Berbak dantzan

Zuritik zuriegira, bi egunetan

Elurra ari du, etengabe. Larunbat gauean hasi zuen, eta gaur, asteartea, oraindik hala jarraitzen du. Guretzat, mendian bizi garenontzat, zuritik zuriegira pasatzen da kontua, di-da batean.  2013/02/26 - 17:48:01

Inozentziaz, dantzaz eta injustiziaz

Hamar urte eta astebete pasa dira Egunkaria itxi zutenetik. Egia esan, gehiegi beharbada, barruan ditudan sentsazio-sentimendu hauek adierazteko, kaleratzeko. Baina ausartuko naiz, zuen baimenaz.  2013/02/26 - 17:48:01

Erlamiñoak etxean

'Erlamiño-baltzak zurian ataratzen dittu umiak! Hala jaso zuen Toribio Etxeberriak bere hiztegian. Aurten, 'zurian' ez baina, gurean bai; gurean egin dute etxea. Horma biren artean, egurretan ez baina hormigoi artean. Hormaren danborrean danbor-hotsa entzun eta gerrarako prestatu garen arte.  2012/09/10 - 12:28:01

Ezinean

Hitzak burutik paperera idaztean ihesi joaten direla dirudi. Azaldu nahi dut baina ezin borobildu. Heriotza ulertu nahi dut baina ezinean nabil. Akaso, batzuetan ezin delako ulertu. Zure heriotza ezin ulertu nabil Maitane. Laztan bat.  2012/08/30 - 14:08:57

Zorionak amama!

Gaur urteak betetzen dituzu amama! Gogoratu naiz.Teknologia berriak zauden lekura helduko balira... gaitzerdi. Urteek ez dutela zure argia itzaldu esan nahi nizun. Oso present zaudetela. Laztan bat zure ez dakit zenbagarren urtebetetzean. Beste muxu bat aitxitxari! Eta egin ezazue dantza egun polit hau ospatzeko, elkar ezagutu zenuten erromeria hartan egin zenuten bezala.  2012/08/30 - 14:08:57

Lau urteren ostean, Egunkaria aurrera!

 2012/08/30 - 14:08:57

'rimmel'

 2012/08/30 - 14:08:57

Urteurrena

 2012/05/29 - 15:21:02

San blas zale txikiak

San blas txiki-txiki batzuk jarri ditut mahaitxo batean. Ikusteko. San Blas Eguna dela gogorarazteko. Apaintzeko. Klasea eman dut eta San blas txiki bat falta zela iruditu zait. Baina ez diot kasurik egin. Konturatu orduko beste bat falta zen. Han aurkitu dut san blas zale txikia, san blas txikia jaten, txoko batean, gustura. San Blas horiek ez zirela jateko esan diot. "Eta zertarako dira orduan?", erantzun dit bere euskara ikasi berrian. Eta arrazoia du. Zertarako dira san Seguruenik ez zuen san blasik aurretik sekula probatu. Orain gutxi heldu da Euskal Herrira. Baina gustatu zaizkio, eta asko. ;-) Ikasgai polita eman dit gaur nire ikasleak. Demasak dira txiki hauek. San blasak eta san blas zaleak. Ikasi dut gaurkoan. Oinarrizko lehentasunen aurrean bestelakoek ez dute larregi balio.  2012/05/29 - 15:21:02

Eskolaren omenaldia Laboari

 2012/05/29 - 15:21:02

Nabigatu euskaraz