BIOANIZTASUNETIK

Just another WordPress weblog

WEB ORRI BERRIA

Bioaniztasunetik bloga WEB-ORRI bihurtu da! Hemendik aurrera geure artikulu, argazkiak eta bideoak bioaniztasunetik.com helbidean egongo dira. Etapa berri hau ez zen gauzatuko Blogsoviet.com-eko lagunengatik ez bazen, mila esker!!!  2011/12/09 - 20:03:07

UDAZKENAREN ZAINDARIAK

HITZA 2011ko Azaroaren 22an Udazkenak gure basoetan bere etorrera hotz eta haizetsua egiten duenean, Euskal Herriko basoetan zehar bizidun xelebreak hasten dira mugimenduan. Sarritan topatu izan dut izaki hauetako bat baino gehiago Langaurreko basoetan zehar. Izaki hauek bi hanka dituzte eta zutik ibiltzen diren arren beraien jarrera beherantza okertua da, lurrean zerbaiten bila bazebiltzan bezala. Hau [...]  2011/11/23 - 19:39:03

BIOMATEMATIKA/BIOMATEMATICA

BIOMATEMATIKA Bizitza eta matematika oso lotuta dauden bi kontzeptu dira. Nere irakasle batek zioen bezala: bizitza kimika da, kimika fisika da eta fisika matematika da . Unibertsoa formula baten bidez deskribatzen ari garenean, zenbait zenbaki konstante aurkitzen ditugu, non, berauek gabe formula batek ez duen zentzurik. Hautarikoak dugu PI zenbakiak (3.1416 .), beste planeta batean izaiki adimendunik bada, ziur [...]  2011/04/07 - 04:51:05

MARSUPIALAK/MARSUPIALES

MARTSUPIALAK Lehenik eta behin barkamena eskatu ene irakurle fidelei, izan ere, nahiko baztertua eduki baitut ene bloga. Lapsus hau igaro ostean, goazen lanari ekitera, eta nola ekin ahal den ondoen? Ba benetan xelebreak diren ugaztunetaz idatziz, MARSUPIALETAz, hauen artean daude: koala, kanguru, tasmaniako deabrua Marsupialak Australia eta Zelanda Berria aldean dauden ugaztun nahiko bereziak dira. Zu eta [...]  2011/02/03 - 08:58:03

IZARREN HAUTSA/POLVO DE ESTRELLAS

IZARREN HAUTSA Bada euskal kantu famatu bat, non, lur-planetako lehen bizidunen sorrerari azalpen xume bat ematen diona esaldi batean. Izarren hautsa, egun batetan, bilakatu zen bizigai, hauts hartatik uste gabean, noizbait giñaden gu ernai Bada teoria bat Panspermiaren teoria , non, lur-planetako lehen bizidunak, asteroide (izarren hautsa) batean iritxi zirela esaten duena. http://www.youtube.com/watch?v=e-clfjktOVI POLVO DE ESTRELLAS Existe una canción vasca, que con [...]  2010/12/07 - 12:17:01

BIZITZAZ BETERIKO EGUR HILA/MADERA MUERTA Y LLENA DE VIDA

BIZITZAZ BETERIKO EGUR HILA Zuhaitz bat hiltzean egur hila sortzen da, zuhaitzaren zati zurrun inerteak da, ez du inongo erreakzio kimikorik egingo ez da berriro zapa bertatik igaroko, pixkanaka bizidunen eta inguruaren eraginagatik zulatzen eta usteltzen joango da. Baina hil den zuhaitz honek ekosistemari zerbitzu ugari eman ahal dizkio oraindik. Bere gorputz zurrun inertea millaka bizidun belaunaldiren [...]  2010/06/02 - 01:03:02

BASOAREN KUDEAKETA/GESTION FORESTAL

BASOAREN KUDEAKETA A8 autopista, Bizkaia. Neure lehiotik ikusten dudana: PIÑUA, PIÑUA, EUKALIPTOA, PIÑUA, EUKALIPTOA, EUKALIPTOA, PIÑUA Amaiagabeko paisaia homogeneoa. Zorionez, gaurko egunez badaude paisaia hau alda dezaketen proposamenak eta ene irakurle fidela hona hemen bi: ERROTUZ proposamena (www.urdaibai.org/eu/basoa/bermeokobasoa/gaztanerre.pdf)Porposamen honek, gaur egungo baso kudeaketa metodoa aldatzen du, piñu eta eukaliptoen ordez, hostodun zuhaitz autoktonoak landatuz, beti ere ahal den [...]  2010/05/13 - 02:27:04

ZER DA BIOANIZTASUNA?/¿QUE ES LA BIODIVERSIDAD?

ZER DA BIOANIZTASUNA? Prentsan, albistegietan eta politikoen ahoetan sarritan entzuten dugun hitza dugu Bioaniztasuna. Esaten digutenez oso garrantzitsua omen da gure ekosistemen eta plantetaren onurarako, baina zenbat jendek daki benetan zer esan nahi duen eta zergatik den ahin garrantzitsua? Bioaniztasuna (BIO + ANIZTASUNA), ingurune batean dagoen bizitza aniztasuna bezala defini dezakegu, hau da, leku batean zenbat eta [...]  2010/05/06 - 02:57:04

BIOANIZTASUNETIK, AURPEGI BERRIA!!!!

Bioaniztasunaren txoko txiki honi ere txoko txiki izatetik, HAUNDIXEAGOA izateko ordua iritsi zaio. Urrengo Post-etik aurrera, ene blog xume honek zenbait aldaketa pairatuko ditu. Alde batetik, gure edukiak esparru zabalago batera eraman nahi ditugu, hau lortzeko ezin bestekoa ikusi dugu post-ak bi hizkuntza ofizialetan idaztea: euskara eta gaztelaniaz. Bestalde, Sara Santa Eulalia diseinatzaileari bihotzez eskertu [...]  2010/04/27 - 03:39:02

BIOANIZTASUNETIK, AURPEGI BERRIA!!!!

Bioaniztasunaren txoko txiki honi ere txoko txiki izatetik, HAUNDIXEAGOA izateko ordua iritsi zaio. Urrengo Post-etik aurrera, ene blog xume honek zenbait aldaketa pairatuko ditu. Alde batetik, gure edukiak esparru zabalago batera eraman nahi ditugu, hau lortzeko ezin bestekoa ikusi dugu post-ak bi hizkuntza ofizialetan idaztea: euskara eta gaztelaniaz. Bestalde, Sara Santa Eulalia diseinatzaileari bihotzez eskertu [...]  2010/04/27 - 03:39:02

Nabigatu euskaraz