SARTU, IRAKURRI eta, NAHI IZANEZ GERO, ERANTZUN

Uste dut izenburua aldatzeko garaia iritsi dela. Azken aldian nire burutazioak baitira nagusi. Hala ere, jakin blog honetan Bologna Prozesuari buruzko informazioa ere aurki dezakezuela. Eskerrik-asko!

BUKATU DA, BUKATU DA, BUKATU DA, AKABO!

HASTEN DEN GUZTIAK, AMAIERA DAUKA. EZER EZ DA BETIKO!!! ETA USTE DUT ORDUA HELDU DELA BLOG HONI BUKAERA EMATEKO. EZ DAKIT ZENBAT POST IDATZI DITUDAN, EZ DAKIT NORBAITEK IRAKURRI DITUEN EDO IRAKURTZEN DITUEN, BAINA AZKEN HONEKIN AGUR ESANGO DIZUET. EZER EZ DA BETIKO ETA EGIA ESAN EZ DAKIT HAU NOIZBAIT BERPIZTUKO DUDAN, BAINA MOMENTU HONETAN HILDA DAGO! ESKERRIK-ASKO IRAKURLE GUZTIOI, ZERBAIT NAHI IZANEZ GERO, BADAKIZUE NON NAGOEN. HORI BAI, BUKATZEKO, HORTIK NORBAIT BADAGO ESKERTUKO NUKE KOMENTARIOREN BAT, ZE AZKEN FINEAN, NIK IDAZTEN DUDAN HAU NORBAITEK ERANTZUN DEZAN IDAZTEN DUT. HITZ EGITERAKOAN ERE HORI EGITEN BAITUGU, NORBAITEK ENTZUTEKO GAUZAK ESAN; MEZU BAT EDO EMAIL BAT IDAZTEAN BEZALA... BENO BA... MUXU BAT GUZTIOI ETA 2007KO MARTXOAREN 27AN HASITAKO BIDAIA HEMEN BUKATZEN DA. AGUR ETA IKUSI ARTE!!! LAINOA  2008/01/17 - 22:23:13

NAZIO BAT! SELEKZIO BAT!

Atzo konturatu nintzen jende askok ikusi gabe daukala, horregatik hemen jartzen dizuet ESAITek EH-CAT partidurako egindako spota. Ikusi eta disfrutatu!  2008/01/10 - 15:14:26

Laguntza eske

Irakurle maiteok (espero dut hor norbait egote): Aspaldian asko idazten ez badizuet ere, zuen laguntza jaso nahiko nuke oraingo hontan. Zer da zuentzat LAGUN bat? Nola jakin ondoan dudan pertsona laguna den edo ez? eta nola onartu zuk lagun izatea nahiko zenukeen hori ez dela lagun moduan portatzen ari? Nahastu egin zaituztet, ezta? Beno ba... hori, zuen komentarioen zain geratzen naiz. Trukean, jaso guztiok muxu goxo bat, Mua!!!  2008/01/10 - 15:14:25

Joan eta etorri, etorri eta joan

Askotan buruari bueltak emanda jendeaz gogoratzen naiz. Eta batzutan tristura izugarria sortzen dit horrek. Zergatik? Badaudelako betiko joaten diren pertsonak. Gure albotik alde egitea erabakitzen dute eta askotan ez dira konturatzen zer nolako mina sor dezaketen. Baina beno, beti triste eta besteetan pentsatzen egon ezin denez, ba guk aurrera. Hori ikasi dut gaur bidali didaten email batean. Ez dugu pentsatu behar etorkizunean izango garela zoriontsu, gaurtik hasi behar gara. Zergatik utzi dugu biharko gaur egin dezakegun zerbait???  2008/01/10 - 15:14:24

Durango.

