KATUOINAK.TV albisteak
FEDMEk antolatutako ikastaroak Benasquen 2008/07/11
-Autoerreskate ikastaroa eskaladan Noiz: Uztailak 15-18 Non: Benasque Antolatzailea: Espainiako Goi Mendi Eskola Helburua: Autoerreskateko maniobrak burutzen ikastea eskalatzailearen materialarekin eta kanpoko laguntza errazteko baliabideak ezagutzera ematea. Baldintzak: Bosgarren gradua menperatzea. FEDMEko litzentzia Iturria: fedme.es -Eskalatzeko ikastaroa Noiz: Uztailak 21-25 Non: Benasque Antolatzailea: Espainiako Goi Mendi Eskola Helburua: Hornituta dauden bideak modu autonomoan kateatzea Baldintzak: Eskaladako oinarrizko ezagutza. FEDMEko lizentzia. Iturria: fedme.es 2008/07/11 - 09:38:07
Munduko Kopako 2. proba asteburuan: Chamonix 2008/07/11
Txinako proba irabazita, Tomàs Mràcek faborito moduan abiatuko da 200 eskalatzailek Chamonixen jokatuko den zailtasuneko eta abiadurako Munduko Kopako 2. proban parte hartuko dute. Antolatzaileek nazioarteko beste txapelketa batzuetarako erreferentzia bilakatuko den bi hormaz osatutako egitura berria ezarriko dute. Mràcek faboritoa Txekiarra Txinan garaipena eskuratuta faborito moduan abiatuko da Frantziako lehian. Gainontzeko parte-hartzaileen artean baten bat nabarmentzea zaila den arren, gazteenen ibilbideari arretaz begiratu beharko diegu. Patxi Usobiaga egungo txapelduna ere gertutik jarraitu beharko dugu, erregulartasunez jarduten duen kirolaria baita. Ramón Juliánek ere Txinan izandako zorte txarraren ondoren, sasoi onean dagoela erakutsi nahiko du Chamonixen. Jorg Verhoeven, David Lama eta Frantziako ordezkariek ere gogotik lan egiteko prest daudela erakutsi dute. Hitzordua, uztailaren 12 eta 13an izango da, Alpeetan. 2008/07/11 - 09:38:07
Euskal Herriko Camping Elkartearen bidaiak: Bulgaria, Errumania eta Andorra 2008/07/10
Noiz: Uztailaren 14tik 26ra Nora: Bulgaria eta Errumania Noiz: Abuztua Nora: Andorra 2008/07/10 - 09:34:01
Alpeetara eta Atlasera bidaia abuztuan 2008/07/10
Oargi Mendi Elkartearen irteera Noiz: Abuztuaren15etik 24ra Non: Alpeetara eta Atlasera (Maroko) 2008/07/10 - 09:34:01
Gasteizko Mendi Taldeak Kroaziara bidaia antolatu du 2008/07/10
Noiz: Abuztuaren 9tik 24ra Nora: Kroazia Informazio gehiago: 945 25 03 54 2008/07/10 - 09:34:01
Adam Ondra bide onetik 2008/07/10
Adam Ondra Txekiarrak Alibaba kateatu du zortzigarren graduko beste bi biderekin batera 15 urteko eskalatzaile gazte honi ezin zaio gehiago eskatu. Adam Ondrak Alibaba eskalatu du, zortzigarren mailako 8 luze dituen bidea. Ia bistaz kateatzea lortua du, baina zazpigarrenean erori egin da. Erronka gehiago Alibaba bideari ekin aurretik, txekiarra Schleier Wasserfall eskolara joan zen eta bertan Reality check eta Resistance , (8c+ eta 8b+) osatu zituen. Orain arte, Ondrak 8c+ zailtasuneko 25 bide eskalatu ditu. 2008/07/10 - 09:34:01
Errekor berria The Nose bidean 2008/07/09
Hans Florinek eta Yuji Hirayamak Huber anaien testigua jasota, pareta mitiko honetan balentria lortu dute. The Nose bidean urtero abiarazten dituzte erronka berriak, baina helburu hori lortzea gutxi batzuen esku dago.Yuji Hirayama japoniarraren eta Hans Florine holandarraren kasua da hau. Joan zen uztailaren 2an, erlojua 2 ordu, 43 minutu eta 33 segunduan gelditu zen. Huber anaiek baino minutu bi gutxiago behar izan zituzten. Japoniar eta holandarraren hirugarren saiakeran gertatu zen Yosemiteko horma ezagunenean. Aurreko denborak: 1991 Andres Puhvel eta Hans Florine Marka berria 6:01 1991 Dave Shultz eta Peter Croft 4 ordu eta 48 minutu 1992 Peter Croft eta Hans Florine 4 ordu eta 22 minutu 2001 Timmy Oneil eta Dean Potter 3:59:35 2001 Jim Herson eta Hans Florine 3:57:27 2001 Timmy Oneil eta Dean Potter 3:24:20 2007 Alexander eta Thomas Huber 2:45:45 2008 Hans Florine eta Yuji Hirayama Hans eta Yujik errekor berria 2:43:33 2008/07/09 - 09:30:03
