Ahotsak: Albisteak
Ahotsak.eus Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea
Kandelario Eguna
Otsailaren 2a Kandelario Eguna da, hainbat errito edo usadioren eguna. Batez ere kandelak bedeinkatu izan dira larrialdi egoeretan txar guztiak aldendu asmoz. Otsail hasiera honetan ugari dira ohitura eta sinesmen egunak. Otsailaren 2an Kandelario, 3an San Blas eta horien ostean Santa Ageda bezpera eta Santa Ageda Eguna. Euskal ohitura zaharra dugu otsaileko bigarren egun honetakoa: elizara joatea kandelak bedeinkatzera. Kandela horiek beraien etxea eta ondasunak babesteko ezinbestekoak ei ziren. Batez ere larrialdiren bat zutenean edo trumoia, ekaitza edo horrelako gertakari arriskutsuren bat hurbil sentitzerakoan. Mikaela Urkola (Larraul, 1925) Hala ere, herri bakoitzak beti izan du bere izaera edo berezitasuna eta ospakizun hau ere ez da toki guztietan modu berean ospatu izan. Ordizian, adibidez, "elizan sartzeko eguna" izaten omen zen. Zeri deitzen ote diote horrela? Hemen Joxepa Urkiolak kontatutakoa: Joxepa Urkiola (Ordizia, 1934) Beste toki batzuetan egun hau izaten zuten Inauteri edo Aratoste hasieratzat; izan ere, ordutik aurrera onartuta zeuden marro jantziak zein eskeak. Gernika-Lumon beti izan dute bedeinkatutako kandelak piztuta kalerik kale kantuan joateko ohitura, baita gaur egun ere Josefina Usatorrek dioskun legez: Josefina Usatorre (Gernika-Lumo, 1933) 2017/02/20 - 02:44:03
" Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak " aditu tituluan, Ahotsak proiektua aurkezten
2017/01/31 - 01:36:02
Ean eta Mutrikun elkarrizketatutako lekukoei omenaldia asteburuan
2017/01/31 - 01:36:02
101 L proiektuaren webgunea prest!
2017/01/31 - 01:36:02
Agur Bitoriano Loiola " Ospas " trikitilariari
2017/01/31 - 01:36:02
Parada baserria, Polentinoseko dukeak ateratako argazkien artean
2017/01/31 - 01:36:02
Europako hizkuntza aniztasunaren foroa, Donostian
Europako hizkuntza gutxituak aztergai, atzo eta gaur Donostiako Kursaalean. Hainbat adituren esperientziak eta iritziak ezagutzeko aukera ari gara izaten. Atzo hasi zen Europako hizkuntza aniztasunaren foroa , eta gaur ere Kursaalean horixe da hizketagaia: Europako hizkuntzak. Nola lortu Europako hizkuntzak babestu eta biziberritzea? Zein da hizkuntza politiken egoera, hizkuntza gutxituei dagokienean bereziki? Europan 100dik gora jatorrizko hizkuntza hitz egiten baitira, eta horietako asko hiztun komunitate txikiek edo ofizialtasunik gabe. Badihardugu euskara elkarteko kideak ere forora etorri gara, Europako hizkuntzen egoera, erronkak eta kezkak gertutik ezagutzera. Eta oso interesgarria ari da izaten. Foroa DSS2016k eta Unesco Etxeak antolatu dute. Eta Europako hizkuntza gutxituak defendatzen eta sustatzen dituzten eragileak, erakundeak eta adituak batu dituzte. Guztira 30 aditu baino gehiagoren iritzia ezagutzeko aukera egongo da, bi egunotan . Atzo goizean luze jardun zuten Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloari buruz: noiz eta nola sortu zen, eta izan duen garapenaz zein eraginkortasunaz. Kontuan hartu behar da Protokoloa zehazteko azken kongresua Donostian bertan egin dela, aurten. Arratsaldean, berriz, hezkuntza izan zen hizpide: hezkuntza eleanitza, hizkuntza gutxitu bat tartean dela. Hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen, eta hainbat argi-itzal, aintzat hartzeko modukoak. Gaur goizean Hizkuntza gutxituen Europako Kartaren nondik norakoak eta Europako hizkuntza politika izan dira eztabaidagaiak. Betetzen al dira Europako Kartak hizkuntza aniztasuna babesteko ematen dituen aholkuak? Beharrezkoa al da hizkuntza politika bateratua Europan? Ba al dago horretarako borondate politikorik? Azken 20-25 urteetan eman diren aurrerapausoak aipatu dituzte, baina baita hutsuneak eta eragozpenak ere. Koordinazio flata eta estatu batzuetako politikarien borondate falta, besteak beste. Eta arratsaldean euskararen biziberritze prozesua eta Unescoren Munduko Hizkuntzen Atlas berria izango dira hizpide nagusiak. 2017/01/31 - 01:36:02
Angulak, haragia baino merkeago!
2017/01/31 - 01:36:02
Letra karaktereen banaketa euskarazko ahozko corpus batean
2017/01/31 - 01:36:02
Musikari gazteak elkarrizketatuta, " Gazte Gara Gazte " proiektuan
2017/01/31 - 01:36:02