Baby lo on era uzten

Madalen kapitaina

San Isidrotik Madalenara, Yogatik Ama Virginara, Jaungoikoak ekarri, Sorginak eraman. "Oso erakargarria zara"tik "ez nauzu betetzen"era. 70 egunetan, bizitza bat. 2 hilabete eta 10 egun, ZER da aldatu dena? Bi kilo, bai, Horrenbesterako ote da? Hori al da desioaren hari mehearen pisua? Nik ez ditut gizonak salbatzen. Nik ez ditut gizonak abandonatzen. Eutsi egiten dut, kapitain onaren gizan, untzia hondoratzean, azkena onik atera arte. Gero lehorrean... Gero, lehorrean... beta bada... eta denean, zaplasteko bana ematen diet, jasotako tentsioaren ordainetan, ordain merkea, bizitza salbatu (eta erazi) ostean.  2011/07/22 - 08:27:03

Ni-kia

Ni.kia ni.keriaz pustutako nia. Behar izana betetzen denean asetzean ni.tasuna egiten da heldu. Behar izana betetzeko ahaleginak huts egiten duenean ni.keria egiten da pustu, pendiente gelditu denaren seinale. Arantzak pus.tutakoa, behin edo behin, beharko da hustu. Zahartzaroa: arantza pendienteak ateraz, hustuz osatu/sendatzeko alperkeria.  2011/07/22 - 08:27:03

Air.puag!

Zeure buruaz beste egin eta zulo beltzean dzanga! amorruak piztuta sutan ziztu bizian amiltzen zoazela, etzan egiten naiz gorpu, epel, luma, tripaz gora amiltzen airbag pusgarri, erabat hustu arte, erabat hustu arte. Arrak hartu, emeak eman. Arrak xurgatu, emeak askatu. Emeak jin, arrak joan. Harrek jan arte, harrek jan, artean.  2011/07/22 - 08:27:03

CatalanRevolution

Collage-saltsa bat egin dut Vicent Partal , Vilaweb.eko zuzendariaren eta Iker Aranburu , Berriako analistaren artikulo biko zatiak hartuta. Bada protesta mugimendu bat eta kritika bat... Arnasten dugun airea bezain beharrezko ditugunak... Arrazoiak... - Langabeziara bideratutako belaunaldi oso bat, trebatuenak. - Sistema ekonomiko ezmoral bat, mozorrorik gabe aurpegi lazgarriena erakutsi duena. - Urrundutako politika bat, behin eta berriz errepikatzen dena.(*) Eta baita - Europako ezein herrialdetan egitera ausartu ez diren moduko mozketak ere. (**) (*) Oso zail du Haserretuen protestak politikaren norabidea aldatzea. Batetik, Kataluniaren kasuan, inguruan dagoen gobernu indartsuena dutelako, CIUk alde handiz irabazi zituen, guraizea beldurrik gabe erabili duen arren, maiatzeko udal hauteskundeetan berriro garaile. Gehiengo isilaren babesa . Bestetik, mezu bat iristen zaie agintariei, finantza merkatuena: "Gure dirua nahi baduzu, gure baldintzak bete beharko dituzu". (**) %23 gutxiago Nekazaritza eta Ingurumen Sailari ; %15,6 kulturari; %7,4 Hezkuntzari; %6,5 Osasunari %32 gehiago zorraren ordainketari. Herritarrok gara aberastasuna sortzen dugunak. Zergatik ez dugu esaten? "Gure aberastasuna nahi baduzu, gure baldintzak bete beharko dituzu".  2011/06/30 - 18:56:03

Ar-eme sutsu, zintzo eta aske

Valledupar (Colombia)ko vallenato munduan hitzak gehienetan penagarriak badira ere, eta jarrerak zer esanik ez! musikak ahora zapore erromantiko gozoa erakar diezagun... Faltan botatzen dut arraren bizigarri ta bihotzberatasun hori. Ezin izan gintezke ar-eme sutsu, zintzo eta aske aldi berean?  2009/12/11 - 02:23:02

Bio.terrorismoA

Datu erabat zientifiko, dokumentatuak. Bio.terrorismoAren azalpen ulergarria. Osasun Publikoan doktorea den Montserrateko TERESA FORCADESek, GRIPE A ren kontuan goxo eta sendo jotzen du. Sinesgarritasun osoa duen bideoa. Makillajerik ez daramalako, agian?  2009/10/07 - 10:58:02

Putero

"Zer dago Mendebaldeko gizon gazte baten buruan lotsa gabe kalearen erdian eskubiderik gabe bizi den eta hirugarren kategoriako hiritartzat hartzen den emakume batekin larrua jotzen diharduen bitartean?" SOS Arrazakeriak.eko June Fernandez.ek idatzen du DEIAn, EL PAIS.ek Bart.ze.lo.ona.ko sexu argazki gordinen kontura. Emakume "batekin" larrua jotzea kategoria da. Larruen arteko energia dantza, gozamen eta olgeta, jolasa. Beste hau, prostituten %90 etorkinak direnean, dirua eta beharra tarte, emakume "bati" larrua jotzea da.  2009/09/17 - 10:56:02

Attends. Udak berea egin du.

Sir Edward.ek Paris.en Attends jotzen zuen Quai.ko museo atean. Etzan egin nintzen, jan egin zenuen bitartean. Ez dut pasioa ez beste jakirik nahi. Abentura honetan hilko banaiz ere udarak sua du muin haragizko etxe honetan lur ta loi harro, samur. Bihotza ez ezen gorputz osoa ere bijjortu dut. Attends. Udak berea egin du.  2009/07/14 - 12:52:06

Tibet..eko intxaurrak

Tibet.era joan zaigu idazlea, Korta-Zahar.en hurratsei jarraiki, korta zaharreko lanen ihesi. Tibeten dana da hobea. Independentzia aldarrikagarriagoa. Manifestariak meditatzaileagoak. Haurrak adoptagarriagoak. Gaixoak coolagoak. Ai, Tibet, Tibet... Tibet.eko intxaurrak hamalau; gerturatu eta lau. Baina, hala ere, zenbat eta hurrunau errezau.  2008/10/09 - 00:37:02

Freebatasuna

Gaurko egun batez hitz bakarra darabilt: freebatasuna. Lehenengo Batasunakoak eraman zituzten... baina ni ez nintzen Batasunakoa. Gero Lehendakaria eraman zuten baina ni ez nintzen PNVkoa. Orain nire bila datoz eta ez da inor gelditzen jada. Freebatasuna.  2007/10/06 - 00:24:16

Nabigatu euskaraz