Durangok hitz egingo balu, gauza asko kontatuko lituzke; baina ez litzateke gai izango galdera honi erantzuteko. Zer daukazu berezi? Zer dauka zure azokak? Uste dut ez dagoela dudarik liburu azoka bat baino askoz gehiago dela. Nahiz eta urtean zehar diskak erosteko ohitura izan, bertara noanean, inoiz baino diru gehiago gastatzen dut . Baina horretaz gain, urte osoan ikusi ez dudan jendearekin ere egiten dut topo: klasean egondako norbaitekin, aspaldian ikusi ez dudan lagunen batekin, ez dakit noren ezagun horrekin, zertaz ezagutzen dudan gogoratzen ez dudan horrekin... eta, noski, famaturen batekin. Dena dela, ez pentsatu kontua hor bukatzen denik. Gero, askok eta askok, poteoa egiten dugu eta hor ibiltzen gara alde zaharretik bueltaka. Eta, batzuek, parranda egiteko ere aprobetxatzen dute. Guk hori beste egun baterako uztea nahiago izaten dugu. Egun batean, azoka ikusi eta poteoa egunez egin(osteguna) eta beste batean, poteoa gauez egin eta parranda ederra bota(ostirala). Baina ez pentsatu Durangora egin ditugun joan etorriak hor bukatzen direnik. Igandean ere durangon izan nintzen, artisautza azoka ikustera. Bai, pentsatzen hasita, uste dut, denbora gehiago pasatu dudala Durangon Bakion baino. Hori bai, oso gustura ibili naiz. Neskak, bai ezta??? Zuek zer moduz pasatu duzue zubia? Durangaldetik ibili zaretenak, zelan?  2008/01/10 - 15:14:24

Euri asko egin du...

...bai, egia da, denbora asko pasatu da azkenengo aldiz idatzi nuenetik. Baina ez pentsatu zuetaz ahaztu naizenik , ez horixe! Ez dakit jakingo duzuen, baina nik teknologia kontuekin dudan harremana, mutilekin dudana bezala, oso txarra da. et beste behin ere birus bati nire ordenadoreko ateak zabaldu dizkiot, ia-ia ongo etorri eta guzti eginez. Ondorio, logikoa den bezala, ordenadorea ez dabil eta beraz zuenganaino heltzeko bidea... "apurtu" egoten da. Beraz, barkamena eskatu behar dizuet guztioi; batez ere, maiz orrialde hau zabaldu eta behin eta berriro berdin ikusi duzuenoi. Hala ere, esan behar dizuet nire bizitzan ez dela aldaketa handirik egon. Unibertsitatean hasi naiz eta astean behin bakarrik joaten naizenez, ez da oso gogorra izan; hori bai oraindik ez naiz guztiz ohitu!!! Baina guztia ez denez lana izan, nire asmoa Maritxu Kajoiko argazki bat jartzea zen, baina beti bezala, arazoak!!! Beraz beste egun baterako utzi beharo dut hori. Ondo izan!!! Muaaaak!!! Batez ere blog hau atzerritik irakurtzen duen horrentzat! Bai zu, 2007ko Maritxuak ahaztezin egin dizkiguzulako!!  2008/01/10 - 15:14:23

Esan eta egin!

Esana egin dut. Hori bai hau izango da azken aldia eta uste dut ulertu behar duenak ulertuko duela. Zerbait nahi izanez gero, badakizue non nagoen. Hurrengora arte eta Oraitz ek , argazki hauetan agertzen denak esango lukeen bezala, AIO!!!  2007/12/31 - 05:03:47

Egongo gara!!

Denbora asko daramat bere berri izan gabe eta atzo jakin dut bera be Italiara joan dela ikastera. Badirudi hara joatea modan dagoela!! Beraz berari ere muxu bat eta ondo pasa Jon!! Norbaitek bere artikuluren bat irakurri nahi izanez gero, sartu hemen . Argazkia 11 Barri egunkaritik hartua.  2007/12/27 - 00:59:12

Gelakide batzuk

Ez dakit nire irakurleen artean argazki honetan dagoen norbait egongo den, baina gaur Estitxun blogean aurkitu dudanez... tori zuentzat! Muxu bana bidali nahi diet argazkian agertzen diren guztiei, beste bana egun horretan gelara pira egin eta argazkian agertzen ez direnei eta, azkena eta portoloena, gelan egon nahi eta ezin duen horri. Aiboa muxu handi bat eta zaindu!! Beno, berari eta bera bezala dauden guztiei, mua!!! Eta jarraitu ahalik eta ondoen!!  2007/12/11 - 09:43:11

Laster arte!!

Gaurkoan, post hau berari eskaini nahi diot. Atzo esan genion agur eta gaur joan zaigu Italiara. Hiru hilabete pasatuko ditu bertan praktikak egiten. Eta suposatzen dut parrandaren bat ere egingo duela. Benga, ba ondo ibili eta asko ikasi Irai. Mua!!  2007/12/11 - 09:43:11

Nabigatu euskaraz