(titulua)

goierrikohitza.info

&&dto.postActionParameter.token.adLoaded;&&cafEl;&>&&status.adult;&&status.adult;&&&as;&gc;&ec;&&dto.rls.length;>&&dsb;<&&cafEl;&&dto.contentType;&&dto.contentType;>&&typeof;

Boada diputadu, bikain!

 2009/06/30 - 05:37:02

Ez onartu eta ezta ere aitortu.

Espainolak beraien Lehendakaria lortu dute. Ongi. Talde eta alderdi politiko abertzaleek Patxi Lopez eta bere gobernuarekiko zein iritzi eta jarrera izango duten berdin zait eta ez zait ajola, alegia, bost piper. Nik Patxi Lopez Lehendakari bezala ez dut onartzen eta ez diot autoritaterik aitortzen Gernikako Juntetxean Tejeroren piurak zituen sardinzar bibotedun bat sartzen ikusi dut eta! Amos, no me jodas!! Iraingarria!!! Gora Euskal Herria/Euskadi askatuta!! Redios!!! Maiatzaren 9ko eguneraketa: Lagun baten bitartez Facebooken bueltaka dabiltzan argazki pare bat luzatzen dizkizuet. Qu Powered by b2evolution .  2009/05/12 - 05:12:02

PriestFeast Donostian... zenbat zahartu garen!

Bufff denbora ez da alperrik pasatzen. Anoetako belodromo mitikoan makina bat kontzertu ikusitakoak gara etxean: Whitesnake 1990an, Metallica 1992an, BlackSabbath eta Slayer 1998an, Megadeth 1992 eta 1995ean, Pantera 1991 eta 1994ean, IronMaiden 1990 eta 1992an, CorrosionOfConformity 1995ean urteak ziren ohiko formato metaleroko kartel bat aurkezten ez zena belodromoan, aretoko sarreran hori zen entzuten zen komentarioa: bazen garaia! Kontzertua bikaina izan zen, 50 ren truke, izan beharko! Testament fiera batzu dira zuzenean, 1989tik jarraitzen baditut ere, ez nituen sekulan zuzenean ikusi ta kriston egurre sartu zuten naiz eta soinu kaskarra izan. Megadeth aldiz, disfrutatu banuen ere, Dave Mustaine betiko anormala izaten jarraitzen du. Taldekideek bikain, Dave pattal. JudasPriestena aldiz, la pera izan zen. Rob Halforden ahotsa espero nuen baino hobeto egon zen eta espektakuloa bikaina izan zen. Kontzertuaren ia amaieran publikoarekin batera operako saio horiek berarentzako gorde izan balitu hobe, baina orokorrean oso, oso kontzertu txukuna eman zuten: Electric eye, Breaking the law, Hell bent for leather klasikoak jo zizkiguten!! 22.30etan hasi eta 00.10etan amaitu zuten, jarraian etxeko buelta aparteko nobedaderik gabe. Argazki eta bideo gutxi batzu jarriko ditut post honetan, argazki set osoa Argazkiak.orgko nire kontuan ikusgai dituzue zuen gozamenerako. Powered by b2evolution .  2009/03/17 - 04:46:03

Lazkao.

 2009/03/03 - 04:41:02

Tayuta+Kokein+Layo Raser... woowww.

Festibal potentea Beasaingo Gaztetxean, japoniar ezezagun batzu, Tayuta , Kokein eta Layo Raser . Afrobeat lasaia gustokoa badezute, Tayutarekin gustora jardungo zarete: Ruperren Aspaldian eta Metallicaren Creeping Death abestiaren introa jo zutenerako ez dago gaizki taldea ;-) Jarraian Kokein. Beraiek ikustera gerturatu nintzen, ez det ukatuko. 2006ko Ordiziako festetan jo zutenetik ikusi gabe nituen ta orduan bezala, gozatua izan zen Gaztetxean jo zuten saioa: Egurre, egurre eta egurre. Zaloak ahotsa zertxobait kaskatuta zeukan, baina hala ere bere xarma ez zuen galdu. Lotuta Egon Arren eta Mundu Margotu Berri Bat CDak erosteko aprobetxatu nuen. Gauza kuriosoa eta polita: Kokeinen azkeneko diska Creative Commons lizentzia batean atera dute: by-nc-sa . Ta Layo Raser. Banekien Rayo Laser edo antzeko izena zuen talde bat bazela, ah! Layo Raser, hitz joku polita, blog honetan ohituta gauden bezala ;-) Espontaneo bat ere abeslari piurak egitera igo zitzaienekoa. Elena, Jon ta Fortun. Abeslaririk ez ta zapatilla: Punk-HC heavy ikuttuarekin abesti basatiak. Joder, lehen aldia zen entzuten nituela ta a ze zortea kalabera hauek ezagutzeko Amaitu zutenean Jonekin animo hitz batzu eman nizkion ta CDa salgai zutela aipatu zutelarik, berau erosteari ekin nion. Saltzaileak LayoRaser-eko CD, kamiseta eta txapa bat 10 ren truke eman zizkidan. Horrela bai, ea martxoan Testament, Megadeth eta Judas Priest ikusten ditudanean berdin portatzen diren!! CD zorroak bi CD ditu!? eta beraiek ere Creative Commons lizentzi baten pean atera dituzte. Kasu honetan by-nc-nd . Biba zuek!!! Powered by b2evolution .  2009/02/10 - 01:35:02

Jende honek zer erretzen du?

 2009/01/26 - 23:30:11

Etxe okupatu baten desalojoa... zuzenean eta gaur goizeko 9.30etan!!!!!

 2009/01/26 - 23:30:11

Bide Ertzean Tolosako Leidor aretoan.

