Zibergela

Berria egunkariko asteazkenetako artikuluak

Non argindarra, hor sarea

Maiz arazoak sortzen dira sare konexioa etxeko edo enpresaren txoko guztietara hedatzeko. Izan ere, sare kablearen bidezko konexioa puntu zehatz batzuetan baino ezin da egon eta Wi-Fiak ere bere mugak ditu. Distantziak, hormek, interferentziek, eta beste hainbat oztopok ahultzen dute WI-Fiaren seinalea. Gainera, etxeetan gero eta aisi tramankulu gehiagok behar dute Internetarako konexioa, ordenagailuak, sakelako [...]  2013/05/24 - 16:32:06

Feedly RSS jarioak irakurtzeko aplikazioa

Feedly RSS jarioak irakurtzeko aplikazio doako bat da. Android sistemetarako Google Playtik deskargatu eta instalatu ahal da eta iOS sistemetan Apple Storen dago eskuragarri. Honetaz gain, gehigarri bezala instalatu daiteke hainbat nabigatzaileetan, beraz sakelako telefonoan zein ordenagailu batean nabigatzailearen bitartez irakur daitezke RSS jarioak . Firefoxerako gehigarria eta Google Chromerako gehigarriak deskargatzeko helbideak https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/feedly/ eta [...]  2013/05/24 - 16:32:06

Hodei guztien gainetik baina sasi guztien azpitik pasa gabe

Norbere hodeiaren jaun eta jabe izateko web aplikazioak agertu dira azkenaldian. Jarraibideak fin betetzen badira, saiakeran sasi artean korapilatzea ekidin eta norbere zerbitzuarekin eroso sinkronizatuko ditu gailuak edonorek. Izan ere, bolo-bolo dabiltza Interneten informazioa gorde eta gero edozein gailutan automatikoki kargatzen dituzten web biltegiak: Microsoft SkyDrive, Google Drive, Dropbox eta Mega dira horietako batzuk. Erosoak [...]  2013/05/16 - 11:34:03

Allthecooks App, sukaldaritza behin betiko menperatzeko errezeta bilduma

Etxetik joan berri direnentzat ezinbestekoa, eta zerbait berria probatu nahi dutenentzat baliagarria suertatuko da Allthecooks Recipe Search aplikazioa. Are gehiago, errezeta berriak partekatzeko edota sukaldeko zalantzak argitzeko, erabiltzaileen laguntza aprobetxatzen du. Era bateko zein besteko ekarpenak funtsezkoak dituen sukaldarien sare soziala da Allthecooks. Horrela izan dadin, erabiltzaileen irisgarritasunari edo erosotasunari berebiziko garrantzia eman diote, eta [...]  2013/05/16 - 11:34:03

Facebook Home, sare soziala bihotzean daraman Android sistema

Facebook gain behera datorrela dioten albisteak ugaritu dira azkenaldian, baina, oraindik ere, sare sozialen artean jendetsuena da gaur-gaurkoz. Horri eusteko asmoz-edo, estalki berria kaleratu dute, Android erabiltzaileek balia dezaten: Facebook Home. Aplikazio horri esker, lagunak eta kontaktuak bistaratuko ditugu, baita telefonoko beste edozein aplikazio abiarazi aurretik ere. Telefonoaren interfazearen irudi aldaketa bat da, balio gainjarri [...]  2013/05/09 - 12:25:05

Amaraunean irratsaioak debalde sortzeko aukera

Streaming gisako emanaldiak ohikoak egin dira azkenaldian. Horietan, ahotsa edota bideoa Internet bidez bidaltzen da; baina, batez ere, zuzenean jasotzen direlako hedatu dira hainbeste. Beste behin ere, web aplikazio batek erraztu du prozesua, eta, Grooveshark erabilita, erraz asko emititzen has daiteke ahotsa. Bestela, hodeiaz fidatu ezean, edo mugarik gabeko emisioa nahi izanez gero, norbere ordenagailua [...]  2013/05/09 - 12:25:05

Paper, iPad batekin doi-doi marrazteko

Batik bat sortzaile eta marrazkilariek maiteko duten egundoko aplikazioa dago eskuragarri iPad tabletentzat. Izan ere, gaur-gaurkoz, atzamarrak ukipenezko pantailei eragiteko erabiltzea erosoa bada ere, askori motz geratzen zaie, zehaztasun faltagatik. Teknologiek dakarten muturreko praktikotasunak arte plastikoa eragozteko beldurrez-edo, FiftyThree taldekoak harago joan dira, eta aurreko premisaren kondaira eraitsi dute Paper-ekin. Pentsatu dutena da, nonbait, arazoa [...]  2013/05/02 - 13:27:20

Esku bete Ubuntu

Canonical enpresakoek sakelakoetan eta tabletetan ordenagailu bat eramatetik gertuen dagoen proiektua eskainiko dute laster: Ubuntu Touch, ukipenezko pantailadun gailuentzako sistema eragilea. Norbere patrikan bertan, Ubuntu osoa sartu eta smartphone txikienen edo tableten zirkuituetan nola mugitzen den ikusi besterik ez dago merituaz jabetzeko. Behin betiko bertsioa kaleratzeko albistearen zain, garatzaileek probatu dezaten, bertsio bat dago eskuragarri [...]  2013/05/02 - 13:27:20

Sagarrean leihoak ireki nahi?

Seguruena da Mac bat etxean duenak, Microsoft Windows sistema eragileari ihesi nahirik egin duela aukera. Kalitate eskaseko softwarea nahiz milaka birusen jomuga izatea leporatu izan zaio inguruneari. Ez hori bakarrik, sarri entzun izan denez, Microsoft-en Windows famatua Apple-ren MacOs sistema eragilearen kopia txar bat baino ez omen, Windows-ek izaten dituen hobekuntza gehienak Mac OS euskarrienaren [...]  2013/04/25 - 14:30:03

Pandora, doako eta publizitate gabeko musika

Zortea izan dute Windows Phone 8 telefonoaren jabe diren guztiek, streaming eran edo Internet bidez musika entzuteko aplikazioaren bertsio berezi bat jasoko baitute: Pandora aplikazioaren bertsioa, hain zuzen ere. Deigarriena zera da: Premium zerbitzura edo ordaintzekora aurtengo urte guztirako sarbidea lortzen dela, eskaintzaz baliatuta. Microsoft-ekin sinatutako akordio horri esker, milioika abesti eta irrati kate entzun [...]  2013/04/18 - 09:30:06

Nabigatu euskaraz