ilaket

Ander Arana gazteak erakusketa jarri du Londresko “Window 135″ arte-erakusleihoan

Ander Aranak ikusgai ipini ditu Londresko Window 135 izeneko arte-erakusleihoan plastikozko esne botilekin egindako lanak. Lewisham barrutian dagoen erakustokian, asteko-astero jartzen dituzte jabeek eurek edo beste artista batzuk egindako artelanak eta instalazioak. Leintz Gatzaga eta Basauri artean bizi den 15 urteko gaztea, Londresen egin du ikasturtearen lehenengo lauhilekoa. Lehenik eta behin, zer dela eta zaude []  2015/06/25 - 22:01:04

“¡Tienen un minuto para desalojar el local!”

Pasa den astean, Joxe Mari Iriondo kazetari ezaguna egon zen hitzaldi interesgarria ematen MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen aurrean, Aretxabaletako campusean. Beste kontu askoren artean, hizlariak mahaigaineratu zuen Arrasaten 70. hamarkadan izandako gertaera gogor bezain entzutetsu bat: kantaldi baten erdian, Guardia Zibilak zinema areto batera sartu eta ke-poteka eta kolpeka hustu zuenekoa. 1976an Gurea zineman nik []  2015/06/25 - 22:01:04

Horrela egin nuen “Zezen Eseri” Sanferminetako kartela

Gaur eman dute jakitera zeintzuk diren 2014ko Sanferminetako kartel lehiaketaren zortzi finalistak. Nik aurkeztutako horien artean ez dagoenez, dagoeneko ez daukat isilpean gorde beharrik kartelaren egilea zein den eta, beraz, konta dezaket nik bidalitako lanaren sortze-prozesua. Horra, Zezen Eseri kartelaren istoriotxoa. 2013ko Sanferminak bukatu orduko otu zitzaidan kartela egitearen ideia, hain zuzen ere, lagun batek []  2015/06/25 - 22:01:04

Jul Bolinagaren omenez, apunte azkarrak

Atzo, azaroak 15, Arrasaten denok pasatuta geratu ginen entzun genuenean Jul Bolinaga derrepentean hil zela, Bergarako gaztetxean, Txapa Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko kontzertuan jotzen ari zela. Bere gordintasunean, oso koherente eta aproposa iruditu zait heriotza: hil da, lagun artean, musika egiten eta herri ekimenak bultzatutako ekitaldi bat babesten. Chapeau, Jul. Sekulako hutsunea utziko du RIP taldearen []  2015/06/25 - 22:01:04

Zazpi txakur etxe

Zazpi txakur etxe Frantzian? Ez, Araban eta Asturiasen. Bildu ditut sorta batean, 2014. urtean atentzioa eman didaten txakurren zazpi txabolen argazkiak. Irudi guztiak hartuta daude Araban eta Asturiasen. Bitxia da, baina, txakurrik ez da inon ageri 1) Isolamendu termikoa duen txakur etxola. Asturiasen dago, Colungako San Xoxe auzoan. 2) Txakur-mobil-home. Arabako Albina urtegian zegoen aparkatuta. 3) Txakur []  2015/06/25 - 22:01:04

Etorkizuneko kazetaritzarekin bueltaka

(Puntua aldizkarirako idatzitako zutabearen moldaketa. 2015-02-20) Britainia Handiko BBC komunikazio korporazio publikoak ariketa interesgarria egin du: egungo egoeratik abiatuta, prospektiba egin eta irudikatu du nolakoa izango den 2020. hamarkadako kazetaritza. Emaitza interesgarriak jasotzen ditu lanak. Proposamen batzuk dagoeneko aurreikusten dira; beste batzuk, aldiz, zaila da sinesten bost urte barru gauzatzen hasiko direnik. Batetik, eta teknologiari erreparatuta, BBCren lanaren arabera, []  2015/06/25 - 22:01:04

Troll-ak elikatzen, kontakizun laburra

Orain 20-25 bat urte, Espainia aldean, troll esaten zitzaion nekazal giroko gizon zakar, katxarro eta, itxuraz batean heterosexualari, baina, laugarren sol y sombra edan eta gero (Euskal Herrian, lau patxaran kopakada izaten ziren), beste gizon batekin sexu harremanak izateko prest egoten zenari. Isileko baldintza bakarra zegoen landa inguruko harreman haietan: hurrengo egunean trollak ez zuen []  2015/06/25 - 22:01:04

Fagor Etxetresna Elektrikoen jokaldi desesperatua

Ikusi duzue Fagorrek, hobeto esateko, Fagor Etxetresna Elektrikoak egindako azken iragarkia? Bi minutuko ikus-entzunezkoan, lelo nagusi bat errepikatzen da behin eta berriro: Hoy más que nunca apostemos por lo nuestro (Gaur inoiz baino gehiago, egin dezagun geurearen alde). Eta, lo nuestro horren azalpenarekin geratu gara ikusle batzuk txokatuta. Izan ere, bideoaren arabera, España da (ñ handi []  2015/06/25 - 22:01:04

Chumbo Google Earth-en

Entzun izan dut Google Earth erabilita, in fraganti harrapatu izan dituztela lapurrak denda eta etxeetan sartzen edo denon bistan geratu izan direla bikotekideen arteko infideltasunak, justo ekintzaren unean, bertan tokatu izan direlako Googleren kamerak. Niri gertatu zaidana ez da hainbestekoa izan, baina, bai, ziragarria: gaur begiratu dut lehenengo aldiz Google Earth-en etxe aurreko bidearen []  2015/06/25 - 22:01:04

Fagor Etxetresnen eta Mondragon taldearen komunikazioa eta tokiko hedabideak

Dagoeneko lerro asko idatzi da Fagorri buruz, baina, askoz gehiago –eta hobeto, kasu askotan– idatzi beharko da, ulertu ahal izateko zer gertatu den Fagor Etxetresnetan, Fagorren eta Mondragon taldean. Egia da, Fagorren auzian hainbeste kontuk egin dutela kale, zaila dela erabakitzen non jarri fokua eta zein muturretik tira egin korapiloa askatzen hasteko. Nik tiratuko dut []  2015/06/25 - 22:01:04

Nabigatu euskaraz