Bereziartu eta Otegik La Zaratrusta librean kateatu dute 2008/07/09
Josune Bereziartu Zaratustran Josune Bereziartu eta Rikar Otegik beraien buruei ezarritako helburuak betetzen jarraitzen dute. Oraingo honetan Ordesan kokatutako La Zaratrusta eskalatu du bikote gipuzkoarrak. Rikarrek bistaz osatu du bidea eta ondoren, Josune Bereziartuk flashean. Bikote honek aspaldian buruan zuen erronka betetzea lortu du. 2007an, Rikarrek eta Josunek bidearen azken bi zatiak osatu zituzten. Horaingoan berriz, ibilbide osoari ekin diote. Zaratrusta aukera anitzeko bide klasiko bat da. Aukeratu dutena Pou anaiek 2007ko irailean Manu Córdova eta Mikel Zabalzaren laguntzarekin zabaldutakoa da. 2008/07/09 - 09:30:03
Anna Stöhr eta Kilian Fischhuber Boulderreko Munduko Kopako irabaleak 2008/07/08
Natalija Gross Mountabaneko proban Dmitry Sharafutdinov eta Noguchi Akiyo nagusitu ziren Boulderreko Munduko Kopak badu jaberik. Kilian Fischhuber eta Anna Stöhr austriarrek irabazi dute txapela, Montaubaneko (Francia) azken proban ez dizdiratu arren. Bi eskalatzaileek sailkapen orokorrean gainontzeko eskalatzaileei hainbat puntuko aldea atera diete aurreko lehietan eta horrek azken proban lasaitasunez jokatzeko aukera eskaini die. Sharafutdinov eta Noguchi, irabazleak Montaubaneko proban Dmitry Sharafutdinov errusiarra eta Noguchi Akiyo japoniarra nagusitu ziren. Finalaurrekoetan seigarren eta laugarren postuan sailkatu arren, finalean beraien maila erakutsi zuten. Munduko Kopako irabazleak zazpigarren eta zortzigarren postuan gelditu ziren. Estatuko ordezkariei dagokionez, Sara Aicart 32. postuan sailkatu zen eta Marco Jubes 27. postuan. Gizonezkoak 1. Sharafutdinov Dmitry (Errusia) 2. Gelmanov Rustam (Errusia) 3. Lama David (Austria) 4. McColl Sean (Kanada) 5. Hori Tsukuru (Japonia) 6. Moroni Gabriele (Italia) 7. Fischhuber Kilian (Austria) 8. Pouvreau Gérome (Frantzia) 27. Marco Jubes (Espainia) 45. Arturo Campos (Espainia) 63. Ignacio Fuertes (Espainia) Emakumezkoak 1.Noguchi Akiyo (Japonia) 2. Abramchuk Yulia (Errusia) 3. Gros Natalija (Eslovenia) 4. Lind Angelica(Suedia) 5. Saurwein Katharina (Austria) 6. Galliamova Anna (Errusia) 7. Caprez Nina (Suitza) 8. Stöhr Anna (Austria) 32. Sara Aicart (Espainia) 2008/07/08 - 09:25:07
Ramón Juliánen bederatzigarren graduko zortzigarrena 2007/07/08
Ramon Julian Kataluniarrak Gancho perfecto errepikatu du Margalefen Txapelketa sasoian eta sailkapen apal baten ostean, Ramón Juliánek gorenengo mailako zailtasundun bidea kateatu du Margalefen. Juliánek bederatzigarren graduan osatzen duen zortzigarren erronka da. Horrela, Munduko Kopako lehenengo proban izandako atsekabeak alde batera uztea lortu du. Gancho perfecto , Chris Sharmak prestatutako bidea da La Finestra eskolan (Margalef). Gainera, Munduko Txapeldunak Sarganta Aquiles bistaz kateatzea ere lortu du (8a+). Hurrengo probarako pizgarria Arrakasta honekin, Ramonek Munduko Kopako hurrengo proba aurrez aurre izango du Chamonixen asteburuan. Ramoneten beste lorpen batzuk Esclatamasters (9a, Perles) M. Alba (9a) La Rambla (9a+) Victim del passat (8c+). Sarganta Aquiles 8a+ bistaz 2008/07/08 - 09:25:07