Amuitz
OLERKIAK, ARGAZKIAK ETA BESTELAKO BURUTAZIOAK
Hiru egituren arteko sarea
2025/02/20 - 13:45:16
Orainaldi itzalia
Ez didate ezer kontatu behar izan, mapamundi zartatu bat ikusi besterik ez dut eta hor agertu zaizkit biluzik, tabakalera eta epaitegiaren artean, beste edozein kantoitan bezala, gauero otordu baten zain dabiltzan ile kizkur ilunak. Robot itxurako turistez beteta gainbehera erortzen den hirian, mundu osora etengabe bidaltzen dituen gazte axolagabeen auzoan, nazkatuta bizi garenon erdian, burumakur Irakurtzen jarraitu "Orainaldi itzalia" 2025/02/20 - 13:45:16
Alabastroko aldarea
Honaino iritsi zinen eta urrunago joan, hona itzuli ere behin, eta askotan, artxipelagoaren lur nagusira. Jakinduriarako hiri birsortua, edertasunerako atari eta egongela. Ikusi nuen egin zizuten sarrera, bizi izan nuen zure poza-algara; beti itzultzen naiz ametsetan utzi zeniguten paradisura. Atsekabeak egotzi ditugu, zutabeen azpiko zenotafioan lurperatu eta ahaztu, maitaleen eraztunekin bat. Honaino iritsi zinen, urrunago Irakurtzen jarraitu "Alabastroko aldarea" 2025/02/20 - 13:45:16
Atseden lekua
Hartu atseden liburu bat esku artean, beti bizi izan baitzara fantasiazko munduan, eta amestu atseden lekuan biziko zarela gertueneko adiskideekin, uste baduzu ere dena aldatzen dela etengabe adiskidetasunak bihurrituz, jakin badakizu ere hemen gordetako guztia galdu egingo dela goiz eder batean edo ilunabar trumoitsu beldurgarrian. Utzi liburuaren azken hiru kapituluak irakurri gabe, orrialde huts zuriak Irakurtzen jarraitu "Atseden lekua" 2025/02/20 - 13:45:16
Hitz galduak noraâ¦
Nora doaz ene hitzak haizerik ez denean? Nora begirada, argia itzaltzean? Hemen geratzen dira esandakoak, mundura hedatzeko oztoporik topatzen ez badute ere. Isiltasunak irensten dit ahotsa, begiekin harago ikusteko ahalegina egiten dudanean. Eraztuna uretara bezala erortzen zaizkit eztarritik irten berri diren oihu galduak eta sartaldetik iritsitako azken izpiak. Ez dago bidegurutzerik nire hitz aspertuentzat, ezta Irakurtzen jarraitu "Hitz galduak nora " 2025/02/20 - 13:45:16
Labar urrun hura
Ahaztu ezazu hona ekarri gintuena âzigorrak, beldurra, jasan genuen krudelkeriaâ, ahaztu bidean topatu genituen piztiak, etsaiak, gizon-emakume koldarrak, eta unea kontuan izan, une hau besterik ez, labarreko gure etxetxoa, itsaso barea eta noizbehinkako enbata, eguzki iheskorra eta lainoaren babesa, gauero hartzen gaituzten egurrezko ohea eta lastaira biguna, sukaldeko leihotik iristen zaigun ezkaiaren lurrin idorra, ahuntzen Irakurtzen jarraitu "Labar urrun hura" 2025/02/20 - 13:45:16
Txoko bazterrean
Julian gogoan Ikusten dugunaren harago dagoelakoan egia, galdetzen dugu behin eta berriro nora goazen azken egunean, non egongo ote garen une horretatik aurrera, noiz arte iraun lezake loraldiaren ondoko zimeltze astun eta lausoak. Baina erantzuna aski ezaguna dugu, egia txoko bazterrean baita ezkutuan, zelatan, itxarote amaigabean. Denbora ihesean doala dirudi, baina landare kimua poliki dator; Irakurtzen jarraitu "Txoko bazterrean" 2025/02/20 - 13:45:16
Aztiaren ipuina
Haizeak basoan sortzen duen firfira besterik entzuten ez dugunean, sartaldeko bide bakartiaren gainean eguzkiaren arrastiko izpi zeiharrek zuri eta beltz uzten dutenean hodeitza, orduan aztiak ateratzen du hiztegia bere zakuto zahar itxuraz hutsetik eta, untxiarekin bezala, hitz jokoak egiten dizkigu esandako kontuekin. Pim: basoa eguzki bihurtzen du, eta pam: haizea izpi, eta pum: arrastia hodei. Irakurtzen jarraitu "Aztiaren ipuina" 2025/02/20 - 13:45:16
Zeru gardena
Desertu guztietako ostertzak lausotzen dira sartaldeko mendikate soilaren gainean hodeiak jausterakoan, haitzen arteko adaska bakanen hostoek dar-dar isil bat bidaltzen digutenean. Une horretan, elizetako debotoek errukitzeko galdetzen diote zeruetan gordetzen zaien jaunari, eta guk, sinesgaitz, zeru gardena besterik ez dugu ikusten, ezkutalekurik gabea, helezina eta ezagunegia aldi berean, planeta guztietako desertu guztiak zulo ñimiño batean Irakurtzen jarraitu "Zeru gardena" 2025/02/20 - 13:45:16
Esan ezinezko mina
Ur berriak iragazi ditu hitzak gure baitan, gure ahoan, eztarriak isilarazi dizkigu bokalak eta kontsonanteak, belarrira iritsitako ahotsak soinua galduz doaz tinpanoetan barrena. Ideiak soilik geratu zaizkigu burmuinaren bide bihurrietan, hizkuntzarik gabe, inongo hitz eta esaldiri atxiki ezinik, ezinik Pentsamenduak isolatuta itsas zakarreko irla batean, adierazpiderik ez, ulermen mugatua, marmar ito bat besterik ez buruan, Irakurtzen jarraitu "Esan ezinezko mina" 2025/02/20 - 13:45:16