Berandu bada ere, aurreko urtarrilaren 16an Bide Ertzeanek Tolosako Leidor aretoan emandako kontzertuaren aipamen laburra egin nahiko nuke. Kontzertuaren aurreko asteetan jakitera eman zen bezala, taldeko mutilek zuzeneko CD eta DVDa grabatu zuten eta kontzertuan ikusi genuenagatik: eszenategiko prestaketa, irudiak, proiekzioak , ekitaldi oso, oso txukuna prestatu zutenik ez dago ukatzerik. Hogeitabat abesti, akustika itzela, Leidor lepo beteta kriston saioa!! Kontzertuan 2. ilara egoteko aukera/zortea izan genuen eta bertatik 399 argazki hartzeko aukera izan nuen eguberritan erosi dudan kamera berriarekin. Antolatzaileei eta taldekideei eskerrak eman nahi dizkiet argazkiak hartzen uzteagatik. Zinez. Argazki guzti horietatik post honekin batera jarri dudana da publiko egin dudan bakarra, hala ere, denbora hartzen dudanean itxurosoenak Interneten eskuragarri jartzeari ekingo diot. Powered by b2evolution .  2009/01/26 - 23:30:11

Ze arraio: blogekin jarraitzen dut!

Ia zazpi hilabete blog hau zein Blogak.com plataforman dudana abandonaturik izan ondoren, berriro martxan hasten naiz. Fase berri honen ildoak nondik joango diren jakiteko, azpikaldeko bideoa dezute adibide gisa. Has gaitezen bada. Powered by b2evolution .  2009/01/12 - 21:26:01

Diario Vascoko argazki bildumaren hornitzaileak: Herritarrak.

Gure egunerokotasunean argazkigintzak erabateko arrakasta duenik ez dago ukatzerik. Erabiltzaileak bere oporretako, lagunen edo bizitokiaren argazkiak on-line alojatzeko dozenaka zerbitzu aurkitu ditzazke: PhotoBucket , WebShots , Flickr edo gure gertuko inguruan Argazkiak.org eta Nirudia . Argazkigintzak erabiltzaileongan duen arrakasta ikusirik, Diario Vasco egunkariak lehiaketa ezberdinak eskaintzeari ekin dio azken urte hauetan. Lehiaketa hauetako batzu aipatzearren, iazko Las 20 maravillas de Gipuzkoa , Etxeko Polita eta oraintxe bertan martxan duten Nieve en Gipuzkoa aipatuko nituzke. Azkeneko hau aste honetan izan den elurtearen inguruko argazkiak biltzearen ingurukoa da. Las 20 maravillas de Gipuzkoa delako lehiaketara aurkezturiko hamabi argazki aldiz, 2009ko bere egutegia publikatzeko erabili ditu Diario Vascok. Diario Vasco bezalako enpresa pribatu batek bere bisitariei pizgarriak eskeintzea normala bada ere, erabiltzaileengan ain normala ez den jarrera bat somatzen dut: Erabiltzailearen sorkuntza den argazki baten eskubide GUZTIAK, aipamena ezik, enpresa pribatu bati musutruk eskaintzea. Zeren, lehiaketaren baldintzetan modu zuzen batean agertzen ez bada ere, erabiltzaileek lehiatzeko bidaltzen dituzten argazkiek, DiarioVascoren jabetza izatera pasatzen dira automatikoki. Lehiaketen erabilpen arauek horren inguruan hau diote: 11. Todos los derechos sobre el concurso Etxeko polita son propiedad de Digital Vasca S.L.U. DiarioVascoren jabetza izatera pasatzen diren hunetik, Vocento taldeko erabilpen arau eta baldintzetara atxikitzen dira automatikoki. Horren ondorioz aurrerantzean berauk erabiltzeko inongo askatasun edo aukerarik ez dagoelarik erabiltzaileon aldetik. Je! Argazki horietakoren bat Wikimedia Commonsera igotzeko asmoa izango balu norbaitek, ahaztu dezala aukera hori. Ta zein alternatiba egon daitezke erabiltzaileon eskuetan? Zure seme-alaba baten argazkia mundu guztiarekin partekatu nahi baduzu eta argazkiaren gainean zure eskubide batzu gorde nahi badituzu, badira DiarioVascok eskaintzen dituen zerbitzu estua baino askoz hobeak. Nik hiru aipatuko nituzke: Flickr, Argazkiak.org eta Nirudia. Dagoeneko oso ezaguna den Flickr.com zerbitzu erraldoiak argazki bat lizentziatzeko garaian aukera anitzak ematen dizkio erabiltzaileari: All Rights Reserved lizentzia itxitik hasi eta Creative Commonsen sei lizentzi ezberdinetaraino . Nire iritzi apalean, erabiltzaile baten jabetza eskubideak hobekien bermatzen dituen lizentzia eta aldi berean bere hedapena modu aske baten ziurtatzen duena Creative Commons by-sa da. Alegia, aitortza eta lizentzia berberarekin partekatzen ahalbideratzen duena. Blog honen edukietara atxikitzen zaiona da eta Wikipediaren lizentziarekin bateragarria da. Arestian aipatu dudan Argazkiak.org zerbitzuak CC-by-sa lizentzia baino ez du eskaintzen , Nirudiak aldiz, aukera zabalagoa du . Bi zerbitzu hauek euskaraz dituzte beraien interfazeak eta bikain funzionatzen dute. Amaitzearren. DiarioVascok oparitu dezaken edozein goxoki ekidin eta gure argazkiak arestian aipatu ditudan TAJUZKO zerbitzuak erabiltzea aholkatuko nioke irakurleari. Aukera faltagatik ez da izango. Powered by b2evolution .  2009/01/12 - 21:26:01

Nabigatu euskaraz