ugartetik

Just another WordPress weblog

UGARTEKO FESTAK 2011

Aurtengo festak ere gainean ditugu. Hemen behean aurkituko duzue egitarau osoa. Ostiraleko Herri Afarira joan nahi duenak aurrez erosi behar du txartela Ugarteko Goikoetxea-enean. 25 euro balio du eta honako hau izango da menua: -Urdaiazpikoa - Mondeju zopak - Mondejua - Ardi gixadua - Gazta eta menbrilloa - Lazotxoak - Kafe konpletoa Telefonoz enkargatu nahi izan ezkero Goikoetxea-eneako telefonoa honako [...]  2011/10/02 - 01:29:03

TALAI DANTZA UGARTEN 2011

Aurten ere ez dute hutsik egin Amezketako talai dantzariek. Inauteriertako igandean Ugartetik pasa ziren.  2011/03/09 - 03:22:01

FESTETAKO ARGAZKIAK.2010

Pasa berri dira Ugarteko festak. Dena primeran atera zen hego haizearen laguntzarekin. Honako argazki hauek atera genituen:  2010/10/09 - 23:45:04

UGARTEKO FESTAK 2010

Aurtengo festak ere gainean ditugu. Astezkeneroko bilerak martxan daude aspaldian, entseguak ere bai eta mondeju usaina ere iada badago. Hemen behean aurkituko duzue egitarau osoa. Berrikuntzen artean Bertso poteoa daukagu. Mus txapelketarik berriz ez da izango aurtengoan. Ostiraleko Herri Afarira joan nahi duenak berriz aurrez erosi behar du txartela Ugarteko Goikoetxea-enean. 25 euro balio du eta [...]  2010/09/22 - 22:32:02

BETIZUA J(O)AN DA

Beste behin ere primerako betizua jateko aukera izan genuen asteburu hontan Ugarten. Bistakoa da jendeari gustatu zitzaiola, izan ere kanalean 80 kilo zen betizua dena jan bait zen. Aurretik txorizoa ere nahi adina banatu zuten eta betizua laguntzeko ere letxua barra-barra. Ondorenean berriz gazta, lazoak, kafe konpletoa. Hortik aurrera ere zerbeza edo bakoitzak nahi [...]  2010/06/21 - 00:33:04

BETIZU JATEA 2010

Beste urte batez ere BETIZU JATEA antolatu du Ugarteko Elkarteko Batzordeak. Aurtengoan jango den betizua urriko festetako, larunbat gauen, herriko plazan min hartu zuen betizua izango da. Han zinetenok gogoan al duzue ze sustoa hartu zuen gizajoak? Prestatutako muntai guztia bertan behera geratu zen! Bazkaria interesatzen zaizuenontzat hona hemen xehetasun gehiago: EGUNA: EKAINAK 19, LARUNBATA ORDUA: EGUERDIKO 2:00-etan LEKUA: [...]  2010/06/08 - 04:08:03

EMAKUME EGUNEKO BAZKARIA. 2010

Aurten ere ospatu dugu emakumeon eguneko bazkaria. 25 lagun, zero urtetik laurogei ta arteko 25 eamkume bildu gara. Menua primerakoa eta giro ezin hobea. Hona hemen argazkiak:  2010/03/13 - 23:02:04

TALAI DANTZA 2010

Aurten ere ez dute hutsik egin Talai dantzariek. Urtero bezala , ihauterietako igande goizez pasa ziren Ugartetik. Guztiak talde berean ibili ziren, 26 dantzari Iratiren pegatina alkondaran zutelarik. Ederki astindu zituzten makilak soinujoleak lagunduta, hotzari aurre eginez. Ondorengo bi bideo hauten Ugarten egindako bi saio:  2010/02/18 - 11:48:20

GAZTAIN JATEA 2009

Udazkenaren erdi aldean gauden honetan badator aurtengo gaztain jatea egiteko garaia ere. Normalean gure ingurunean ospakizun, jai eta elkarretaratze gehienak jan-edanaren inguruan izaten dira eta oraingoa ere halaxe izango da. Aurtengoa jada 7. gaztain jatea izango da. Honako ohar hau banatu digu Ugarteko Elkarteko Batzordeak: Ohar honen bidez Ugartear guztioi jakinarazten dizuegu aurreko urteetako ohiturari [...]  2009/11/13 - 04:12:02

ABESBATZA EMANALDIA UGARTEN ERE.

Urteroko abesbatza lehiaketa sonatuaren garaian gauden egun hauetan, Ugarten ere izango dugu abesbatza emanaldia. Azken urteotan Amezketako Kultur Asteko egun batez ekitaldiak Ugarten izaten dira: musika emanaldia elizan eta ondoren afaria. Aurreko urteetan elizako emanaldian Alegiako Txintxarri abesbatza eta ARIMAZ taldea izan genituen. Aurtengoan Billabonako [...]  2009/11/03 - 13:07:06

Nabigatu euskaraz