Josu Leokanne
Ezin erabagi erabagitzeko eskubidiaren aldeko nahixa
Eibarko Alkatiak (PSOE) blokeatu eiñ dau moziño bat, Euskal Herrixaren erabagitzeko eskubidiaren alde egitten zebana. Uko eiñ detsa testua eztabaidatziari. 2016/04/22 - 02:11:03
Eibar eta âEuskadi Ereduaâ
EAEko langabeziaren bilakaeratik urrun xamar dago Eibarko udalerrian ematen ari dena. Udal lidergoa behar dugu egoerari buelta emateko, gure Hiri Eredugarri honek etorkizunik izango badu. 2016/04/06 - 04:02:02
Amantala berdea
Astelehenean estreinakoz izan nintzen Udaleko Berdintasun Batzordean. Gizonezko zinegotzi gutxik parte hartu izan dugu batzorde horretan. Beti uste izan dut berdintasunaren aldeko lana eta borroka ez dela (edo ez dela izan behar) emakumeena soilik. 2016/02/05 - 08:14:01
Errebal, bullying eta Neverending Story
10 urteko bullyinga edo istorio amaiteziña dendari ta basarrittarreri. Azken txanpan gagozela siñistu nahixan. 2015/11/20 - 12:57:02
Ama, hoiei ze gustatzen zaie, Euskadi edo España?
Errepublika españolaren banderak Eibarren. DV 2012/04/14 Behin, umetan, bost bat urte izango nituen, dozenaka lagun ikusi nituen etxe parean Izquierda Unidako banderak eskuan. Aitari eta amari hori zer zen galdetu, eta partido politikoa zela. Eta nik, nire inozentziatik... - Ta hoieri ze gustatzen zaie, Euskadi edo España? Biak barrezka hasi eta "horreri, Mundua!!!" erantzun zidaten. Konzientzia politikoa eta identitatea eraikitzen ari nintzen hartan, faszinantea iruditu zitzaidan. Gerora jabetu nintzen euren banderek estatu eredu bat bakarrik ez, nazio bat ere ordezkatzen dutela. Nik ere badudala nazio bati lotutako identitate bat, eta badela posible nork bere herrian sustraiturik munduarekiko ikuspegi irekia izatea. Are gehiago... horrela egindakoa baino aportazio aberatsagorik nekez egin dakiokeela munduari. âI do not want my house to be walled in on all sides and my windows to be stuffed. I want the cultures of all the lands to be blown about my house as freely as possible. But I refuse to be blown off my feet by any.â (Mahatma Gandhi) 2015/03/05 - 17:03:03
Eibar KE, behar ez duen kapital-handikuntza egitera behartuta
Errege Dekretu baten ondorioz bere kapitala %408 handitzera behartu dute Eibar Kirol Elkartea. Lehen (edo Bigarren) mailatik 2.B mailara jeitsiko litzateke, lortuko ez balu. Dekretuaren helburua da morositateari aurre egitea, eta bere ondorioa izan liteke Espainiako Ligan eredu den talde baten jeitsiera. 2015/03/05 - 17:03:03
Euskarak itzulpena behar du Eusko Legebiltzarrean
Euskadiko alderdi sozialistako legebiltzarkideek pinganilloa erabiltzen dute Eusko Legebiltzarrean. Propiotzat aldarrikatzen duten hizkuntza ez soilik erabili ez, ulertu ere ez dute egiten. 2014/10/25 - 02:50:08
EITBk alderdiei eskeinitako denbora
EHBildu EITBk alderdiei eskeinitako denboraren datu partzial bat ari da sareratzen. Interesgarria da konparazioak egiteko, Iturbek zuzendari daraman denbora osoko datu guztiak elkartzea eta ondorioak hortik ateratzea. Datuak hemen, nahi duenak azter ditzan. 2014/08/19 - 05:51:02
EHBildu, postureo politikoa
LOMCEri buruzko Bilkura Monografikoa eskatu zuen EHBilduk Legebiltzarrean. Gaur izan da Bilkura, eta proposamen bakarra egin du: Ponentzia bat eratzea. Bilkurarik egin gabe eskatu zezakeen hori. 2014/08/19 - 05:51:02
Muturrak beti mutur, eta beti muturtuta
Dani Maeztuk Legebiltzarreko Erregelamendua hautsi du. Presidenteak hitza kendu dio hiru aldiz abisatu ondoren, eta EHBilduko legebiltzarkideek ospa egin dute. 2013/12/13 - 16:16:07