Mutil euskaldun baten memoria beroak
Mutil gazte baten abentura beroak eta eroak, euskeraz eta zentsurarik gabe.
Vendo juguetes rotos
Gaur eskaintza berezia dut zuentzat. Bataila tarteko, zango bat eta eskuin besoa falta dituen berunezko soldadutxo bat dago salgai, merke merke. Baioneta ere besoarekin batera galdu zuen koittaduak. Galdetu Ikarotxogatik, bera baida hain itxura lastimosoa duen jostailu gajoa. Comments 2008/04/18 - 09:52:04
10 arte kontatu, zabaldu hegoak eta zatoz nire atzetik
Zeregin horretarako bizitza osoa edukiko banu ere, ezingo nuke argiago esan: http://hamargarrenean.blogspot.com/2008/04/egan.html Comments 2008/04/16 - 09:50:02
Lotan
I know just what your mama said Always misunderstood Gotta tell you something I saw it in your eyes I think I left your back seat And now it's always good I fell asleep from day And all the promises There's a lot of people That let their will to say I've got a lot of friends And they've got beautiful eyes That make my heart feel surprised And you notice it And that's the truth That's the truth Have me to you I shine along underneath your view I'll be the one To let you know when you've come undone I like the stars in the sky And watch the moonlight go by I've got a lot of friends Comments 2008/04/08 - 09:38:05
Don't wake me up. I'm dreaming about you!
Me gusta el contacto de las frías sábanas con mi cálido y delgado cuerpo. Me duele la polla de follar, pero me duele más el corazón de hacer tan poco el amor. Es lo que tiene ser un puto perdedor del amor, es lo que tiene ser un vividor de segunda. No elijo con quien acostarme, son ellas las que me eligen, siempre ha sido ha sido así y siempre así será. Son pocas las que lo eligen, y son muchas menos las que repiten. Dicen que no les gustan los corazones fríos, dicen que les gustan los exteriores duros, pero que los interiores duros no van con ellas. Bueno, no tengo nada que decir ante eso. No me despiertes todavía, por favor, que estaba soñando contigo. Comments 2008/04/08 - 09:38:05
Yankees go home!
Para que os quede bien clarito: "I HATE SAINT VALENTINE'S DAY". Maitasuna ez da erosten, maitasuna ezin da demostratu oparitxo kutre eta kursi batekin. Neregatik zuen egun txatxu eta opari guztiak popatik sartu ditzakezue. Maitasunak ez du egunik izan beharrik. Maiteminduen eguna ospatzea, maitemintzea beraren aurka doan jarrera da. (Ikarotxo dixit) Comments 2008/02/15 - 10:13:26
Ber-bidaiatzen
Egunero bezala, gaur ere trenean itzuli naiz lanetik etxera. Geltokian, asko saiatu naizen arren, ez dut atzoko kontakizuneko protagonista izan zen emakumea ikusteko aukera izan. Trena iritsitakoan bagoian sartu, eta bete xamarra dagoela ohartu naiz. Aukeratzeko leku gehiegirik ez dagoenez, leihoaren ondoan dagoen leku bakarrean exeri naiz, gogoko dut leihotik begira joatea trenean. Agure bikote sinpatiko batzuen parean esertzea tokatu zait. Emakumea erdi lotan doa eta senarra dirudienaren sorbaldan apoiatzen du bere burua, ez erortzeko. Nik nire mp3 aparatua atera eta Kuraia-ren doinu gogorrekin nire burbujatxoa sortzen hasi naiz leihotik zelai berdeak ikusten ditudan bitartean. Bigarren kantua amaitzear zegoela, gizonak emakumea iratzarri du iristear daudela esanez, eta minutu bat beranduago geltokian jeitxi dira trenetik, ni irribarre batez agurtu ostean. Orduan agertu da atzoko emakumea, atzo bezain lirain eta sensual sartu da bagoian, gaur bere bizikleta barik. Aurreko geltokian jende asko jeitxi ostean leku libre asko dagoen arren, agureek utzitako lekuan eseritzea erabaki du, nire aurrean alegia. Irribarre batekin egin dit ongietorria, ni apur bat lotsatu eta koloreak igo zaizkidala