Ikusi makusi

Sare sozialen sukarra

Datorren asteartean, Donostiako Kortxenea gaztetxean, Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea izeneko hitzaldi bat emango dut. Gizarte mugimenduen aldetik, gai honen inguruko hausnarketa bat ezinbestekoa dela uste dut. Ez hori bakarrik, nire iritziz, gizarte osoaren aldetik ere, sare sozial korporatiboekiko hausnarketa kritiko bat ere premiazkoa da. Bizi dugun dinamika alienatzaileaz jabetzea ezinbestekoa da estrategia askatzaileak Irakurri gehiago  2013/05/18 - 17:33:19

Oker bati esker Kutxabank-ek ez du etxe kaleratzerik burutuko

Atzo arratsaldean, apirilak 11, Kutxabank-eko batzar nagusia burutu zen Bilbon. Bozkatu beharreko puntuetako bat etxe kaleratzeen ingurukoa zen eta gai honen polemikotasuna dela eta, gizarte mugimenduek protestak egin zituzten bankuak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzaren aurrean. Okupazio mugimenduak adibidez, kale horretan dagoen burger jatetxe ezaguna okupatu eta patata frijituak agortu zituzten. Egoitza barruan, batzarra espero bezala joan Irakurri gehiago  2013/04/23 - 21:03:11

Psy musikari famatua Ipar Koreako mandatariaren anaia da

Korean aspalditik agerikoa zen sekretua ofizialki baieztatu berri du Hego Koreako gobernuak. Kim Jong-un ipar korear mandatariaren argazki bat (ezkerrean) eta Gangnam Style abestiarekin mundu osoan ezagun egin zen Psy hego korear musikariaren argazki bat (eskuman) alderatzen baditugu, antzekotasunak agerikoak dira: Hego Korean, Psy musikaria benetan ipar korearra izan zitekeela eta iaz zendu zen Kim Irakurri gehiago  2013/04/23 - 21:03:11

Izparringia. Albiste alternatiboak, modu alternatiboan

Azken asteotan ahots berri bat gehitu da umorea lantzen duen euskal blogosferaren aldera. Izparringia deitzen da eta proiektu irekia da; artikuluak e-mailez bidal daitezke edo bertan izena eman eta zuzenean idazte hasteko aukera dago. Umore absurdoa, umore lerdoa, umore pikantea, umore beltza, umore gorria, umore frikia, humore urtsua era guztietako umore sanoarekin barre egiteko aukera Irakurri gehiago  2013/04/23 - 21:03:11

Lan bila nabil

Aupa zuek! Leku berean lanean jarraitzen badut ere, lan berri baten bila hastea erabaki dut. Nagoen lekua multinazional erraldoia bihurtu da, horrek dituen ondorio guztiekin, eta aire berriak arnasteko gogoak ditut. Burokrazia gutxiago eta askatasun gehiago eskain diezadaken lanpostu bat. Nire sormena eta gaitasun desberdinak nolabait lantzeko aukera eman diezadakedan leku bat. Gaur egun dudan Irakurri gehiago  2013/03/28 - 00:57:07

Teknologia berriak eta intimitatea

Nola babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan. Teknologia berriek hainbat eta hainbat abantaila ekarri dizkigute gure eguneroko bizitzara, baina baita arazo berri batzuk ere. Adibidez, gure eguneroko bizitzaren jardunean pribatutasuna gordetzea gero eta zailagoa da. Euskal Herriko gero eta kale gehiagotan bideo kamerek gure gorabeherak ikusi eta grabatzen dituzte. Garraio publikoa erabiltzeak hainbat kamerek gure Irakurri gehiago  2013/03/28 - 00:57:07

Teknologia eta emakumeak

Artikulu hau, azkenaldian Interneten aurkitu ditudan argazki eta irudi batzuei buruzkoa da. Bertan, era batera edo bestera, teknologia eta emakumeen gorputzak bildu eta nahaztu egiten dira. Negargarria iruditzen zait gaur egun, aparagailu elektroniko batzuk saltzeko, erdi biluzik agertzen diren emakumeen gorputzak pizgarri bezala erabiltzea. SEMA show car babes. The Most Beautiful Robots Anyone Would Like Irakurri gehiago  2013/03/28 - 00:57:07

2013ko egutegia

2013ko egutegia 2009. urterako egin nuen bezala, 2013. urterako ere egutegi bat prestatu dut. Poster formatua du (DIN A3 neurriko orrialde bakarra) eta Lekeitioko Garraitz irlako argazki bat erakusten du. Herrietako jaiegunak direla eta, familia eta lagunei banatzeko bertsio desberdinak behar nituenez, SVG fitxategia prestatzerakoan geruza desberdinak erabili nituen. Emaitza hemen dago eskuragarri: 2013EgutegiaBilbo.pdf (1,3 Irakurri gehiago  2013/01/09 - 04:19:22

Euskararen ginkanako memoria 2012

Sasiburuk urrian hasitako Euskararen Ginkana, abenduan bukatu da eta antolatzaileek jokoari buruzko informazio asko argitaratu dute. Ginkanaren memorian, jokalariei bidalitako mezuak, froga fisikoetan erabilitako txartelak, sortu duten material grafikoa eta jokalariek lortutako emaitzak azaltzen dira besteak beste. Dokumentua hemen dago eskuragarri: euskararen-ginkanako-memoria.pdf (7 MB) euskararen-ginkanako-memoria.odt (10 MB)  2012/12/24 - 00:50:10

Creative Commons-eko semaforoa

Azken asteotan Maite Goñirekin izandako hartu-emanari esker, orain dela urte batzuk sortu nuen Creative Commons-eko semaforoa hobetu daitekela jakin dut. Beraz, bigarren bertsio eguneratua argitaratzen dut gaur: Irudi originala Egin nuen lehenengoaren oso antzekoa da. Goreneko postuan, copyright murriztaileena dago. Gero Creative Commons-eko lizentzia ezagunenak datoz: CC BY-NC-ND. Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe lizentzia. CC BY-NC-SA. Creative Irakurri gehiago  2012/12/24 - 00:50:10

Nabigatu euskaraz