(titulua)
Apustua
Ez dakit zehatz noiz hasi ginen, baina aspaldian ohitura dut hauteskundeetan, lagun batekin apustua jokatzekoa. Sagardotegiko afaria izaten zen lehen, baina azken honetan, saria sofistikatu behar izan dugu etxeko egin beharrak tarteko, eta hara zertan geratu ginen, galtzaileak, erabakitzekotan utzi genuen kontzerturako sarrerak, autoa eta txofertza ipiniko zituela. 2014/12/24 - 04:02:08
Hernandez Abaituaren artikuluaren haritik, proposamena II
Azkenaldian, gero eta gehiago ikusten ditugu lekuan lekuko euskalkiari buruzko bilketa, liburu, ikus-entzunezko eta ikastaroak. Hernandez Abaituak dioenez, herri askotan bizkaieraz idatzitako hainbat aldizkari sortzen ari dira. Poztekoa eta beharrezkoa iruditzen zait ahal duenak lanoi heltzea, baina epe luzera, kritikoa naiz idatzizko eredu alternatiboak proposatzearekin, hemen gure Barren honetan zenbait idazten hasia dagoen bezala jarraitzearekin. Ahozkotasunarekin, berbetako tonu eta musikarekin bat datorren eredu alternatiboa behar izatekotan, berriz irakurtzen ikastea proposatuko nuke. Ea adierazteko gai naizen. 2014/12/24 - 04:02:08
Ekaitza
Bada Elgoibarren Ekaitza izeneko gain bat. Urnobitza eta Peto mendien artean kokatua, Azkarateko baserritik abiatzen den pistan gora joanda hel daiteke bertara. Ez dut Foru Aldundiko mapa eta ortofotoetan izendaturik topatu, baina ezagutzeko moduan dago, soilgune batean hiru txabola antzematen baitira, menturaz Hirutxaboleta deritzena. Leku honetan, itxura denez, garai batean festa antolatzen zen asentzioetan. 2014/12/24 - 04:02:08
Hernandez Abaituaren artikuluaren haritik, proposamena I
Ni ere ernegatu egiten naiz, etxeko edo herriko euskararen jabe diren gurasoek, umeari hitz totelka errietan egiten diotenean nolabaiteko euskara batuan. Eta berdin, lagunen batek euskara batuan akatsik gabe idazteko gai izan eta nolabaiteko euskalkian, ez hanka ez buru duen email bat bidaltzen didanean. 2014/12/24 - 04:02:08
Neil Zaharra
Koristak, ez uniforme ez koreografia, eskuak jeansetan sartuta bertsolariak bezala. Ez da pantaila erraldoirik, dekoraziorik ere apenas, eta bera, kamiseta baten gainean koadrodun alkandoratzar batekin azaldu da. Ez dut ikusten usu erabili ohi duen sinbologia pakezalearen aztarnarik, eta aitatu kamisetak erakusten duena Emiliano Zapataren erretratua dela esango nuke. Errepertorio aparta du aukeran. Azkeneko diskoak, eskasa eta bukatugabeak, ez du asko aberastu berau, salbuespena salbuespen. Nondik joko ote duen asmatu ezinik gabiltzala, Balerdi eta Balerditarrek bertsionatzen zuten Mansion on the hill kantuaren riffari ekin dio bakarrik, eta taldea batu zaio ondoren. Bejondaiala! 2014/12/24 - 04:02:08
Hernandez Abaituaren artikuluaren haritik, proposamena I
Ni ere ernegatu egiten naiz, etxeko edo herriko euskararen jabe diren gurasoek, umeari hitz totelka errietan egiten diotenean nolabaiteko euskara batuan. Eta berdin, lagunen batek euskara batuan akatsik gabe idazteko gai izan eta nolabaiteko euskalkian, ez hanka ez buru duen email bat bidaltzen didanean. 2014/12/03 - 20:15:02
Apustua
Ez dakit zehatz noiz hasi ginen, baina aspaldian ohitura dut hauteskundeetan, lagun batekin apustua jokatzekoa. Sagardotegiko afaria izaten zen lehen, baina azken honetan, saria sofistikatu behar izan dugu etxeko egin beharrak tarteko, eta hara zertan geratu ginen, galtzaileak, erabakitzekotan utzi genuen kontzerturako sarrerak, autoa eta txofertza ipiniko zituela. 2014/12/03 - 20:15:02
Ekaitza
Bada Elgoibarren Ekaitza izeneko gain bat. Urnobitza eta Peto mendien artean kokatua, Azkarateko baserritik abiatzen den pistan gora joanda hel daiteke bertara. Ez dut Foru Aldundiko mapa eta ortofotoetan izendaturik topatu, baina ezagutzeko moduan dago, soilgune batean hiru txabola antzematen baitira, menturaz Hirutxaboleta deritzena. Leku honetan, itxura denez, garai batean festa antolatzen zen asentzioetan. 2014/12/03 - 20:15:02
Neil Zaharra
Koristak, ez uniforme ez koreografia, eskuak jeansetan sartuta bertsolariak bezala. Ez da pantaila erraldoirik, dekoraziorik ere apenas, eta bera, kamiseta baten gainean koadrodun alkandoratzar batekin azaldu da. Ez dut ikusten usu erabili ohi duen sinbologia pakezalearen aztarnarik, eta aitatu kamisetak erakusten duena Emiliano Zapataren erretratua dela esango nuke. Errepertorio aparta du aukeran. Azkeneko diskoak, eskasa eta bukatugabeak, ez du asko aberastu berau, salbuespena salbuespen. Nondik joko ote duen asmatu ezinik gabiltzala, Balerdi eta Balerditarrek bertsionatzen zuten Mansion on the hill kantuaren riffari ekin dio bakarrik, eta taldea batu zaio ondoren. Bejondaiala! 2014/12/03 - 20:15:02
Hernandez Abaituaren artikuluaren haritik, proposamena II
Azkenaldian, gero eta gehiago ikusten ditugu lekuan lekuko euskalkiari buruzko bilketa, liburu, ikus-entzunezko eta ikastaroak. Hernandez Abaituak dioenez, herri askotan bizkaieraz idatzitako hainbat aldizkari sortzen ari dira. Poztekoa eta beharrezkoa iruditzen zait ahal duenak lanoi heltzea, baina epe luzera, kritikoa naiz idatzizko eredu alternatiboak proposatzearekin, hemen gure Barren honetan zenbait idazten hasia dagoen bezala jarraitzearekin. Ahozkotasunarekin, berbetako tonu eta musikarekin bat datorren eredu alternatiboa behar izatekotan, berriz irakurtzen ikastea proposatuko nuke. Ea adierazteko gai naizen. 2014/12/03 - 20:15:02