Hor nonbait
Hor nonbait artikuluen jarioa
Brasil-GO!
2016/03/16 - 04:08:07
Geting Bahia
2016/03/16 - 04:08:07
Beste mundu bat......
2016/03/16 - 04:08:07
Lasaitzeko oharra
2016/03/16 - 04:08:07
Onibus geltokiak
Arratsalde on danori! Aurreko idatzian(www.blogak.com/jonisis)esan nizuen bezala, Salvador do Bahía-tik irten, eta Brasil ezagutzera ekin genion autobusean, eta bai ezagutu ere...... Bide luze baten ondoren, berrogeita hamar ordu gutxigora behera, eta Brasil erdian ezagutu ostean, hemengo goizaldeko seirak inguruan heldu gara Mato Grosso-ra, hain zuzen ere, Cuiabá MT.Bero itzela gainean, 45 gradu, baina gustoko haize fin batekin....Bidaia ikaragarria izan da, sekulakoa, jende asko, geltoki ugari eta kilometroak.Brasil-GO! paisaia ikustekoa da, eta bertako bizia, kultura.....Etb.Kilometroz-kilometro paisaiaren aldaketak, bat-batekoak ziren, koloreak, gaua, eguna...Hau kontatzearen zaporea gutxikoa da, bizi egin behar da.Autobusak egia esan, primerakoak dira, oso ondo apainduak eta egokituak, erosoak oso. Heldu gara Cuiaba-ra(Mato Grosso, Brasil erdi-hegoaldean), eta beste ikutu bat daukan hiria da, bertan aurki ditzakezuz, hainbat eta hainbat gauz, denda, taberna....Etb.Aldiz bere leku "pobreak"(Europar-entzako) ere badaude, eta ni halako batean nago.Argia, ura eta interneta badago,(errepide asfaltatuaren faltan daude) esan daiteke "txiro" kutsua daukala, baina POZIK nago.Halakoxea da bizia bertan..... Ez daukat gehiago esaterik gaurkoz, bihar jarraitu dut pasadizoan.... Besarkada bat. *Gaur, agian argazkiak Flick-era igoko ditut.(www.flickr.com/acidjony) 2016/03/16 - 04:08:07
Hiriak beti hiri
Gau on lagunok! Gaurkoan hirian murgildu naiz eta hiriak beti hiri; jende asko, automobilak, motorrak, zarata......Etb.Baina xarma berezi bat aurkitu diot, ez dakit, desberdina.Tabernak, dendak, beterik daude gau eta egunez, komertzio gehienak hogeita lau orduz zabalik, (ohitura da Brasilen).Orokorrean ia dena berdintsu funtzionatzen du, Euskal Herriko hiri baten antzera. Niri gehien harritu didana, kaleko saltzaileak, ugariak eta edozein tokitan daude.Aurrezki kutxen funtzionamenduak ere, aise zurtu dit, ilara handiak, polizia eta zelatari mordoa, lapurketak ekiditzeko, asko baitaude.......... Esentzia berezia eta natura berdea duen, hiri bat da!. Pasadizoak bihar jarraituko du bere bidea...... Besarkada bat! 2016/03/16 - 04:08:07
Gaur, Bagunça!
Gau on lagunok! Jai giro ederra dago Cuiabá MT ingurutik, larunbat festa baten lez....Familia eta lagun asko elkartuko gara gauez, afari-jai bat egiteko, garagardo eta samba artean.Hogeita hamar bat bilduko gara, dantza lehertu arte eginez, baten-bat moskorra handiaz joango da etxera. 19.36 dira eta bero izugarria dago, 35 gradu, hau Euskal Herrian, ezineskoa da, eta gutxiago neguan. Afarirako erosketa guztiak Zanna eta biok egin ditugu, eta merkea benetan, euroarekin alderatuz.....(532 reais=70 euro) Biharko biharamunarekin jarraituko dut pasadizoaren bidea.Besarkada bat!. *Jada argazki batzuk igo ditut Flickr-era, gehiago falta dira....(Interneteko nire orrialdea, hasiera batean ez dabilela dirudi, baina ez kezkatu, badabil....) 2016/03/16 - 04:08:07
Zer nolako eguna!!