nabaritu dut orduan,baina beste irribarre antzeko batekin erantzun ahal izan diot. Nire musikarekin jarraitzen dut, baina berak eskuarekin zangoa ukitu dit, zerbait esan nahi balidake bezala. Kaskoak kendu eta bere hitzen zain geratu naiz. "Zu Ikarotxo zara,ezta?". Nire koloreak indar handiagoz igo dira dagoeneko tomateak diruditen nire bi masailetara. "Beno, bai esan beharko. Nola dakizu?" "Zure atzoko post-a irakurri nuen, asko gustatu zitzaidan. Milesker nitaz idazteagatik", aldi berean bene-benetakoa eta maltzurra den irribarre txiki bat somatu dut bere ezpainetan. Zer erantzun ez dakidala 5 segundu gelditu naiz. Nire geltokira iritsi aurretik dagoen tunelean sartu da orduan trena, horrekin batera bagoiko argiak itzali dira, ez da ezer ikusten...Tuneletik ateratzear gaudela itzuli da argia. Aurrera begiratu dut, eta emakumeak gizonaren sorbaldan apoiaturik jarraitzen du. Iritsi da nire geltokira trena. Biharkoa beste egun bat izango da, izan beharko... Comments 2008/02/07 - 02:03:14
Bidaiatzen
40 urte izatetik urrun ibiliko ez bada ere, oraindik betegabeak dituela esango nuke. Ez da batere itsusia, nahiko polita dela esango nuke nik, urteak alperrik pasatzen ez badira ere. Marroia argia da bere ilea, nahiko motza darama, begi urdinak, aurpegi dotore eta sudur erakargarriak, argal xamarra eta zango politak antzeman daitezke bakorean azpian. Ziur duela 10-15 urte mutil denak ero-ero zituela bere gonaren atzetik. Oraindik ere baten bat bai, ziurrenik. Trenean sartu aurretik gure begiradak lehen aldiz gurutzatu badira ere, ez dugu hitzegiteko aukerarik izan. Orain parez pare dut eserita, nire aurreko jezarlekuan. Begiak "nobela arroxa" horietako baten itxura duen liburutik apenas altxatzen ditu. Noizean behin ordea, bere bizikleta berak utzitako lekuan, bagoiaren hasieran, dagoen begiratzeko bere begi argiak agerian uzten ditu, babesik gabe. Ni leihotik lelo aurpegiarekin begira nagoela aprobetxatuz, niri begiratzen didala suma dezaket. Berak lerro interesgarriak diruditenak irakurtzeko begirada jeistean, nik bera goitik behera begiratzeko aprobetxatzen dut. Badakit irakurtze plantak egiten ari bada ere, nire zozo aurpegi somatzeko kapaza dela. Emakumeak oso onak dira bi gauza batera egiten, baita antzerki lanetan ere. Iritsi da trena nire geltokira, jezarlekutik altxa eta bera bigarren aldiz begira dudala aprobetxatuz "Bihar arte" esan diot, berak irribarre egin, eta "Berdin" bat erantzun dit. Biharkoa beste egun bat izango da, hala behar luke behintzat... Comments 2008/02/06 - 01:02:24
I'll return soon
Bai bai, badakit, abandonatu xamar izan zaituztet. Ziur baten batek faltan bota nauela, eta hala ez bada, berarentzat okerrago, jiji. Buruan gauza gehiegi bueltaka eta ezin 10 minutu hartu nire post zozo horietako bat idazteko, aynssssss. Adinaren gauzak izango dira? Larria da nirea, sendagile jauna? Ezetz espero dut. Patxo pila bat denontzat. Laister naiz bueltan! Comments 2008/02/05 - 00:01:49
Jendeak oso gusto arraroak ditu
Portada hau ikusita, komiki liburu honek barruan zer gordetzen duenaren jakin-mina sortu zait. Zuei ez? Ni al naiz hemen arraro bakarra? Ez du detailerik falta (beti bezala platanoak eta azenarioak presente). Mesanotxe gainean dagoen, familia zoriontsu honen argazkiak, gauza asko argitzen ditu. Comments 2008/01/24 - 12:49:21
Mitologiaren oihartzunak
- Aiiiii Narciso, Narciso. Zergatik ez zaizu Eco gustatzen? - Neska politta da, baina zera baino tuntunagoa da. Ez ditu txorakeriak besterik esaten. - Baina zuk esandakoa errepikatu besterik ez du egiten eta... - Horregatik, horregatik. Narciso (Wikipedia) Eco (Wikipedia) Comments 2008/01/24 - 12:49:20