.aitxu!

Sopelako euskara elkartea

Kanpainaren bideoa

 2015/10/16 - 13:07:04

Kirolean ere euskaraz kanpainaren bigarren urratsa abian da

Badakizu Sopelako kiroldegian jarduerak euskaraz ere eskaintzen dituztela? Ostiral honetan herriko plazan praktikatu ahal izango dituzu, zatoz arratsaldeko 18:00etan eta egin proba!  2015/10/07 - 13:02:02

Agro-ekologia gurean

 2015/04/28 - 12:08:06

Berbatxangoa, apirilaren 26an

Gehiago...  2015/04/21 - 12:54:06

Argihizkiak 2015

Argazkietan oinarritutako testu laburren IV. ArgIHIzkiak lehiaketa Zer da? ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, “fotografia” hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Nortzuk gara antolatzaileak? Egizu Getxo Euskaldun elkartea eta HIRUKA komunikazio-taldea. Nortzuk dira laguntzaileak eta babesleak? Aitxu, Berbots, Bizarra Lepoan, Leioako Berbalagun, Berangoko Udala, Getxoko Udala, Leioako Udala, Uribe Kostako Mankomunitatea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Gehiago...  2015/04/21 - 12:54:06

Sopela Korrikarekin bat!

 2015/03/26 - 15:14:05

2015eko hasierako Bebatxangoa: Uribe Kostatik Intxorta frontera bisitaldi bat

"Modan dago Memoria Historikoa. Hemendik ere askotan idatzi dugu horretaz. Beraz, eta oso interesgarria delako, gure euskararen aldeko elkarteek ( Aitxu , Berbots eta Egizu ) Intxortarako bisita antolatu digute. Bisitaldia Intxortako gatazka eta Elgetako memoriala erakutsiko digute. Merezi du. Hor Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko frontearen lerroa egon zen, eta Mola kolpistak berak zuzendu zuen erasoa. Intxorta inguruetan orban eta aztarna asko geratzen dira eta, ikusezinak, barruko orbanak, interpretazio zentroa/museoan ondo azaltzen digute. Aukera ona da ibilbide lasaia egiteko, eta hain urrun eta hain hurbil dauden episodioak gogoratzeko." Honela hasten da Uribe Kostaz hitz egiten blogaren sarrera  2015/03/14 - 15:57:05

Uribe Kostatik Arrasatera, Gure esku dago ekimenaren bideoak

 2015/03/05 - 16:34:03

Elizaz eliza

Aste honen amaieran izango dugu udazkeneko azken berbatxangoa; Sopelako, Getxoko eta Erandioko elizak aukeratu ditugu gure ibilbide gidatua egiteko. Jesus Muñiz Petralanda izango dugu hizlari bisitan zehar. Bera aditua da elizako arkitektura eta eskulturari dagokienez, Bizkaiko Eleiz Museorekin lolututako ikerlaria da. Gai horietaz hainbat lan argitaratuta ditu. Interesa baduzu, badakizu, animatu eta eman izena! Geratzeko lekuak / Non eta noiz: 9:30ean Erandion (Gasolinon) 9:45ean Algorta (metro geltokiko markesinan) 10:00etan Sopelan San Pedro elizan Bisita gidatua: 10:00etan Sopelako San Pedroko eliza, 11:30ean Getxoko Andra Mari eta 12:45ean Erandioko Andra Mari elizako bisitarekin amaituko dugu ibilbidea Amaiera: 14:00etan buelta Erandiora (gasolinoa), Algortara eta Sopelara. Prezioa: 3€ (helduek, umeak doan) Aldez aurretik izena eman herriko euskara-elkartean: Erandio ( berbots@gmail.com / 630 404 170), Sopela (aitxuizuba@gm ail.com / 603 894 364), Getxo ( egizugetxo@gmail.com / 644 277 155) Berbatxangoak Erandioko Berbots , Sopelako Aitxu eta Getxoko Egizu elkarteen artean antolatzen ditugu, eskualdeko ondarea, euskara eta euskal kultura sustatzeko.Leku mugatuak, eman izena lehenbailehen!  2015/03/05 - 16:34:03

Jaioberria: Hiruka.eus

Uribe Kostako komunikazio taldea, sartu eta ikusi  2015/01/22 - 20:25:08

Nabigatu euskaraz