Gotzenetik

Just another WordPress weblog

Babarruna salgai

Aurtengo uda amaiera eta udazken haserako eguzkia, ez da izan denen kalterako. Babarruna biltzeko garaian gaude, aurreko egunetako beroak inoiz baino babarrun gehiago izatea bultzatu du. Horrela da nekazarien mundua: aurtengo udan tomateari erdoila sartu eta gabe geratu ginen eta aldiz, babarruna Gotzenen inoiz ezagutu den gehiena daukagu. Beti bezela lursail berean eta kantitate berdina [...]  2011/10/11 - 12:59:06

Ikuilua garbitzen

Oraingo post honetan, baserrian aldian behin egin behar izaten den lanaren inguruan hitzegin nahi dugu. Hau da ikuiluaren garbiketa edo txukunketari buruz. Eguraldi ona aprobetxatuz, behiak kanpoan ibili ahal izateko bustitzeko arriskurik gabe, orain gutxi egin dugun lan honi ekin genion. Aurrena rasketarekin paretak dauden zikinkeriak kentzen dira. Lanik handiena honek ematen du. Ondoren, karea urarekin nahastuz [...]  2011/10/01 - 13:49:07

Graneroa

Horreak, graneroak edo garaiak bizkaieraz, ez dira ohikoak gure artean. Batez ere XV. mendera arte izan bait ziren eraikiak eta hortik aurrera beste eraikuntza edo sistemez ordezkatuak izan ziren. Horreoak nekazariek bildutako leka, fruitu, etab gordetzeko erabiltzen ziren. Gaur egun Iberiar Penintsulako iparraldean ikus daitezke; batez ere Asturiasen eta Galizian. Aldiz Euskal Herrian dagokionez Bizkaian [...]  2011/06/21 - 13:38:06

Inguruko aldaketak

Gure herria eta ingurua aldaketak jasaten ari da, baina haseran harritzen gaituen aldaketek, denboraren poderioz ohitu egiten gara eta piskanaka ahazten joaten zaizkigu. Gaurkoan gure postaren helburua, gure baserriaren inguruak bizi izan dituen aldaketen berri ematea da. Egindako muntaia desberdiñetan ikusten da nola joan den aldatzen. Hasteko Gotzene-ren jatorrizko kokalekua ez zen gaur egungoa. Egungo Aldabako errepidearen [...]  2011/02/22 - 19:13:04

Baserria berrituta

Urteberriarekin batera, gure baserri berritua etorri zaigu gurera. Azken hilabetean jo eta su aritu gara eta azkenean itxura politean geratu zaigu Gotzene. Ondorioz suteko arrastoa atzematea kosta egiten da baina gure pentsamenduetatik erabat desargetzea izango da zailena. Baina urte berriarekin asmo eta ilusio berriak ditugunez, guk ere horri eutsiko diogu. URTE BERRI ON !!!! [...]  2011/01/12 - 11:28:02

Sutea

Pasa den Igande gauean gurean, baserri askotan gertatu ohi den hondamendia bizitzeko zoria izan genuen. Sutea piztu zen, eta jendearen laguntzarengatik eta suhiltzaileen lan onarengatik, ez zen Gotzene su garretan kiskali. Kalte handiak izan dira, batez ere baserriko makinaria gehiena erre delako, baina gerta zitekeena pentsatzearekin bakarrik zorteoneko sentitzen gara. Orain piskanaka, suak suntsitu duena berreraikitzen ari [...]  2010/12/07 - 14:23:03

Izotza bota aurretik

Aurten kiwi arbolak, fruitu bete betean egon dira. Udazkenean bildu ohi den fruta da, baina garrantzitsua izaten da izotzak ez harrapatzea, dena alperrik galtzen baitu. Horregatik kajetan txukun txukun jarri eta ondoren graneroan gordetzen ditugu ilunpetan. Iluntasuna behar izaten dute ondo mantetzeko, bestela azkarregi heltzen dira eta gero denak batera jan behar. Gero jaterakoan puntuan jartzeko, [...]  2010/10/27 - 19:02:04

Oilaskoak hiltzen

Oraingo tandako oilaskoak, normalean baino azkarrago hazi dira eta bi hilabete eta hamar egun dituztela, jateko neurri polita daukatela eta, hiltzea tokatu da. Odol hustu, barruak garbitu eta ondo lumatu ondoren, plastikoetan sartu eta izozkailuan gordetzen dira, jateko behar den einean handik ateratzen joateko. Baina zikloa ez da bukatzen, hauek kendu orduko beste oilasko tanda bat jarri [...]  2010/09/01 - 10:51:05

Tomate hazia jasotzen

Uda garaia, baratzako sasoi aberatsa izaten da. Hainbat barazki izaten baitira, hauetako batzuk urte sasoi honetan bakarrik lor ditzakegunak. Horien artean, tomatea nabarmendu nahi genuke. Oraintxe ari gara tomateaz disfrutatzen, poliki poliki baina eguzkiaren berotasunaren laguntzaz heltzen ari dira. Bai gordinik jateko eta bai eginda potetan urte guztirako gordetzeko. Aldiz, hurrengo urtean berriro tomateak lortzeko, hazia behar [...]  2010/08/24 - 12:54:03

Baserriko tresnak (I)

Gaur idatziko dugun post honetan, datorren asteetan jarraitzeko asmoa dugunetan, baserrian erabiltzen diren tresnak erakutsi nahiko genituzke. Alde batetik gaur egun, erabiltzen direnak eta bestetik garai batean erabiltzen zirenak baina egun leku askotan erakusgai bezela ezagutzen ditugunak. Aipatu nahi genuke, hauetako batzuen izenik ez dakigula, gure baserrian ez dakitelako baina zuetako baten batek baleki, eskertuko [...]  2010/06/16 - 08:08:05

Nabigatu euskaraz