(titulua)
You see this page because there is no Web site at this address.
elkarrentzat arrotz
Galeusca, ez dakienarentzat, gogaideen monologo ezin aspergarriagoen segida izan ohi da ( ), agiri eta adierazpenak gorabehera, urteetan zehar ezertan mamitu ez dena; nor bere etxera âniâ harrapoztuarekin itzultzeko balio izan duena tripa betearekin, esan gabe doa . Argi dago literatura mailan elkarrentzat ikaragarri arrotz izaten jarraitzen dugula. (Patxi Zubizarreta. Galeusca ahantziak, Argia, 2008-07-20) 2011/02/10 - 18:56:06
Gwadloupeyen doubout kont pwofitasyon !
Koldo Izagirre Laster eginen du hilabete. Frantzian baino %80 garestiago daukate gurina Guadalupen. Alabaina, Frantziatikako garraio gastuak %15 besterik ez dira. Gaur, otsailak 17, hogeita zazpi egun ditu Guadalupe uharteko herriak greban. Herriak, bai, orokorra baita lanuztea, sasieskola, bertan beherakoa. Ezinbestean orokorra, herria osatzen duten klase faborebakotuek ezin dutenez bizimodua atera. GWADLOUPEYEN DOUBOUT KONT PWOFITASYON ! Horixe da Guadalupe egun, kontsumo [...] 2009/02/17 - 18:17:04
Itzultzailearen nekeak, editorearen ardurak eta sarizale handiaren lanak
Koldo Izagirre Iaz Ulenspiegelen Elezaharra itzuli nuen, lan luzea berez, hizkera mailako zalantzak zirela kausa are luzeagoa gertatu zitzaidana. Ez dut uste aurkezpenetan eskertu nuenik EIZIEk eta Elkar-Alberdaniak nire motelarekin eduki zuten pazientzia. Bego hementxe aitortua, beraz, haienganako zorra. Ederra da patxadaz itzuli ahal izatea, abantaila horixe daukagu euskaldunok: merkatuak ez dauka presarik, ez gaitu itokarrean jartzen Jatorrizkoa [...] 2008/09/15 - 17:27:01
Beste Ivan Denisovitx batzuen egunak
Gorka Arrese Bihar ehortziko dute Alexandr Soljenitsin. Presaka bizi garenez, eta presondegiko kontuez aspertuta, ez dizkiot inori gomendatuko Gulag artxipielagoa edo Minbizidunen Eritegia mardulak, gomendatuko diot laburra: Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan. Joan deneko hogei urte honetan eskuraezina izan den liburu hauxe erakustegi guztietan edukiko duzue laster (horrelakoak gara editoreak). Bihar Alexandr Soljenitsin ehortziko dute, gaur Marina Petrella [...] 2008/08/05 - 13:54:07
idazle adiskideak
Ez zait ona iruditzen salbuespen ohoragarriak salbuespen kritikari eta idazleekin maiz ibiltzea, ezen, nahi edo ez, askatasun asko kentzen baitizu. Adiskidetasuna eta gustu literarioak nahastera behartzen zaitu, eta hori zinez da txarra. Adeitsua zarenez, badirudi gogoko duzun jendeari bere liburuak zoragarriak direla esatera behartua zaudela, eta ez da ona, ez haientzat, ez zuretzat. Inork egin [...] 2008/08/03 - 13:45:28
sariak soberan
Sariak erlatibizatu egiten ditut beti, etortzen badira ongi etorriak izan daitezela, baina, hemen, benetako irakurle zirkuitu indartsua balego, sariak soberan egongo lirateke. (Jokin Muñoz. Beterriko Liburua, 2008ko ekaina). 2008/07/30 - 13:23:03
politikoki zuzena
Oso zuzena da euskal irakurzaletasunaz arduratzea, baina ez dago kultur politikarik. (Mari Jose Olaziregi. Noticias de Gipuzkoa, 2008-07-07) 2008/07/07 - 16:46:05
idazle gazteak
Idazle gazteak kanpoko eredu nahiko barregarrietan murgilduta ikusten ditut. ( ) Mundu exotikoekiko lilura hori, adibidez, ez dut ulertzen. (Pello Lizarralde. Gara, 2008-07-06) 2008/07/07 - 16:46:05
idazle burgesak bezala
Ahalegin bat egin beharko genuke gauden tokitik kontatzeko eta iruzurrik ez egiteko. Kanpotik bezala ari gara, idazle burgesak bezala. ( ) Eta hori ikusten diet gazteei: maileguan hartutako bizitzak kontatzen dituztela. Topikoak erabiltzen dituzte pertsonaietan, istorioetan (Pello Lizarralde. Gara, 2008-07-06) 2008/07/07 - 16:46:05
bultzaka
Kanonizazio prozesu literarioaren atzean beti baldin badago indar bat bultza egiten, egungo egoera literario nahasia ulertu nahi badugu, hasi beharko genuke ere galdekatzen zein indar dagoen kanonizatzeko bidean dauden gure idazle potoloenen atzean bultzaka. Hau da, gure sistema literario nerabea ote da idazle hauek kanonizatzen dituena ala beste nonbaitetik (gurea ez den sistema indartsuago batetik, [...] 2008/07/01 - 14:49:04