Gau on lagunok! Alde batetik bestera ibil gara egun osoan, gelditu gabe.Bankuak jendez beteta, beroa, eta azkenik gosea....Halako batean zeozer jan eta bukatu ditugu egin beharrekoak.Badirudi, denok aldi berean egiten ditugula gauzak, eta biztanle asko direnez ba........ Egin beharrekoak eginda, "Pastel&Cia" izena duen leku berezi eta interesgarri batera hurbildu gara.Bertan Brasil-GO produktuak dasta ditzakezuz, gozoa eta merkea.Ez dute alkoholik saltzen, zuku naturalak(Mangoa, meloia, marrubia eta hainbat, denak momentuan egiten dituzte, hau bai fruita hau), freskagarriak eta Brasil-GO kafea.Horretaz gain, jatekoa ere badago, dena primerakoa benetan. Egunak joan, egunak etorri, geroz eta gusturago aurkitzen naiz, ez dakit, sentsazio ezberdin bat bilatu dut.Baina egia esan, hau bizi egin behar da, batipat esperientzia eta bizipenagatik......... Ondo segi, jarraituko dut lanean pasadizoarekin. Besakada bat!. 2016/03/16 - 04:08:07
Hurrengo geltokia!
Gau on lagunok! Hurrengo egunotaz, ez naiz internet-aren alboan egongo, sentsazio berriak aurkitzera abiatu eta teknologiatik isladatuko naiz.Erreka eta mendi artean, pasadizoaren esperientzia jorratzen diharduko dut.Ostean, bidaia bat hasiko dut, konkretuki Paraguay aldera.Horren berri aurrerago emango dizuet, hilaren bukaeran ekingo dut ibilbidea. Jada igo ditut argazki guztiak Flickr-era, banaka batzuk badaude, 180 inguru. http://www.flickr.com/photos/26824806@N07/ Laister arte, ondo segi, Besarkada bat! 2016/03/16 - 04:08:07
Hurreneko tokiak
Arratsalde on lagunok! Heldu naiz âInternet-eraâ, heldu naiz hirira......Bidaia honetan gauza ikusgarri, interesgarri, hunkigarri eta hainbat.... ikusi eta ikasi ditut. Brasil-GO! erdialde inguruan kokaturik dagoen pasaia zorragarri batean egin dut topo, konkretuki âCoqueiral-Nobres MTâ-en Mato Grosso-ko estatua, bero gehien egiten duen tokia, egunero 30-40 gradu, hori neguan, ez dut nahi imaginatu udan.......Brasil ikaragarri handi da, Mato Grosso-ko estatua, Espainia baino handiago da.Nik, jada, hamahiru bat estuta bisitatu ditut, denak xarma berezi dute, ikusteko da.... Fauna basati, animali bitxi, eta erreka urdin artean mulgilduta ibili naiz.Oraingoan animaliak zirraraturik utzi naute; sugeak(Kobrak, Anakondak...), Krokodiloak, Tximoak, txori exotikoak......Etb.Zur eta lur geratu naiz hainbeste animalia libre ikusiz.....Argi indar eta ur edangarririk gabe bizi izan naiz, lo berriz, egurrez eginiko etxola batean.Egunero 10km gutxigora behera egiten genuen, ur edangarria bilatzeko.Harrigarria dena, kuriosoa benetan, pobrezia asko eta zoriontasuna bihotzetan.Barrea aurpegian minuturo.Gutxirekin asko eginez.....Ezinezko berriz gure mundu kutsatu honetan.........Laister bidaia berri bati ekingo diot, ziurrenik Paraguay aldera, hilaren amaieran.Zehaztazunak aurrerago! Besarkada handi bat! Postdata:Argazkia berriak laister batean igoko ditut Flickr-eko nire orrialdera.http://www.flickr.com/photos/26824806@N07/2574545822/ 2016/03/16 - 04:08:07