Ez gara hutsaren hurrengoak

Iragana beste aberri bat da

-Hi, historialari, hau bai historia liburu ona. Javierrek Eric Hobsbawmen The age of extremes: The short twentieth century, 1914-1991 liburuaren gaztelerazko edizioa zuen eskuan 1996ko ostegun hartan. Pasa den mendeko 80ko hamarkadan ezagutu nuen Javier euskaltegira hurbildu zen batean, ez zuen asko iraun. Nik ere ez nuen denbora asko igaro Komite Internazionalistetan, Javier lankide boluntarioa [...]  2012/10/04 - 01:07:12

Visca Foruak! (I)

-Ez nauk sobera baikor Diadaren hondarreko egunean elkartu gara. Sanferminen aurretik egin genuen azken hitzordua, udaren puskarik handiena herrian ematen baitu Leonciok. Inoiz aitortu didanez tarteka denboraldi luzea behar du igaro sorterrian, terapia moduko bat da, pagadiak eta olibadiak ia elkarren ondoan, egun sorgoritsua suertatzen bada mendiaren freskotasuna bertatik bertara eta arratsaldearen akaberan ezin mauka [...]  2012/09/13 - 21:20:06

Nonahikotasun egunak

Fatxek bestela jokaten diate! Ekainak 11 ditu, ilunabarra da zerrategiaren bidean. Gaueko hamarrak hurbil ditugu, euri zaparrada Txantreako Magdalenan, ortzadarrak ateratzeko imintzioa egin du, ez du lortu, gaua abaildu da, ez dit aieru onik ekarri ortzadarra agertu ez izanak, zeren gaztigu ote? Pasioa dario harginaren eleari, aurrez etzana iruinarri bat dugu, Josemiel Bidador zenaren oroiminez [...]  2012/07/16 - 11:25:01

Kanpion eta Sanferminak. Arturikak (I)

-Ez diagu inoiz ezer entelegatuko! Leonciok besapean darama Nabarra en su vida histórica liburuaren edizio berria. Duela bi aste hitz-aspertuan aritu ginen Emilio Majueloren La idea de historia en Arturo Campión liburuaren karietara. Inoiz artikulu luze bat idatzi behar duela agindu dit, izenburua erabakia zuen bakarra, Arturo, ezezagun hori. Baina, garaian garaikoa, gaurko terrazaldian Iruñeko [...]  2012/07/16 - 11:25:01

Sanferminak eta garagardoaren bidea

Igaro berriak dira Etxauriko jaiak, garai batean, gidatu-alkohola binomiari errespetua ez genion garaietan Sanferminen ataria ziren Sarbilen magalekoak, aurten aspaldiko partez Etxaurikoak dastatzeko parada izan du Leonciok, eta dastatze horretan garagardoaz teorizatzeko betarik izan du. -Garagardoak godaletan %15eko lerma behar dik Harrigarriena ez da Leonciok esan duena, hori esan duenean nor zuen aurrean baizik. Garagardo [...]  2012/07/16 - 11:25:01

Gartxot. Now we have our Braveheart

-Now we have our Braveheart! Loiolako Iñigo etorbidean agurtu dut Leoncio. Presaka dabil, bestelako zereginek, saihestezinak diren horiek Bahia kafetegira eraman beharrean etxerako bidean jarri dute. Gartxot filma ikusi berria dugu Karlos III.a zinema-aretoan, estrenaldia mundiala izan da. Hunkitua dago Leoncio, horrek ez nau harritu, baina ez dut entelegatu Now we have our Braveheart esaldiaren [...]  2012/07/16 - 11:25:01

Egun da abenduaren lehena

Munduko futbol txapelketa jokatzen ari zen, ez dakit 2002an (Hego Korea-Japonia) edota 1998an (Frantzia) izanen ote zen, garbi dudan gauza bakarra Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi aurretik izan genuela solasaldi hura. Andoni Egañak futbola aitzakia harturik egunero zutabe bat idatzi zuen Mundialak iraun zuen bitartean, eta egun hartakoan ereserkiaren gaiari ekin zion. Zutabe hartan, besteak beste, [...]  2012/07/16 - 11:25:01

Petralic, Nikolai eta Ion

Eztabaida bizian utzi nituen atzo Koxme eta Leoncio. Koxme, Leoncioren osaba donostiarra, Narrika kaleko bizilaguna. Tarteka hiriburuzagira hurbiltzen da, gustukoa du Miguel Sanchez Ostizen literatura eta Biargieta auzoan etxean bezala sentitzen da. Kuriako La hormigan elkartzen ohi gara, inguratzen gaituzten liburuak maiz gure solasen adabakiak dira. Atzokoan liburu bat hartu zuten hizpide. Asier Barandiaranen Gatazka [...]  2012/07/16 - 11:25:01

Robinson jaiak

Sanchez-Ostizen Zarabanda darama besapean Leonciok. Arantzadi aldean topo egin eta elkarrekin egin dugu alde zaharrerako bidea. Garaian garaikoa, bozkak izan ditugu hizpide, baina Frantziako atarira iritsi eta perlesiaturik geratu da laguna, bapatean serio demonio honela bota dit. -Nabarrerian behar zian. Hasieran ez diot ulertu, minutu bat igaro da lagunaren esaldia ulertu dudanerako. Leonciok sekulako tema [...]  2012/07/16 - 11:25:01

A. Zudaire galdu zenekoa (2)

-Frailea ez da itzuli. Ilunabarra heldu baino lehen taldeak bilatze lanetan ari ziren, Bedagatik abitua ziren gazteak, Portutzarretik adituenak eta gainerako guztiak kotxez Urbasako larraitzeraino, Fidelen ilobetako bat Eulatera joana zen koartelean partea ematera. Hilberria zen eta horrek bilatze lanak zaildu zituen, geroztik jakin genuenez guardia zibilek kamio eta oihanbideetatik ez aldentzeko eskatu zuten. [...]  2012/07/16 - 11:25:01

Nabigatu euskaraz