(titulua)
This domain is pending renewal or has expired. Please contact the domain provider with questions.
Ekonomiaren tragikomedia
2010/05/21 - 09:43:24
Plastikozko poltsak eta hipermerkatuak
Hipermerkatuek superekologista bihurtu direla diote. Eta nola lortu dute? Neurri bakarra hartuaz, plastikozko poltsak kenduaz. Ez ote da diru gehiago irabazteko trikimailu bat? Proba bat egingo dugu. Edozien hiermerkatura joan eta erosketa normal bat egin. Adibidez: sagar kilo bat, naranja kilo bat, lau platano, bi ogi, okela xerra pare bat, arrain apur bat, esnea bi litro, erropa garbitzeko xaboia... beharrezko gauza normalenak. Etxera heldu eta gauza guztiei daukaten papera eta plastikoa kentzen badiegu, bakoitzetik Horrez gain, guk erosketa hori egiten dugun denboran, beraiek (eta berdin beste hipermerkatuetakoek) bi publizitate panfelto bidaliko zizkiguten, ehun bat orrialde panfletuko gabon garaian. Hori bai, erosketa horiek eramateko aurtendik aurrera ez digute plastikozko poltsarik emango. Berez gauza on bat izan daitekeena, plastiko gutxiago erabiltzearena, hipermerkatuek beren onerako erabiltzen dute; diru gehiago irabaziko dute (poltsak ez emanaz eta poltsak salduaz) eta gainera publizitatea egiten dute superekologistatzat jarriaz beraien burua. Hala ere, dendan dauzkaten produktu guzti-guztiek plastiko eta paper ugari erabiltzen dute, beharrezkoa baino askoz gehiago. 2009/12/17 - 18:29:02
Eskandalua Valèncian
2009/05/11 - 15:24:04
Numeruak
2009/01/30 - 12:00:01
Beltz bat eta Bin Laden
2009/01/20 - 20:24:02
Heldu da, heldu da gambon eguna
2008/12/30 - 12:07:04
Ondare historikoa: Aitzorrotz
2008/10/08 - 17:15:12
Norena de Eliza?
2008/09/15 - 09:00:01
Oporretako bitakora(I). Galizako hamaika usain
Galiza aldean ikusitakoak, jandakoak edo sentitutakoak baino gehiago, usaindutakoak nabarituko nituzke. Oporrak amaitu zaizkit eta hartu ditudan apunteak batuaz, zerbait bururatu zaidan bakoitzean idatzitako papertxoak elkartuaz, ea gauza pare bat idatz ditzakedan. Lehenengo Galiza aldean ibili gara eta han duda bat izan dut, non hasten ote den Galiza. Leon zer ote da? Izugarrizko putada egin zioten ditxosozko Autonomien estatua sortzerakoan, Gaztelaz batu zutenean. Leongo goi aldean gaztelarrak baino asturiarrak dira, eta Ponferrada inguruan jada, pintada asko ikus daiteke irakaskuntza Galegoz izatea eskatuaz. Beraz, edo Leondarrak dira edo... Galiza aldean ikusi, jan edo sentitutakoak baino gehiago, usaindutakoak nabarituko nituzke: - Eukalipto usaina. Galiza osoan dago usain hau, Fragaren garaian dena eukaliptoz landatu baitzuten. Merkeena eta benefizio gehien ematen zuena zen itxuraz. Gero, horrela etorri dira suteak, eukaliptoak oso errez hartzen baitu sua. Hala ere, suteen asuntoan hobera doazela dirudi. Aurten sute bakarra ikusi dugu guk, hori bai, zuzenean riako bestekaldetik. Gu Louron, arroka batzuetan uretan geundela, parean, Porto do Son inguruan hasi zen sute txiki bat. 112ra deitu eta laster batean, hegazkin bat agertu zen eta pixka bat beranduago bi helikoptero. Ordu t ’ erdian dominatuta zeukaten sua. Gu bitartean begira begira eta maniobra guztiak kritikatuz, noski. - Gaita usaina. Gaita belarriekin eta sudurrarekin ere dasta daiteke. Orain dela pare bat urte, goiz baten Ceeko kanpinetik irten beheko hondartzara (Playa de Estorde) eta pasiatzen ari nintzela (goizeko zazpi t ’ erdiak aldera) gaitero bat etorri zen hondartzara eta arroketan jarri eta niretzat bakarrik egin zuen errezitala. Esan dezaket publikoa zorabiatuta utzi zuela. - Txis