'ellos sean medidos desde la foguera qu'es dicho "austerraça", en derredor, tanto quanto alcançare a las quatro partes ". Antzina, pentsatu behar dugu Legazpi haranean basoa zela nagusi, ez zela baserririk. Baina bazirela, noiztik ez dakigula, soilgune biribil batzuk, erdian mugarria zutenak: kortak edo "hausterratzak", ganadua ibiltzeko. Horietako bat izan zitekeen gure Aizturritzaga. 2007/11/15 - 13:17:04