hamahiru

Gdansk iruditan

Zabildu  2010/07/22 - 21:58:10

Wikipedia eskoletan: Esperientzia katalana

Esan bezala, Wikimania 2010ean izan nintzen, Gdansken. Asko dago idazteko, komentatzeko eta argitzeko, baina gurako nuke hasi niretzat hitzaldi interesgarrienetarikoa izan den batekin: Wikipedia at schools. The Catalan Experience. Wikipedia eskoletan Wikipediaren erabilera eskoletan irakastearen onurak bistakoak dira: alde batetik, ikasleek gaur egungo tresna gero eta garrantzitsuago baten erabilera aztertuko lukete, euren ikasketa prozesuan etekin handiagoa [...]  2010/07/22 - 04:08:18

Uda

Uda berriki hasi den honetan, gustatuko litzaidake geroago etorriko diren esperientzia eta kroniken aurrerapen bat egitea, oraindik oporretan ez nagoen honetan nire burua animatzeko, gero zer datorren ikusita. Hamahiru ere bidaia blog bihurtuko da uda honetan. Hona hemen egingo ditudan bidaiak uda honetan, labur-labur: Gdansk, Polonia. Wikimania 2010ean emango dudan hitzaldia aprobetxatuz (detaile gehiago, laster) zazpi [...]  2010/06/23 - 12:08:02

Kazetaritza eta txosten teknikoak

Nola egin ingeniariek esaldiak osoak erabiliz, labur idaz dezaten? Kazetaritza eta txosten teknikoen formatua konbinatuz. Egunkariko artikuluetan, paragrafoak garrantziaren arabera daude ordenaturik, irakurleak interesa galtzen duen edozein puntutan utz diezaiokelarik irakurtzeari, jakinda irakurri duen zatia irakurri ez duena baino garrantzitsuagoa dela. Zure mezua esaldi bakarrean adierazi. Hori da zure izenburua. Idatzi paragrafo [...]  2010/06/02 - 00:07:03

Hugin, panoramak egiteko aplikazio librea

Hainbat argazkiz osaturiko panoramak egiteko, Hugin aplikazio librea hasi naiz erabiltzen, beste askoren moduan. Era honetan, azpian dagoen irudi panoramikoa hiru argazkitan oinarrituta atera dut: Prozesua oso sinplea da: Irudiak igo, kontrol puntuak definitu eta optimizazioa (dena automatizatuta ere egin daiteke). Laster argitaratuko den artikulu batean azalduko dut, zelan ekidin argazkiak hartzeko eragatik irudian sortu daitezkeen [...]  2010/05/10 - 18:33:04

Paralajea eta filopodea

Aurrekoan aritu nintzen Hugini buruz. Haatik, batzutan aplikazio honek ere arazoak izaten ditu era egokian argazkiak lotzeko, batez ere, argazkiak ateratzeko gomendioak ez badira ondo jarraitzen. Batzutan, Huginek berak ere ezin ditu konpondu, emaitza nahiko itsusi geratzen delarik: Aurre-aurreko arbolan fijatu al zara? (CC-BY-SA Kim Hansen) Zuhaitzeko mozketa horri, paralaje errore deritzo. Soluzioetariko bat (nahiko ona), kontrol puntu [...]  2010/05/10 - 18:33:04

Wikizaleon txokoa

Pasa den asteartean, hilak 23, agertu zen Gaztelumendi blogean Agirre Lehendakariari buruzko zutabetxo osatu eta interesgarria. Lagun batekin irakurri ostean, komentatu zidan ez zituela bertan zerrendaturiko ideia gehienak ezagutzen, hala nola, Athletic-eko jokalari eta Getxoko alkate izandakoa zela. Nik neuk ere, ikasi nuen zerbait, ez bainekien familia txokolategilea zuenik. Konturatu nintzen, ez nintzatekeela gai izango ziurrenik [...]  2010/03/30 - 12:22:03

Bakeak hondamendia dakarrenean

Krisiaren biktima izan da Sderot hiri israeldarra. 20.000 biztanle eskasekin, zirkunstantziek egin dute famatu: Gazako mugatik hurbil kokaturik, maiz ikusi ditugu komunikabideetan bertako biztanleak Qassam suzirien mehatxupean korrika eta, biztanle horien segurtasuna arrazoi modura emanez justifikatu dira Gazan egindako makina bat sarraski. Krisia aipatu dut biktima eragile modura, baina ez naiz finantza krisi globalaz ari, baizik [...]  2010/03/25 - 19:44:03

Zelan euskaratu Mozilla Firefox

Jakina da, Firefox, euskaraz deskarga dezakegula hainbat sistema eragiletarako, baina demagun Firefox jada beste hizkuntza batean instalatuta dugula eta egin gura dugun gauza bakarra interfazea euskaratzea dela. Zelan egin? Ezagun bat niregana arazo horrekin etorri ostean, hona hemen eman beharreko pausuak, beste norbaitentzat erabilgarriak izan daitezkeelakoan: Euskarazko hizkuntza-paketea jaitsi (ez aplikazio osoa) Behin jaitsita daukagula, helbide-barran (webguneen [...]  2010/02/24 - 16:02:03

Akabo Facebook

Kitto Facebook niretzat, fini. Ez da engantxatu nauen sare-sozial bat, inoiz ezagun izandako gutxi batzurekin (hurrekoak direnekin baditut beste komunikazio bide batzuk) kontaktu gero eta urriagoa mantentzeko baino ez dut erabili. Gehi gero taldeak, kausak, jendeak bere argazkietan ni etiketatzeko aukera izatea Informazio pila bat niri buruz, nire esku ez zegoena eta inolako erabilgarritasunik ez [...]  2010/02/19 - 23:25:02