(titulua)
This domain is pending renewal or has expired. Please contact the domain provider with questions.
R.P.
Ohe huts gehiegi urte amaiera honetan ere. R.P. oso gizon ospetsua da. Duela hogeitamar urte inguru neskatila bat bortxatu omen zuen. Gizon honek inoiz ez du egindakoagatik ordaindu. Ezta orain ere. Bi hilabete espetxean egon ondoren, orain, gaur, Suitzako Gstaad zona V.I.P.-ean dago. Bere etxeetariko batean. 3.4 miloi franko suitzar utzi omen ditu fidantza bezala eta 1800 metro karratuko bere jabetzatik ezin omen da urten. Limusinan heldu omen da bere txalet horretara. Nahi beste bisita eta telefono dei jaso omen ditzake. Gurean badira G.A., M.I., I.L., M.A., P.S., J.A., J.E., A.O., A.T., etabar luzeegi bat. Zazpirehun eta hirurogei baino gehiago espetxeetan preso eta bi mila iheslari baino gehiago munduan zehar. Euskal Herrira ekar ditzaten nahi dugu. Ez dute 1800 m 2 jabetzarik behar. Bakarrik maite dutenengandik gertuago egon. Duhintasunez bizi. Herrian. Etxean. Ohe huts gehiegi urte amaiera honetan ere. Ea 2010 urtean gerturatzen ditugun. Danon artian. 2009/12/19 - 06:04:02
Medusak
Medusak uretatik kanpo Nere lagun batek esan duzt aurten euskal hondartzetan medusa pilo bat dazela. Ura bero-bero dauela eta mediterraneoa dirudiela. Ta gogoratu dot, behin, medusa batek pikau zuztela. Zizzztttttttt!!! Ta mina. Ta gero gogora etorri jat beste ziztada mota batzuk. Azkenaldian, gure Rudolf maitea eta bere sekitoa euskal herrietan egiten dabitzenak ( Tasio, 2009-07-23ko Garan ) ( Tasio, 2009-08-17ko Garan ) Zer lortu nahi dauien argi dau, baina oso argi geratzen ari da, baitaere, barruan daukien gorroto eta amorru guztia. Mina eragin nahi daue eta min gehien egiten dauen lekura fan die. Hori al da gauzak konpontzeko bidea? Euskal Herriko segurtasun arazo nagusiena al da euskal preso politikoen argazkiak kalean erakustea eta ikustea? Noiztik da delitua maite dozun pertsonetaz gogoratzia? Ze legek uka diezaioke ama, aita, alaba, seme, bikote, arreba, anai, lagun, senide bati, maite dauen hori gogoan izatia? Nere injeniutatean pentsau nauen ez zirela "ausartuko" . Baina berriro tronpatu naz. Mila medusa izurri bat baino askoz larrixaua da gainera etorri jakuna. Bueno, etorri-etorri... hau ez da zerutik jausi, baina hori beste baterako itxikot........ 2009/08/22 - 17:31:05
Montoia, Atxaga, Laboa, etcetera etcetera
2009/04/04 - 23:19:01
Free Gaza!!! Free Palestine!!!
2009/01/11 - 18:52:01
Zorionak!!!
Zorionak Eskoitzan eingo dan herri kontsulta aurrera atarateko lan ein dauen taldiari. Poz haundiz jaso nauen berrixa: Eskoriatzan herri kontsulta ( http://www.eskoriatza.net/News/kontsulta ) ta gainera benetakua!!! Batez be oin. Hainbeste entzun, irakurri ta ikusi dou gezurrezko herri kontsulta triste haren inguruan, ba poza haundixaua dala benetako herri kontsulta bat aurrera eramaten danian. Eta nun eta Eskoitzan. Badirudi gauzak poliki-poliki aldatzen dabitzela, ta benetan poztekua da. Halako kontsulta bat egitiak gauza positibo asko dakartza, baina nik bi aipatu nahi dittut: 1 - Herritarrei hitza ematia. 2 - Herritarrak ganoraz informatzia. Suitzako sistema politikoa demokrazia zuzenean oinarritzen da. Galdeketa ugari egiten die urtian zihar, non mota desberdinetako erabakiak hartzen dien: herri mailako erabakietatik hasi eta lege federaletaraino. Ta askotan pentsau dot: hau Euskal Herrian posible balitz... Eta oinguan bai, oinguan Eskoitzan posible izango da!!! Nik hemendik zoriondu nahi dot ekintza hau aurrera eraman dauen lan taldia. Lan asko dau hor atzian. Eta herritarrei esan bozkatzera joateko. Benetan gauza ederra da iritzia emateko aukera izatia. Beraz, orain aukera emanda dauela, animatu eta esan bakoitzak zer pentsatzen dauen. Amesten hasita, zeinek daki, agian hurrengo batian AHT baten inguruan, edo hezkuntzaren inguruan, edo hizkuntzaren inguruan, edo gure nortasunaren inguruan, gure iritzia emateko aukera izango dou.... Agian... 2008/11/09 - 14:54:28
Free, free, free...
Tibeten askatasun aldarrikapena eta Eskoitzako mozio etikoa. Antzekotasunik ote inon? Oin danok gaz Tibeten askatasunan alde. Free Tibet, free!! Eta hala ere hor jarraitzen dou gure interes ekonomikoengatik Txinan inbertitzen. Txinatik datozen erropak erosten. Txinan eindako zapatilekin korrika itxen. Txinan eindako lapikoekin babak prestatzen. Free-free ta merke-merke batez-be!! Ze axola nondik eta nola datozen? Ze axola hain urrun dauden langileen eskubideek? Ze axola besteen askatasunak? Baina hori bai, jendeaurrean ta prentsaurrekoetan: Free Tibet, free!! Hori da gure herriko mozio etikoan kontua bezala. Hemen danok gaz herrixan alde ta askatasunan alde. Ze politxa!! Danok errespetatzen dou herriaren borondatia. Baina, badaezpada, hor doia "mozio etiko" bat, free-free!! Herritarron borondatearen kontra. Beste nonbaiten hartutako erabaki baten izenian(???). Botere gose asegaitza!! Hipokresi mozorrotua!! Ta jendiak hanka luze lo eiten jarraituko dau. Hori da hori osasuna. Free-free!! Zergatik? Ilargipetik amorratuta. Free Ino, free!! 2008/09/15 - 09:01:00
Mundua zabala (eta arrotza) da
2008/09/15 - 09:01:00