(titulua)
euskeraz.org
Pertsonalizatutako medikuntza ez hain urrun.
Gero eta gehiago aurreratzen ari da sekuentziatzaileen teknologiaren arloan, gero eta azkarrago eta merkeago egiten baitute lan. Izan ere, jada arazo konputazionalak ditugu sekuentziatzen diren datu mordo horiek gordetzeko eta tratatzeko. Eta gezurra badirudi ere, urte gutxi barru kontsultatik gure genomarekin irtengo gara. Farmaziara joan, genoma erakutsi eta horren arabera, behar dugun sendagaiak emango dizkigute, guztiz pertsonalizatutako medikuntzara bideratzen ari gaituzte. Gainera, prebentzioan pila bat aurreratuko da, genoma bat aztertuz minbizia edukitzeko edo gaixotasunen bat pairatzeko joera ikus daiteke eta. 2012/04/18 - 00:41:16
Babarrunaren genoma sekuentziatuta
Galiziako ikertzaile batzuk izan dira egitasmo honen egileak. Marta Santalla (CSIC). Landare baten sekuentziazio guztien helburua landaketaren kalitatea, produkzioa eta izurrien kontrako erresistentzia hobetzea izaten da. Beraz, hau ez da salbuespena izango. Produktu transgenikoak argi dago munduko gosearekin akabatu dezaketela, baina ordaindu beharko dugu nolabait etorkizunean? Ikuspegi ekologiko batetik begiratuta, alde txar asko dituela egia da baita ere. 2012/04/17 - 00:17:41
Burusoiltasunaren tratamendua gero eta gertuago
Burusoiltasun androgenikoa munduko gizonen %80ak pairatzen du. Munduan badira pilo gazte diru mordo gastatzen direnak egunero alopezia tratatzeko. Baita burusoiltasuna Ilearen hazkuntza inhibitzen duen proteina aurkitu dutela uste dute ikertzaileek: prostaglandina D2 (PGD2) . Badirudi, PGD2 hau GPR44 hartzaileari lotzen zaiola ilearen hazkuntza blokeatuz. Izan ere, proteina honekin tratatutako saguek eta pertsonek ilea galdu dutela egiaztatu dutela diote. Beraz, zorionez, aurkikuntza honekin bide terapeutiko berriak irekitzen dira alopeziaren kontrako borrokan. George Cotsarelis ( Science Translational Medicine). 2012/04/04 - 13:16:16
Miokardiopatia: RBM20 genea
2012/04/03 - 13:10:06
Gorilaren genoma sekuentziatuta.
Sekuentziazioak argitu du Gorila ( Gorilla gorilla ) dela gizakia eta txinpantzetik hurbilen dagoen animalia. Baina, berriz ere, ez digu esan zerk egiten gaituen gizaki izatea, izan ere animalia hauekin informazio genetikoaren %99a partekatzen dugu. Beraz, azken boladan, uste da epigenetikan dagoela giltza, hau da, geneen erregulazioan. Ze motatako geneak adierazten edo isiltzen dira momentu konkretu batean? Horretan dago koska. 2012/03/23 - 12:47:03
B linfozitoen ontogenia.
B linfozitoa eta mintzeko antigorputzak B linfozitoak, sistema inmunearen zelula guztiak bezala, hezur muinean dute bere jatorria. Han sortzen dira zelula ama komun batetik, geroago barean guztiz heldu eta desberdintzeko. Lehenengo etapetan esfortzu eta denbora guztia antigorputzak sortzen ematen dituzte, beranduago, beste proteina batzuk lagunduta, mintz plasmatikora ainguratzeko. Antigoputz horiek kanpoko molekula arrotz bat ezagutu bezain laster, zatitu eta zelula plasmatikoetan diferentziatzen hasten dira, molekularekin ahal den azkarren akabatzeko . Kontutan eduki behar da, zoriz (errekonbinazioz) 10 ber 20 antigorputz desberdin sortzen direla, horrela izanik, hauetariko batzuk, nahitaez, gureak diren molekulak ere (propioak) ezagutuko dituzte. Beraz, autoinmune arazoak izan ez dadin, B linfozito horiek zorionez deuseztu egiten dira. 2012/03/08 - 12:22:03
Tasmaniako deabruak ba al du itxaropenik?
Animali honen populazioa asko sufritzen ari da haien artean ematen diren hozkaden bitartez transmititzen den minbizi kutsakor baten erruz. Minbizi bat kutsakorra izatea oso arraroa da, normalean sistema inmunologikoak detektatzen ditu organismoarena ez den guztia eta horren aurka doa eliminatu arte. Hala ere, minbizi hau sistema inmunologikoa engainatzeko gai da eta deabruen aurpegietan izugarrizko tumoreak sortzen ditu, hilabete batzuetan jateko zailtasunak animaliaren heriotza produzituz. Hau dela eta, tumorearen genoma sekuentziatu egin dute espeziea salba dezakeen zeozer aurkitzeko eta horrelako minbizi kutsakorrei buruz gehiago ezagutu nahian, gure artean horrelako gaitzik agertzen bada ere. 2012/03/06 - 12:14:05
Ötzi, izotzetako gizona sekuentziatuta
2012/03/02 - 12:31:13
Aitzakia geneetan bilatu. Bai aurpegia!
Ikerketa batzuk broma dirudite! Ikerketa honen arabera, oxitozina hormonaren hartzaileak dibortzioen erruduna izango lirateke. Hartzaile honetan aldaketaren bat dituzten emakumeek, orokorrean, ezkontzeko, erlazionatzeko eta maitatzeko aldez aurretik joera gutxiago izaten dute. Baita kontzentrazio baxuetan dagoenean ere. Hala ere, ez dakit zein punturaino egia izango den hau, zenbateko izango den genetikaren ekarpena, baino gutxiena izatea espero dut. Zuek? 2012/03/02 - 12:31:13
Badirudi Brian Sykes okertuta zegoela: Y kromosoma ez da desagertuko.
Cambridgeko Unibertsitateko Jennifer Hughes-ek zurrumurruak itzali ditu, Y kromosoma ez doa inora azken partez. Y kromosomak gizonezkoen sexua zehazten duena da, eta ehun mila urtera haren desagertzea iragartzen zuten hainbat hipotesi daude, izan ere Y kromosomari arbasoaren %3a soilik geratzen zaio. Hughes-ek hipotesi hauek ukatzearren, lanari ekin zion eta Macaca mulata tximinoaren Y kromosoma sekuentziatzea erabaki zuen, gugandik 25 milioi urtetara dagoena. Orduan, gure Y kromosoma eta tximinoarena konparatzean, Brian Sykes-ek esan zuenaren kontra, 25 milio urteetan zehar Y kromosomak ez du aldaketarik jasan. Beraz, egon lasai, ez bagaitu Y kromosomak iraungitzen, beste zeozer desagertarazteko "boleto" guztiak ditugu. 2012/02/29 - 12:39:04