Euskalbar

Euskara hiztegiak

Euskalbar 4.3: hainbat konponketa eta aldaketa, hiztegien helbide aldaketak eta hiztegi berriak

Euskalbarren bertsio berri bat, 4.3 zenbakikoa, jarri dugu Mozillaren gehigarrien webgunean. Euskalbar eguneratzen zaizuen hurrengoan hauek izango dira erabilgarri izango dituzuen aldaketak: Hainbat arazo txiki konpondu dira. Euskalbar lehen aldiz instalatzean, erabiltzaileak erabaki dezake zein hiztegi jarri bistan. Hitzen osatze automatikoa aukerakoa bihurtu da. Hainbat hiztegi eta corpus .eus helbide berrietan kontsultatzen dira. Bilaketa konbinatuetan, []  2016/01/07 - 13:29:03

Euskalbarrek arduradun berria dauka

Ia hamar urte igaro dira Juanan Pereirak Euskalbarren lehen bertsioa argitaratu zuenetik. Software librea izanik, Juananen hasierako bertsioa beste hainbat euskaltzaleren ekarpenak izaten hasi zen, eta ordutik batez ere Asier Sarasua Garmendiaren eta Julen Ruiz Aizpururen eskuetan egon da garapena eta mantenimendua. Igor Leturia Azkaratek ere parte hartu izan du tarteka, batez ere Elhuyarren hiztegiei []  2015/09/15 - 17:08:03

Euskalbar 4.2.1: bilatutako hitzen ortografia egiaztatzea eta hiztegi gehiago

Euskalbarren bertsio berria eskuragarri dago jadanik Mozillaren gehigarrien webgunean. Bertsio honen berritasun nagusia da bilaketa-kutxan iradokizunak erakusten dituela Euskalbarrek orain, instalatuta dauden ortografia-egiaztatzaileak erabiliz. Ortografia-egiaztatzaileak Firefoxen Gehigarriak ataleko Hiztegiak azpiatalean instalatzen dira. Nola instalatzen diren ikasteko, begiratu azpiko bideoa. Bideoa kalitate onean ikusteko, sakatu bideoaren behean agertzen den HD botoia. Horretaz gain, hiztegi berriak gehitu []  2015/08/23 - 12:04:50

Euskalbar 4.1: aldaketak izan dituzten zenbait hiztegi konpondu ditugu

Euskalbar 4.1 bertsioak ez dakar berrikuntza nabarmenik. Azken hilabeteetan funtzionamendua aldatu duten edo beste URL batean kontsultatzera igaro diren zenbait hiztegiren kontsulta konpondu da gehien bat. Horrez gain, EEEren Energia Hiztegia berreskuratu da; aurreko bertsio batean kendu egin behar izan genuen, EEEk haien webgunetik ezabatu baitzuen. Bestalde, informatikako terminologiaren esparruko open.tran zerbitzua kendu da, baliabide []  2014/05/13 - 18:48:01

Euskalbar 4.0: motor berria jarri diogu Euskalbarri

Denbora luzez motor berarekin ibili ondoren, bazen garaia Euskalbarri kapot azpian zeukana eguneratzeko. Bertsio berri honetarako lan handia egin behar izan dugu Euskalbarren barrunbe guztiak miatu eta berritzeko. Horren ondorioz, orain arte beharbada modu batean funtzionatzen zuen zerbaitek huts egin dezake, baina aurreko portaera bera berregiten saiatu gara. Badaude aurreko bertsioaren aldean desberdintasun batzuk, esaterako []  2013/10/21 - 13:49:03

Euskalbar 3.12: hiztegi berri asko eta hobespenen leiho berritua

Azken aldian gero eta baliabide gehiago ari da agertzen sarean euskaraz lan egiten dugunontzat. Gabonetako oporrak aprobetxatuta, horietako batzuk Euskalbarren txertatu ditugu bertsio berri honetarako. Hurrengo hauek dira oraingoan sartu ditugunak: Egungo Testuen Corpusa. Bostak Bat taldearen Adorez hiztegiak (eu-es eta sinonimoak). UZEIren sinonimoen hiztegia helbide berrian kontsultatzen da. Egungo Euskararen Hiztegia. Literatura Terminoen Hiztegia. []  2013/03/16 - 03:44:04

Euskalbar 3.11: Euskalterm berriro kontsultatzeko moduan

Eusko Jaurlaritzak Euskalterm zaharra desaktibatu zuela eta bertsio berria erabili behar zela erabaki zuenetik, jende askok eskatu digu Euskalbar berritzeko, asko baitira Euskalterm ezinbesteko tresnatzat dutenak egunero euskarari lotuta egiten duten lanean. Euskalterm berria Euskalbarren gaitzeak ez dauka aparteko arazorik, baina beste auzi batekin egin dugu topo: Euskalbar ostatatzen duen addons.mozilla.org (AMO) gunekoek, gure gehigarriaren [ ]  2012/12/01 - 20:02:09

Euskalbar 3.10: Danobat hiztegia eta hiztegiak erakusteko/ezkutatzeko aukera hobespenetan

Azkenean beste norbaitek urratsa eman eta Euskalbar hobetzeko lana hartu du. Kasu honetan Danobat hiztegi teknikoa Euskalbarren txertatzeko lana egin du Ion Errastik. Gero eta hiztegi eta baliabide gehiago ageri dira Euskalbarren. Hiztegiak erakutsi eta ezkutatzeko aukera barraren gainean saguaren eskuineko botoiarekin sakatuta egiten zen orain arte, baina hainbeste botoirekin zaila zen aukera hori modu [ ]  2012/06/14 - 01:39:07

Euskalbar 100.000 aldiz deskargatu da Mozillaren hedapenen webgunetik

Hiru urte eta erdi igaro dira Euskalbar Mozillak hedapenetarako duen webgunean (addons.mozilla.org edo AMO) sartu genuenetik. Lehenago Euskalbar Internet & Euskadi elkartearen webgunean egon zen denbora luzez, eta 1.x eta 2.x serietako bertsioak bertan daude oraindik. 2007ko urriaren 5ean Euskalbar 3.0 jarri genuen AMOn, eta ordutik eduki dituen deskargak 100.000 izatera iritsi dira. Une egokia, beraz, Euskalbarren [...]  2011/05/05 - 21:06:02

Euskalbar 3.9: Firefox 4 bertsiorako egokitua eta itxura berriarekin

Firefox 4 labetik irteteko zorian dago, eta Euskalbar garatzen dugunok ere lanean aritu gara euskarazko hiztegi eta baliabideak kontsultatzeko sortu dugun aplikazio txiki hau egokitzeko eta haren aurpegia garbitzeko. Oraingoan gure helburua Euskalbar Firefox berrira egokitzea izan denez, erabiltzaileok ez duzue funtzionaltasun berri askorik aurkituko. Bertsio honetarako lana batez ere Euskalbarren barruan dagoen kodea txukuntzera [...]  2011/03/19 - 02:55:04

Nabigatu euskaraz