usaina, batez ere alde zaharretan (Ourensekoan eta Santiagokoan adibidez). Honetan ez dira beste alde zahar batzuetaz desberdintzen. - Itsasoaren usaina Costa da Morteko edozein herri txikitan. - Nabaja eta Llongeiron usaina, taberna guztietan irteten, Llongeironaren festan Fisterran. Ze ona. - Marisko usaina edozein lekutan. - Taska usaina. Gero eta gutxiago geratzen badira hemen ere, oraindik badaude taskak, non ribeiroa beti tazan edaten den eta normalean turistarik sartzen ez den (gura ere ez dute gura sartzerik askotan). Betanzosen aurkitu ditugu aurten zenbait taska interesgarri. - Fisterra usaina. Amaiera usaia, faro azpian jarri eta ulertzen da erromatarrek munduaren Beste usain asko ere egon dira, baina apuntatu ez ditudanak ahaztuaz joan naiz, Asturieseko usaiak somatzen hasteaz bat. 2008/09/15 - 09:00:01
Eskotxeriatza
Laster gure herriari izena aldatu eta Eskotxeitza edo Eskotxeriatza deitu beharko diogu. Jendeak herriari buruz hitz egiten duenean, honako kexa hau askotan entzuten da: ez dago aparkatzeko nahikoa leku. Nire kexa, aldiz, juxtu alderantzizkoa da: kotxe larregi dago daukagun herri txikirako . Edozein lekutara begiratuta ere, ez duzu pareta politik, parke handirik, lorerik... ikusiko, lehen planoan beti kotxeak, kotxeak eta kotxeak ikusiko dituzu. Laster helduko da momentua non bai plaza erdian, baita Aitzorrotzeko zelaian ere kotxeak besterik ez ditugun aurkituko. Egia esan, Aitzorrotzen behin baino gehiagotan egoten dira. Hara!!!, baita plazan bertan ere, autoritateak (???) desagertu ostean. Aparkaleku gehiago egin nahi badira, herrian dauden beste gauza batzuk kendu beharko ditugu: plaza, kiroldegia, eliza, zelaiak, parkeak... eta azkenean gure herria aparkaleku handi bat izango da, Gasteizko Boulebardeko aparkalekua modukoa: zutabe mordo bat jarri eta kale bihurriak marraztuz. Gero horrela, tapatu, gainean denda batzuk jarri eta beste makroaparkaleku-hipermerkatu bat eduki dezakegu. Autopista berriaren aurka gaude gehienok. AHTren aurka gaude baita gehienok. Baina askotan aurka egoteaz gain, beste garraio sare ekologikoago baten alde egin dezakegun ekarpen handiena eta onena, gure kotxea alde batetara utzi eta hankak, bizikletak eta garraio publikoak erabiltzea da. Leku batetik bestera joateko beste era batzuk erabili beharko ditugu guztiok ere, errazena eta azkarrena aukeratu beharrean, ama lurra, gure ingurua eta gure herria bera defendatuko dituzten garraiobideak erabiliz. Bestela, egunen batean gure herriari izena aldatu beharko diogu eta niri oraindik eskoriatza edo eskoitza, eskotxeriatza edo eskotxeitza baino gehiago gustatzen zaizkit. Hala ere denetara ohitzen gara. Bizitzak emandako plazer txiki hoiengatik ez balitz. Dena kritikatu eta zirikatu ezingo dut egin, eta idazten dudan bakoitzean, ezagutzen ditudan plazer txiki hoietako bat aipatuko dut, berataz gozatu nahi duen edonork ezagun dezan. Normalean, jateko, edateko, ikusteko... gauzak izango dira. Gaurko honetan, entzutekoa eta sentitzekoa. Orain dela gutxi Asturiesen ezagutu nuen hizkuntza bat aipatuko dut. Hizkuntzaren izena: Xíriga . Llanesko kontzejuko teilagileek eta ladreilugileek erabiltzen zuten, beraien bezero eta buruzagiek piperrik ere uler ez zezaten. Zergatik den kuriosoa? polita izateaz gain (asturianuaren gisa) euskaratik jasotako hitz ugari erabiltzen ditu (itxuraz Euskal Herri inguruan, batez ere Bizkaialdean, lan asko egiten zuten teilagile hauek). Adibide gisa, hemen hitz batzuk: artolo, asúa, bai, bate, chalupa, chacurru, motil... 2008/09/15 - 09:00:01